Gaixotasun Infekziosoak eta Minbizia: Oinarrizko Gida
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,73 KB
Gaixotasun Infekziosoak
Zer dira gaixotasun infekziosoak?
Mikroorganismoek gure gorputzean sartu eta eragiten dituzten gaixotasunak dira.
Mikroorganismo motak:
- Bakterioak
- Birusak: Oso sinpleak dira, ugaltzeko zelula baten beharra dute.
- Ziklo litikoa: Berehala ugaltzen hasten dira eta zelula lehertu.
- Ziklo lisogenikoa: Birusa zelula barruan egonkor mantentzen da.
- Protozooak
- Onddoak
Transmisio bideak
- Zuzenean:
- Larruazaleko gaixotasunak (ukipenez)
- Arnasekoak (listu bidez)
- Sexu-transmisiozkoak (ukipen zuzenez)
- Zeharka:
- Uraren bidez
- Elikagaien bidez
- Animalien bidez (bektoreak)
Gaixotasunaren garapena
- Infekzioa: Mikroorganismoa sartu eta ugaltzen da.
- Inkubazio-aldia
- Aldi akutua: Sintomak guztiz agertzen dira.
- Beheraldia
- Susperraldia
Prebentzioa
- Ur egokia edan.
- Elikagaiak ongi manipulatu.
- Barazkiak ongi garbitu.
- Eskuak garbitu.
- Kondoiak erabili.
Infekzioei Aurre Egiteko Mekanismoak
1. Infekzioak ekiditeko mekanismo ez-espezifikoak
- Larruazala: Hesi zeharkaezina da, zauri bat eduki ezean.
- Mukoasak: Mikroorganismo suntsitzaileak dituzte.
2. Infekzioaren aurkako lehen erantzuna: Hantura
Zauri batetik zehar ehunetara sartzen direnean martxan jartzen den prozesua da. Globulu zuriak histaminak erakarrita mikroorganismoak fagozitatzen dituzte.
3. Bigarren erantzuna: Mekanismo espezifikoak (Erantzun Immunologikoa)
Infekzioa gainditzen laguntzen du, memoria immunologikoa sortuz. Linfozitoak gai dira mikroorganismoak gure zeluletatik bereizteko (norberaren ezagutza). Akatsen bat gertatuz gero, autoimmunitatea sor daiteke.
Linfozito motak:
- B linfozitoak: Erantzun humorala.
- T linfozitoak: Erantzun zelularra.
Erantzun Immunologiko Humorala
- Gure odolean linfozito mota ezberdinak daude, bakoitzak antigorputz bat duena.
- Mikroorganismoa sartzean, B linfozito klon bat hautatzen da eta klon hori aktiboki ugaltzen da.
- Aktibatutako linfozitoek antigorputzak askatzen dituzte odolera eta antigenoarekin elkartzen dira.
- Beste globulu zuri batzuk antigorputzez estalitako mikroorganismoak fagozitatzen dituzte.
- Memoria immunologikoa sortzen da.
Gaixotasun Infekziosoen Tratamendua
1. Gaixotasun bakterianoak
- Sulfamidak: Bakteriostatikoak dira, ez dituzte zuzenean mikroorganismoak suntsitzen, haien ugalketa ekiditen dute. (Adibidez: Domagk, kasualitatez aurkitua).
- Antibiotikoak:
- Bakteriostatikoak: Ugalketa ekiditen dute.
- Bakterizidak: Bakterioak hiltzen dituzte. (Adibidez: Fleming, penizilina).
2. Antibiralak
Oso espezifikoak dira. (Adibidez: GIB, herpes birusak, C eta B hepatitis birusak).
3. Mikosiak (Onddoek eragindakoak)
Fungizidak erabiltzen dira. Ez dira ohikoak, gehienetan larruazaleko infekzioak eragiten dituzte.
4. Protozooek eragindako gaixotasunak
Antiprotozoarioak erabiltzen dira. Ez dira oso erabilgarriak, baina gaixotasun hauek oso hilkorrak izan daitezke. (Adibidez: Malaria, 1-3 milioi hildako urtero. Kina-arbola, sareak, DDT erabili izan dira).
5. Txertoak
Immunizazioa da helburua, horrela memoria immunologikoa edukitzeko. (Adibidez: Louis Pasteur).
Tumoreak eta Minbizia
Zer dira tumoreak?
Behar baino zelula gehiagoren sorketa da, antolatu gabeko ehun-masa bat sortuz.
1. Tumore gaiztoak
Lekutik mugitu daitezke (inbaditzailetasuna). Metastasia gertatzen da odol-hodietan sartuz beste organoetara iristeko.
2. Genetika eta minbizia
Zelula zatitzean aldaketak sortzen dira ADNan, horrela mutazioak gertatzen dira. Mutazio horien zenbait faktore eragile:
- Kea
- Eguzki-erradiazioa
- Infekzio birikoak
- Mutazio genetikoak
3. Minbiziaren tratamendua
- Kirurgia
- Erradioterapia
- Kimioterapia
- Immunoterapia: Immuno sistema indartzeko agenteak erabiltzen dira, immunitate sistemak berak tumorea desagerraraz dezan.