Gerra Hotza: Blokeen Konparaketa eta Gako Kontzeptuak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,51 KB
Gerra Hotzeko Blokeen Konparaketa
AEB (Mendebaldeko Blokea)
- Politika: Aniztasuna.
- Ekonomia: Kapitalista.
- Jabetza: Pribatua onartuta.
- Estatuaren parte-hartzea: Estatuak ez du ekonomian parte hartzen.
- Gobernua: Herri subiranoa.
- Hautespenak: Hauteskunde libreak.
- Boterea: Botere banaketa.
- Herritarrak: Eskubideak eta betebeharrak aitortzen zaizkie.
SESB (Bloke Komunista)
- Politika: Alderdi bakarra.
- Ekonomia: Komunista.
- Jabetza: Pribaturik ez dago edo oso gutxi.
- Estatuaren parte-hartzea: Estatuak ekonomian parte hartzen du bost urteko planen bidez.
- Gobernua: Diktadura.
- Hautespenak: Hauteskunde librerik ez.
- Boterea: Ez dago botere banaketarik; boterea diktadorearen esku dago.
- Herritarrak: Ez zaizkie eskubideak eta betebeharrak aitortzen.
Gerra Hotzeko Kontzeptu Garrantzitsuak
Burdinezko Hesia
1946an, Winston Churchillek esan zuen Stettinetik (Baltikoko itsasoa) Triestera (Adriatikoa) burdinezko hesi bat ipini zutela Europa bi zatitan banatzeko.
Marshall Plana
Amerikarrek 1947an Europako ekonomia berpizteko sortutako laguntza programa zen. Amerikarren nahia zen herrialdeak bere blokera erakartzea.
Herri Demokraziak
SESBen babespean Europan ezarritako erregimenek beren buruari deitzen zioten horrela. Alderdi bakarrekoak ziren, botere politikoa ez zegoen banatuta, eta ez zegoen batere askatasunik.
Bost Urteko Planak
Bloke komunistan, agintari politikoak ekonomia kudeatzen hasi ziren bost urteko planen bidez.
Armamentu Norgehiagoka
Bi herrialdeek mota guztietako arma kopuru izugarriak ekoitzi zituzten, arerioak gainditzen saiatzeko.
Bakezko Bizikidetza
Gerra Hotzeko bigarren zatia (1953tik 1977ra).
Intentsitate Txikiko Gatazkak
Eskualdeko gatazkak ziren, mundu osoko bakea arriskuan jartzen ez zutenak. Gatazka horietan erabakitzen zen lehiakideak zer bloketakoak izango ziren. Adibideak: Vietnamgo Gerra, Koreako Gerra, Berlingo Blokeoa eta Kubako Krisialdia (misilak).
Terrore Oreka
Bi blokeek hainbesteko parekotasuna zuten armamentuan, ezen horrek elkarren aurka gerrarik piztea eragozten baitzuen, erabateko suntsipena gertatuko zen beldur zirelako.
NATO
Mendebaldeko herrialdeen arteko akordio militarra, elkar laguntzeko sortua.
COMECON
Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua (1949).
Varsoviako Ituna
NATOren eginkizun berbera zuena, baina sobietarrek eratu zutena (1955ean).
Pertsonaia Garrantzitsuak
Kennedy
Estatu Batuetako presidentea, bakezalea eta demokrata.
Khrustxev
SESBeko presidentea, Stalinen ondorengoa. Berak adierazi zuen aurrerantzean kapitalismoaren eta komunismoaren arteko lehia baketsua izango zela.
Nixon
Estatu Batuetako presidentea. Vietnamgo Gerratik erretiratzea hasi zuen, 1974an amaitu zena (gerra galdu zutela onartu zuten).
Truman
Estatu Batuetako presidentea, bonba atomikoa botatzea agindu zuena.
Gorbatxov
Sobietar Batasuneko azken presidentea. Haren agintaldian arazo ekonomiko larriak agerian geratu ziren, Gerra Hotza amaitu zen eta SESB desegin zen.