Borboiak Espainian: Ondorengotza Gerra eta XVIII. Mendeko Erreformak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,61 KB
Ondorengotza Gerra eta Borboien Ezarpena
Kontzeptu Garrantzitsuak
- Karlos II.a: Espainiako Austriako Etxeko azken erregea izan zena.
- Filipe Anjoukoa: Karlos II.ak ondorengo izendatu zuen Luis XIV.aren biloba.
- Karlos Austriakoa: Karlos II.a hiltzean Europako potentziek ondorengo izatearen alde jokatu zuten Alemaniako enperadorearen bigarren semea.
- Ondorengotza Gerra: Karlos II.a ondorengorik gabe hiltzean piztu zen gerra.
- Beltzen Tratuaren Monopolioa: Amerika espainolarekin esklaboen merkataritzan aritzeko monopolioa.
- Baimen-Ontzia: Espainiak Britainia Handiari Utrechteko Itunean emandako eskubidea.
Espainiako Kanpo Politika XVIII. Mendean
- Idazkariak: XVIII. mendean gobernatzeko gai zehatzen ardura zutenak.
- Familia Itunak: Borboiek XVIII. mendean zehar Frantziarekin sinatu zituzten itunak.
- Filipe V.a: Espainiako tronua eskuratu zuena.
- Elisabet Farnesio: Filipe V.aren emaztea izan zena.
- Louisiana: Mississippi ibaiaren bokalean dagoen Ipar Amerikako lurraldea.
- De La Salle: Louisianaz jabetu zena.
- Versaillesko Bakea: Espainiak Menorca, Florida eta Sacramento berreskuratu zitueneko bakea.
Politika eta Administrazioan Egindako Eraldaketak
- Zentralismoa: Erabakiak hartzeko ikuspuntu zentralizatua edo agintean daudenak soilik defendatzen duen sistema.
- Oin Berriko Dekretuak: Filipe V.ak Ondorengotza Gerran Aragoiko Koroaren lurraldeetan izandako aurkakotasunari erantzuteko aldarrikatu zituenak.
- Kapitain Nagusia: Probintzia batean buru zena.
- Audientzia: Borboiek probintzia bakoitzean justizia administratzeko sortu zituzten erakundeak.
- Intendentea: Probintzia batean ekonomiaz arduratu zena.
- Erregimentua: Arma bereko soldaduek osatutako taldea.
Eraldaketa Ekonomikoak
- Mesta: Gaztelako abeltzainen elkartea izan zena.
- Errege Fabrikak: Estatutik sorospenak jasotzen zituztenak.
Ondorengotza Gerra (1700-1713): Galderak eta Erantzunak
1. Adierazi 1700. urtean Europan zegoen egoera.
Karlos II.a erregea ondorengorik gabe hil zen. Testamentuan, Filipe Anjoukoa, Frantziako Luis XIV.a erregearen biloba, ondorengo izendatu zuen, Frantziako koroa eskuratzeko eskubideei uko egitearen truke. Hori egin ez zuenez, eta Espainiaren eta Frantziaren arteko lotura dinastikoaren arriskuaren aurrean, Europako potentzia nagusiek Karlos Austriakoa artxidukea, Alemaniako enperadorearen bigarren semea, ondorengo izatearen alde jokatu zuten.
2. Zein izan zen piztu zen gerra? Zertarako? Nortzuek hartu zuten parte?
Espainiako Koroa eskuratzeko Ondorengotza Gerra piztu zen. Frantzia eta Espainia, Austria, Britainia Handia, Probintzia Batuak, Saboia eta Portugalen aurka borrokatu ziren.
3. Zer gerra mota izan zen ere Ondorengotza Gerra? Nortzuk aurrez aurre aritu ziren? Adierazi.
Gerra zibila ere izan zen. Gaztela, Filipe Anjoukoaren aldekoa, eta Aragoiko Koroa, Karlos Artxidukearen aldekoa (autonomia handiagoa lortuko zuela uste baitzuen), aurrez aurre aritu ziren.
4. Noiz iritsi zen gatazkaren konponbidea? Adierazi. Zergatik? Zein izan zen ondorioa?
1711n iritsi zen konponbidea. Alemaniako enperadorea eta bere seme zaharrena hiltzean, Karlos Artxidukea enperadore bihurtu zen. Karlosek Espainian ere tronua eskuratzen bazuen, Karlos I.aren inperioa berriz ezarriko zen, eta, beraz, borrokalariek bakea sinatzea erabaki zuten.
5. Zeintzuk izan ziren Utrechteko eta Rastatteko bakeetan hartu ziren erabakiak?
Filipe V.ak Frantziako tronua eskuratzeko eskubideei uko egin zien, eta Espainiak Europako jabetzak galdu zituen (Probintzia Batuak eta Italiako lurraldeak). Horrez gain, Menorca eta Gibraltar Britainia Handiari laga zizkion, eta Amerikan Beltzen Tratuaren monopolioa eta Baimen-Ontzia eman zizkion.
6. Zertan datza Baimen-Ontzia?
Urtean behin 500 tonako zama zuen ontzi bat bidaliko zuen Amerika espainolarekin merkataritzan aritzeko eskubidea zen.
Estatua Absolutua Ezartzea
7. Nortzuk izan ziren XVIII. mendean Espainiako tronuan egon zirenak?
Filipe V.a, Fernando VI.a eta Karlos III.a izan ziren.
8. Zer monarkia mota ezarri zuten XVIII. mendeko erregeek? Esan ezaugarriak.
Monarkia absolutua ezarri zuten. Ezaugarri nagusiak hauek izan ziren:
- Goi-noblezia aginte politikotik baztertu zuten.
- Monarkiak kleroaren gaietan esku hartu zuen.
- Gorteak ia ez ziren deitu.
9. Noren laguntza izan zuten erregeek? Zer zuten horiek? Esan adibideak.
Gobernatzeko zenbait idazkariren laguntza izan zuten, gai zehatzen ardura zutenak.
10. Norekin elkartzen ziren erregeak? Noiz? Zeren aurrekariak izan ziren?
Idazkariekin elkartzen ziren, aldiro. Ministroen Kontseiluen aurrekariak izan ziren.
Espainiako Kanpo Politika XVIII. Mendean
11. Zein izan zen Borboiek izan zuten xedea? Zer egin zuten horretarako? Zer sinatu zuten? Noiz?
Europan galdutako lurraldeak berreskuratzea eta Amerikako koloniei eustea zuten xede. Horretarako, Frantziarekin aliatu ziren, eta Familia Itunak sinatu zituzten (1733, 1743 eta 1767).
12. Zer berreskuratu nahi zuen Filipe V.ak? Zer lortu nahi zuen? Norentzat? Adierazi.
Utrechten galdutako jabetzak berreskuratu nahi zituen, Europan tronuak lortzeko Elisabet Farnesiorekin izandako bi semeentzat:
- Karlos: Napoli eta Sizilia.
- Filipe: Parma, Toscana eta Piacenzako dukerriak.
13. Non hartu zuen parte Karlos III.ak? Nola?
Britainia Handiaren aurkako bi gerratan hartu zuen parte, Frantziarekin aliatuta.
14. Zer babestu zuen Espainiak Amerikan? Nola? Zer berreskuratu zuen? Non?
Hamahiru Kolonien independentzia babestu zuen, britainiarren aurka. Menorca, Florida eta Sacramento berreskuratu zituen, Versaillesko Bakean.
Politikan eta Administrazioan Agindutako Eraldaketak
15. Zeintzuk izan ziren Borboiek eraldatu zituztenak?
Administrazio zentralizatua, Ogasuna eta Armada eraldatu zituzten.
16. Zein izan zen Borboien garaian aldatu zena? Zeren eraginez? Nolakoa zen antolaketa hori iraganean?
Aurreko antolaketa aldatu zen, politikaren eta administrazioaren zentralizazioaren eraginez. Iraganean, Iberiar Penintsulako erreinu bakoitzak bere legeak eta erakundeak zituen.
17. Zer aldarrikatu zuen Filipe V.ak? Noiz? Zertarako? Zein izan zen ondorioa?
Oin Berriko Dekretuak aldarrikatu zituen (1707, 1715 eta 1716), Ondorengotza Gerran Aragoiko Koroaren lurraldeetan izandako aurkakotasunari erantzuteko. Horien ondorioz, Aragoi, Valentzia, Katalunia eta Mallorcako legeak eta erakundeak ezabatu eta Gaztelako eredua ezarri zen.
18. Non eutsi zitzaien foruei eta pribilegioei? Zergatik?
Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan eutsi zitzaien, erregeari leial izan zirelako.
19. Zertan banatu zen lurraldea administraziorako? Nor izan zen probintzia burua?
Lurraldea probintziatan banatu zen, eta Kapitain Nagusi bat izan zen probintzia burua.
20. Zeintzuk ziren probintzia bakoitzean sortu zirenak?
Audientziak eta Intendenteak sortu ziren justizia administratzeko.
21. Nortzuk izendatu ziren probintzietan? Zertarako?
Intendenteak edo administrazio zentralaren ordezkariak izendatu ziren, zergak biltzeko eta probintziaren garapena sustatzeko.
22. Zer gertatu zen armadarekin?
Hobetu egin zen, erregimentuak eta akademia militarrak sortuz.
23. Nortzuekin osatzen zituzten erregimentuak? Zeintzuk ziren erregimentuak?
Arma bereko soldaduek osatzen zituzten (infanteria, zalditeria, artilleria eta ingeniariak).
24. Zer egin zuen gora itsas armadan? Zer izan zuen? Noiz?
Ontzien kopuruak gora egin zuen, onurak eta agintarien trebakuntza hobetzean.
Eraldaketa Ekonomikoak
25. Zein izan zen Espainiaren gainbeheraren arrazoi ekonomikoa ilustratuen ustez? Zein izan zen ondorioa? Zeintzuk hartu zuten garrantzi handia eginkizun horretan?
Ilustratuen ustez, ekonomiaren atzerapena izan zen arrazoia. Hori dela eta, ekonomia sustatzeko neurriak hartu zituzten. Herriaren Adiskideen Sozietate Ekonomikoek hartu zuten garrantzi handia eginkizun horretan.