Felipe II.a eta Karlos V.a: Espainiako Inperioaren Historia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,29 KB

Felipe II.aren erregealdia

Felipe II.a Karlos V.aren semea izan zen, Europako oinordekorik boteretsuena, nahiz eta Austriako lurraldeak bere esku ez izan. Bere garaian, Espainiaz gain, Herbehereak, Borgoina (Franche-Comté), Milan, Napoli eta Sizilia zituen Europan, eta 1580tik aurrera, baita Portugal ere. Europatik kanpo, Amerikan konkistatutako lurralde guztiak eta Asian Filipinak zituen.

Barne arazoak

Bi arazo larri eduki zituen Felipe II.ak:

  1. Moriskoen matxinada Alpujarretan (Granada): Felipe II.ak euren ohiturak, arropak eta hizkuntza debekatzeak sortu zuen matxinada. Errebolta zapaldu ostean, Granadako moriskoak Espainia osotik sakabanatu zituzten.
  2. Aragoiko Koroako errebolta: Foruak eta Gaztelako zentralismoaren testuinguruan, Antonio Perezen kasua gertatu zen.

Kanpo politika

  • Frantzia behin betiko garaitu zen San Quintingo guduaren ostean.
  • Turkiarren aurka, Aita Santuarekin eta Veneziarrekin aliantza egin zuen: Lepantoko gudua (1571). Turkiarrak garaituak izan ziren.
  • Herbehereetan arazoak: katolikoek eta protestanteek bat egin zuten Espainiaren aurka, eta ingelesek lagundu zieten.
  • Ingalaterra inbaditzen saiatu zen: Armada Handiaren porrot handia 1588an. Zazpi probintzia batzuek independentzia lortu zuten.
  • Frantzian erlijio gerrak: Felipe II.ak katolikoak lagundu zituen.

Gaztelaren handitzea

  • Hazkunde demografiko handia: Amerikaren konkistak eta Errege Katolikoen batasunak bultzatuta.
  • Nekazaritza eta abeltzaintza: Patata eta artoa XVII. mendetik aurrera landatu ziren.
  • Mesta: Abeltzain edo artalde jabe handien erakundea, Espainian transhumantzia egiten zuena; bere garrantzia handitu zen.
  • Urrea iritsi zen, prezioek gora egin zuten eta zerealen prezioa ere igo zen; ondorioz, inportazioaren beharra sortu zen.

Industria eta Administrazioa

Koloniak sortu ziren eta inperioaren monopolioa ezarri zen. Espainian prezioak igo ziren eta beste herrialdeetan erosten hasi ziren; hori hasieran onuragarria bazen ere, gero kaltegarria gertatu zen.

Administrazioa: Madril hiriburu bihurtu zen (lehen Valladolid zen). Gorteak zergak baieztatzeko erabiltzen ziren.

Karlos V.aren Politika

Karlos V.a Alemaniako enperadorea eta Espainiako lehenengoa izan zen. Errege Katolikoen bidetik, Joana Eroaren semea zen. Karlosek bere burua izendatu zuen eta, horretarako dirua behar zuenez, zergak erabili zituen.

  • Germaniak: Gremioen altxamendua Valentzian goi nobleziaren aurka; erregeak zapaldu zituen.

Kanpo politika eta Erlijioa

  • Frantzia: Frantzisko I.ak eta Karlosek, biek izan nahi zuten enperadore. Italia konkistatu nahi zuten: Paviako gudua gertatu zen, eta Frantziako erregea preso hartu zuten (bi urtez). Erregearen truke, Milango eskubideak eman zituen.
  • Protestantismoa: Erroman ikusten zuenaren aurka eta Elizaren boterearen aurka sortu zen Alemanian, Luteroren eskutik.
  • Mediterraneoa: Turkiaren aurkako borrokak jarraitu zuen.