Frankismoaren Oinarriak eta Egitura
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,72 KB
Frankismoaren Oinarriak
Gerra Zibila bukatu zenean, ez zen bakerik sortu Espainian.
Gerra ondorengo ezaugarri nagusiak bortxakeria eta errepresioa izan ziren.
Gerraren Ondorioak
Francoren diktadurarekin, Errepublika garaian egindako aldaketa eta aurrerapen guztiak bertan behera gelditu ziren:
- 1931ko Konstituzioa indargabetu zen.
- Askatasun guztiak eta zuzenbide estatua indargabe gelditu ziren.
- Nekazaritzako politika guztia desegin zen.
- Nekazariei emandako lurrak kendu zitzaizkien eta lurjabe handiei itzuli zitzaizkien.
Estatu frankistak bi helburu betetzeko estatu aparatua antolatu zuen:
- Frankismoaren kontra agertzen zen edozein alternatiba ezezteko (helburu errepresiboa).
- Diktadorearen irudia, hau da, Francoren irudia goresteko (gorespen helburua).
Gorespena eta Errepresioa
1938ko urtarrilean, gerraren bukaera aldera, Francok gobernu bat osatuta zuen matxinatuen aldean. Gobernu horretan sistema autoritario faxista antolatu zuen. Horren arabera, berak hartzen zituen aginpide guztiak:
- Legegintzako aginpidea.
- Estatuaren aginpidea.
- Gobernuaren aginpidea.
- Gudarostearen aginpidea (militarren aginpidea).
- Alderdi bakarraren burutza.
Sistema autoritario faxista hau Hitler eta Mussoliniren antzerakoa zen.
Gerra Zibila amaitu ondoren (1939ko abuztuaren 9an) Estatu Buruzagitzaren Legea argitaratu zuen. Lege honen bidez, Francoren kontrola handiagotu zen Espainiako bizitzan.
Francok uste zuen politika mota hau ezinbestekoa zela Espainia baketu eta salbatzeko.
Ideia hau zela eta, Francoren irudia goratzeko propaganda handia egin zen.
Francok gogor jokatu zuen frankismoaren aurka zeudenen kontra:
Errepublikaren alde egotea edo matxinadaren alde azaldu ez izatea arrazoi nahikoa ziren fusilatzeko, torturatzeko edo kartzelaratzeko.
Errepublika garaian irakasleak, funtzionarioak... izan zirenak gizartean txarto ikusita zeuden, bazterkuntza soziala jasaten zuten.
Demografikoki ere gerraren ondorioak gogorrak izan ziren. Biztanle tasek behera egin zuten:
1936-1942 bitartean 558.000 biztanle hil egin ziren eta beste askok atzerrira ihes egin zuten.
Biztanleriaren jaitsierak ekonomian eragin handia izan zuen.
Estatu Autoritarioa
(Gogoratu Gerra Zibilean alderdi nazionalak errepublikazaleen kontra borrokatu zutela eta alderdi nazionala, Francoren alderdia, izan zela garailea)
Estatu berria Francoren pertsonaren inguruan eraiki zen, eta estatu berri honek edo diktadura honek 1973. urtera arte iraun zuen. Francoren alderdi nazionala ez zen talde uniforme bat, hau da, denek ez zuten berdin pentsatzen; barnean liskar handiak zeuden. Orduan Francok, lehenengo momentutik, estatua bere modura antolatzen saiatu zen:
- Falange Española Tradicionalista (FET) izeneko alderdi bakarra eratu zuen: ideologia totalitarioa bultzatzen zuen. Hasieran falangistek, karlistek eta monarkiazaleek osatzen zuten, baina Espainiako biztanleria guztia biltzea nahi zuen.
- Estatuko sindikatu bat eratu zuen: OSE (Organización Sindical Española). Bai langileak eta baita enpresarioak ere behartuta zeuden sindikatu honetakoak izatera. Geroago sindikatu honi Sindikatu Bertikala deitu zioten. Sindikatu hau ez zen inoiz benetan errotu, honako arrazoi hauengatik:
- Gobernuak arautzen zuen dena.
- Langileek greba egitea debekatuta zuten.
- Enpresarioek ezin zituzten lantegiak itxi.
- Gaztediaren kontrol ideologikoa izaten ere ahalegindu zen diktadura, eta horretarako FET (Falange Española Tradicionalista) eta beste erakunde batzuk ere erabili zituen:
- Espainiako Gorteen lana aholkularitza eta iritzia ematea bakarrik zen.
- Elizak paper garrantzitsua hartu zuen. Elizak Francoren diktadura asko babestu zuen. Fabore hau egiteagatik Francok honelako ordainak egin zizkion Elizari:
- Elizari dirulaguntzak eman zizkion eta elizgizonen soldatak ordaintzen zituen.
- Eskoletan erlijioa derrigorrezkoa ezarri zuten.
- Elizako ikastetxeak ofizializatu ziren.
- Moralaren eta ohitura onen irakaskuntza Elizaren esku gelditu ziren.
- Elizak biztanleriaren pentsamenduaren kontrola berriro hartu zuen.
Diktaduraren Oinarria: Gudarostea
Militarren bidez diktaduraren aldeko doktrina programa ezarri zen.
Gudarostearen lana Espainia "berrespainatzea" izan zen:
- Hizkuntza bat: gaztelera.
- Erlijio bat: katolikoa.
- Lurraldeen batasuna: "España, una y única".
- Pentsamendu berdintsua.