Frankismoa Euskal Herrian: Errepresioa eta Oposizioa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,04 KB
Diktadura Frankista Euskal Herrian
Lehen frankismoaren ezaugarrien artean zeuden, homogeneotasuna ezartzea aspektu politikoetan, sozialetan eta ekonomikoetan. Gerra ondoko urteetan arazo ekonomikoak, gosea eta eguneroko bizitzan ematen ziren zailtasunak nabarmenak ziren.
Krisi ekonomikoaren ondorioz, populazioaren gehiengoak hornidura zailtasunak zituen eta oinarrizko produktuen prezioen gorakada eta soldata jaistea nabarmena izan zen. Krisi politikoan, frankismoa erabat zentralista izateak heriotza zigorrak, erbesteratzeak, kartzelatzeak, zigorrak eta isunak ekarri zizkien iragan nazionalista edo ezkertiarrei. Errepresio hau lehenengo hamarkadan gogorra izan zen eta oposizioa suntsitzen saiatu ziren. Baita Euskal Herrian nazionalismoa ere.
Krisi kulturalean, irakaskuntzan irakasle euskaldunak kendu zituzten. Komunikabideei dagokienez, erregimenaren aurka agertzen ziren guztiak itxi zituzten, hala nola, irratia. Euskara eta euskal kulturaren hainbat ohitura eta sinbolo ere zigortu zituzten eta jendaurrean euskaraz hitz egiten bazen, muturreko neurriak hartzen ziren: ezin zen euskaraz hitz egin ezta euskarazko izenik erabili. Beraz helburu nagusia euskal nazionalismoaren eta ezkerreko alderdien aurka joatea zen.
Frankismoaren Aurkako Oposizioa
Gerra zibila bukatu ondoren, euskal gizartea bitan banaturik geratu zen: erregimenaren aldekoak (militarrak, falangistak, tradizionalistak eta negozio gizonak) eta erregimenaren aurkakoak (nazionalistak, komunistak eta sozialistak). Frankoren aldekoek beldurra sartu zuten herrian eta frankismoaren aurkakoek zapalketa ikaragarria jasan zuten hauen partetik. Frankok hainbat gauza desegin zituen: euskal kulturaren adierazpenak, Errepublika garaian sortutako erakundeak, 1936ko Autonomia Estatutua eta Bizkaiko eta Gipuzkoak (probintzia traidoreak) Kontzertu Ekonomikoak (foruen galeren ondoren Madril eta EHak adostutako diru Arabak eta Nafarroak aldiz ez zuten galdu izan ere altxamenduaren alde jarri ziren.
Oposizio Nazionalista
Kanpoko oposizioari dagokionez, erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzak, J.A. Agirre buru zuela, lotura diplomatikoak sortu zituen AEBrekin, kanpo parte-hartzeak diktadura frankista amaituko zela pensatuz. Baionako Hitzarmena ere egin zuten (1945-46). 50. hamarkadan, erregimen frankista AEBekin itun militarrak eta ekonomikoak egin ondoren, nazioarte mailan onartua izan zen eta argi geratu zen nazioarteko egoerak ez zuela erregimen frankista kentzen lagunduko. 60-70. hamarkadan, EAJ estatuko beste indar demokratikoekin kolaboratzen hasi zen, argi baitzegoen Espainian erregimen demokratikoa lortu arte ez zela lortuko EHko autonomia.
Langile Mugimendua
Bizkaia eta Gipuzkoako enpresa handietan indar handia izan zuen langile mugimenduak izan ere 40 urteetan bizi baldintza txarrak izan zituzten langileak. Poliziaren errepresioak edozein langile kexa galarazten zuen eta honek egonezin handia ekarri zuen eta ondorioz hainbat gatazka eman ziren:
- 1947an Diktaduraren aurkako lehen greba masiboa egin zen, UGT, ELA eta CNTk eta erregimenaren aurkako indar politikoek konbokatuta. Bizkaia eta Gipuzkoako enpresa handietako langileek parte hartu zuten eta atxiloketak, torturak … izugarriak izan ziren.
- 50 hamarkadan, greba garrantzitsuak egin ziren eta PCEko langile eta langile Sindikatu Bertikala zegoen, CCOOek (ilegala) ezin zuen aurkeztu eta beraz Sindikatu Bertikalean sartzen ziren.
- 60 hamarkadan, gatazkek punturik gorena lortu zuten. Garapen ekonomiko izugarriak agerian utzi zituen erregimen frankistaren kontrakotasunak eta gizarteko desberdintasun eta alde sakonak: langileak egoera penagarrian alde batetik eta enpresarioak dirutza handiak egin bestetik.
- 1962ko greba handiak gertatu ziren Gipuzkoa eta Bizkaian. Grebari aurre egiteko gobernuak salbuespen egoera aldarrikatu zuen eta atxilotuak asko izan ziren. Ondorio izugarriak izan zituen greba honek:
- Langile mugimenduak bere presentzia sendotu zuen. Marxismoaren ondorioz, alderdi komunista alderdi indartsua bihurtu zen eta ezkerreko zenbait alderdi