Frankismoa Euskal Herrian: Ezaugarriak eta Oposizioa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,37 KB

Frankismoaren ezaugarriak

Frankismoaren ezaugarri nagusiak hauek izan ziren: homogeneotasuna ezarri zen aspektu politikoetan (erregimenaren ezartzea eta sendotzea), sozialetan (etsai politikoen deuseztapena), ekonomikoetan (nazio buruaski eta autarkikoa) eta kulturaletan (ideologia eta erlijio homogeneotasuna).

Gerra ondoko krisiak

Gerra ondoko egoeran krisi ekonomikoa, politikoa eta kulturala eman ziren:

Krisi ekonomikoa

Nazioarteko isolamenduaren ondorioz, egoera ekonomikoa ez zen 1950. urtera arte hobetu. Gizarte taldeei eragin zien, bakoitzari modu desberdinean; hornidura zailtasunak, salneurrien gorakada, soldata baxuak eta goseteak pairatu zituzten. Populazioaren kezka nagusia familien biziraupena zen.

Krisi politikoa

Erregimena ezartzea, Espainiako gainontzeko eskualdetan bezala, gartatu zen; erbesteratzeak, heriotza zigorrak… iragan nazionalista edo ezkertiarra zuten guztientzat (frankismoaren lehen hamarkadan bereziki). Oposizioaren ekimenak zaildu zirenez, sindikatu antifrankistetako kideek oharkabean jarduten saiatu ziren. Errepresioa oso gogorra izan zen, EAJren izaera katolikoa lagundu zuen arren.

Krisi kulturala

Erregimenaren aurkako oinarrizko hezkuntzako irakasle euskaldunak modu bereziki gogorrean jazarriak izan ziren. Komunikabideei dagokienez, erregimenaren aurkako taldeenak, izan ziren guztiak itxi zituzten eta haien ondasunak mugimenduaren prentsaren esku jarri zituzten. Irratiarekin erregimenaren kontrola erabatekoa izan zen eta emisora guztiak “el diario hablado” informatiboa emititzera behartu zituzten. Euskara eta euskal kulturaren ezaugarri kultural guztiak zapaldu zituzten. Ezin zen euskaraz hitz egin ezta euskarazko izenik erabili. Helburua euskal nazionalismoa zigortzea zen.

Frankismoaren arazoak uste zuten baino handiagoak izan ziren. 1942an Bilboko Begoñako basilikan ekimen karlista baten aurka izan zen falangisten atentatua. Frankistak ordenaren batasun nazionalaren eta tradizionalismo erlijiosoaren asmoen aurrean elkartuta zeudela ematen zuen arren, benetan elkartzen zituena errepublika garaiak adierazten zuen guztiaren aurka joateko izpiritua zen.

Frankismoaren aurkako oposizioa

Erregimena pixkanaka zituen zailtasunak eta nazioarteko isolamendua gainditzen saiatzen ari zen bitartean, 1955ean AEBn onartzea lortu zuten. Euskal Herriak erakunde iraupen sendoari eutsi zion, herbestean mantendu zuen Eusko Jaurlaritza. Gobernu honek oposizioaren ia alderdi gehienak batzen zituen. Iraupen honetan EAJren sendotasun organikoa eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren nortasuna erabakigarria izan zen 1960an lehendakaria hil zen arte. Eusko Jaurlaritzaren ospea gerra zibilaren amaiera ondoko uneetan eraiki zen euskal herritarrak biltzeko eta nazioartean zuten ospea zabaltzeko.

Sozialistak eta komunistak lehenengo urteetan jokatzeko aukera gutxi izan zuten. PSOE oso zatikatuta zegoen. Gatazkarik handiena 1943an gertatu zen Mexikon, Indalecio Prietoren aldeko sozialista euskaldunak Eusko Jaurlaritzarekin zituzten harremanak eten zituztenean.

1945eko mundu gerra bukatzear zela, Euskal Herriko ia alderdi eta sindikatu guztiak Baionako Ituna sinatu zuten: errepublikaren estatutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren alde azaltzen ziren. Batasuna berreskuratu zutelarik eta nazioarteko egoera aldeko izanik (Frantzia, Britania Handia eta AEBk erregimena gaitzietsi zuten) Euskadiko oposizioa ekintzarik garrantzitsuenak burutu zituen (1947ko erreferendum frankistan egindako abstentzioaren aldeko kanpaina eta zenbait propaganda ekintza).

Bizkaian eta Gipuzkoan barneko ekintza klandestinoak oinarrizkoak izan ziren. Araba eta Nafarroan grebak egon ziren non sindikatu klandestinoek, langileek, katolikoek eta karlistek parte hartu zuten. Greba gehienak bizitzaren garestitzeagatik izan ziren ekintza antifrankistak baino. Erregimenak grebalarien aurka errepresio gogorraz erantzun zuen.

Oposizioaren krisia

15 urteko diktaduraren ondoren militante antifrankistak nekea jota zeuden. Herbesteratutako politikoek Espainiara bueltatu ziren agintari frankisten eta Eusko Jaurlaritzaren oniritziarekin, eta bizitza profesionalean arruntasunez txertatzeko aukera izan zuten.

Nazioarteko politika erabakigarria izan zen euskal oposizioaren krisian, Espainia EBn sarrerarekin erregimenaren nazioarteko isolamenduaren amaiera bermatuta baitzegoen. Honek, lehendakaria, EAJ eta Eusko Jaurlaritza herbestean bizirik mantentzera behartu zituen. 1951an, Eusko Jaurlaritza Parisen zuen egoitza uztera behartu zuen eta erregimenaren jabetza izatera pasa zen.

Aldi berean, opozizioaren zatiketa gertatu zen. Indalecio Prietok herbestean zeuden alderdiak gehiago zatitzea lortu zuen bere gobernu demokratikoaren erreferendumarekin. PSOEtik hasita EAJraino: EAJn, Telesforo Monzon aukera monarkikoaren jarraitzaile tinkoena izanik 1953an Eusko Jaurlaritzan dimisioa eman zuen ideiekin bat ez zetorrelako. Honetatik aurrera frankoren aurkako oposizioa krisialdian erori zen. Hala ere, 1953-57 EAJ berregituratu egin zen.

1956an Parisen egindako munduko Euskal kongresuak arrakasta handia izan zuen. Leku berean opozizioan zeuden alderdi eta indar sozial guztiak bildu zituen. Etaren agerpenak atzeraezina bihurtzen ari zenean Jose Antonio Agirre hil egin zen.