Frente popularra iruzkina

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 10,35 KB

II ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA ETA GARAI KONSTITUZIOGILEA

1931ko apirilaren 12an udal hauteskundeak egin ziren Espainian, eta apirilaren 14ean errepublika aldarrikatu zen. Ikusita monarkiaren aurkako jarrerak nabarmendu zirela, Alfontso XIIIak boteretik alde egin zuen. Donostiako ituna sinatu zuten alderdietako ordezkariek behin behineko gobernua eratu zuten.Alcala Zamora da buru eta Antonio Maura, aldiz, gobernu ministro. Gobernu hau ezkertiarrek osatzen dute:sozialistak, nazionalista katalanak, alderdi erradikala eta errepublikar nazionalistak. Ordea, gobernutik kanpo gelditu zirenak eskuin monarkikoak, euskal abertzaleak eta langile mugimendu erradikalenak(komunistak eta anarkistak). Lehendabizi, poza handia dakar errepublikaren aldarrikapenak herriarentzako, eta oso ongi hartzen dute, baina sekulako arazoak izango ditu: Nazioarteko egoerari dagokionez, 1929ko krakaren ondotik depresio ekonomikoa mundu guztira zabaldu zen eta Espainian esportazioak murriztuko dira. Bestalde, Espainian langabeziak gora egiten du eta parorik ez egoteak ere, gatazka sozialak eragingo ditu.
Arazo erlijiosoari dagokionez, edozein istilutan(greba..) antiklerikalismoa sutsua da eta horren erakusle, maiatzean elizak, komentuak da. Izan ere, elizak ez du errepublika onartzen, eta hori dela eta, zenbait gotzainek  monarkiaren aldeko eta errepublikaren kontrako adierazpenak egingo dituzte, eta Espainiatik kanpo bidaliak izango dira. Azkenean, Madrilen egoitza monarkiko bat sortuko dute.
Katalunian, ezkerra errepublikanoaren buru zen Maciak Kataluniako independentzia aldarrikatu nahiko du, baina Zamorak itxoiteko esango dio. Bitartean, Katalunian Generalitat sortuko dute eta Nuriako estatutua erredaktatu ere.Errepublika aldarrikatu eta berehala, ekainaren 28an behin behingo gobernuak hauteskunde orokorrak konbokatuko diru, gorte konstituziogileak egiteko. Hauteskundeak errepublikano eta sozialistek osatutako koalizioak irabazten ditu. Orduan, 1931ko konstituzioa osatuko dute. Hau, izaera ezkertiarra du orokorrean, demokratiko eta aurrerazalea. 31ko konstituzioak soberania parlamentarioa du eta aginte banaketari dagokionez, botere legegilea ganbara bakarreko gorteek dute; botere betearazlea gobernuak dauka; eta botere judiziala auzitegiak. Eskubide eta askatasun guztiak asko zehaztuko dituzte. Orokorrean berdintasuna lege, heziketa eta lanaren aurrean, eta lehendabiziko aldiz emakumeei bozkatzeko eskubidea emango zaie(sufragio unibertsala gobernuari ahalmena ematen dio jabetza pribatuak ezabatzeko, beti ere, erabilera publikorako baldin bada. Baina bi arazo izango dira. Batetik, konstituzioak dio Espainia akonfesionala dela, hau da, ez duela erlijio ofizialik;horrek, haserrea piztuko du eta gobernuko sektore katolikoek dimititu egingo dute. Bestalde, konstituzioak esango du Espainia estatu integrala dela, baina zenbait eskualdeetan gobernu autonomoak eratzeko aukera onartzen du ere.Orokorrean esan daiteke, ezkertiarren eta eskuindarren artean desadostasun handiak izan zirela, batik bat erlijioari eta autonomiei buruzko gaietan, esan bezala. Azkenik, gobernu berria osatu nahian, parlamentuak Alcala Zamora errepublikaren presidente izendatu eta gobernu buru Manuel Azaña izendatzen du. Beraz, 1931tik 1933ra arte Manuel Azaña izango da buru eta garai honi biurteko erreformista/Azañista deritzogu.


BIURTEKO KONTSERBADOREA

1933an Azañak dimititzean biurteko erreformistari amaiera eman eta biurteko kontserbadorea hasiko da. Alcala Zamora, errepublikako presidentea hauteskundeetara dei egingo du orduan.Esan beharra dago, lehendabiziko aldiz emango dutela botoa emakumeek. Hauteskunde hauetara ezkertiarrak guztiz bananduta aurkeztu ziren, eta eskuindarrak,ordea,  oso antolatuta zeuden. Hori dela eta, gehiengoa eskuindarrak lortu zuten, Gil Roblesen CEDAk eta Alejandro Lerrouxen alderdi erradikalak. Alcala Zamorak gobernua Alejandro Lerrouxen esku utziko du, eta CEDAren apoio parlamentarioa izango du.Alejandro lerrouxek biurteko azañistan egindako erreformak eten eta indargabetuko ditu. Esaterako, nekazaritza-erreforma deuseztatu zuen eta nobleziari lurrak itzuli eta lurrak nekazarien artean banatzeko erabakia ezabatu. Horretaz gai, biurteko Azañistan kendu zitzaien irakaskuntza emateko eskubidea eman zien orden erlijiosoei, baita elizari kupoa eman, eta batikanoarekin konkordatu berri bat egiten saiatu ere, baina lortu gabe. Gainera, 1932an Sanjurjorekin batera gobernu ezkertiarraren kontra altxatu zirenentzako amnistia eman zien. Honen aurrean, biurteko azañistan egindako erreformak ezabatzearen ondorioz, PSOE eta UGT erradikalizatu egin ziren eta etengabe iraultzara deiak egingo dituzte, eta baita enfrentamenduak eta grebak ere. Hori dela eta, CEDAk neurri gogorragoak hartzea eskatuko dio gobernuari(A Lerrouxi). Alejandro Lerrouxek, ikusita egoera guztiz kontrolatu ezin zuela, hiru ministerio utzi zituen CEDAren esku, hots, CEDAko hiru ministro gobernuan sartu ziren. CEDA gobernuan sartzea faxismorantz jotzea suposatzen duela pentsatzen dute zenbaitek eta UGT orduan, greba orokorra konbokatu zuen.Honi ere, 1934ko Urriko Iraultza deritzogu. Bereziki bi eremutan egon ziren istiluak. Batetik, Asturiasen orokorrean ados daude greba orokorra eta iraultza egiteko eta meatzariak gizarte iraultza modukoa egingo dute. Egun gutxitan probintzia ia osoa eskuratzea lortzen dute (guardia zibilaren kuartelak hartu, udalen ordez batzorde iraultzaileak sortu…). Honen aurrean, gobernuak Afrikatik legioa etorrarazi zuen, Franco buru zelarik. Francok orduan altxamendua zapaldu egin zuen, eta milaka meatzari detenitu, hil, torturatu eta fusilatu egin zituen. Bestalde, Katalunian enfrentamenduak lehenagotikan datoz, erradikalak agintea eskuratzen dutenetikan. 1934ean Generalitatek laborantza kontratuen legea aterako du eta, honen arabera, mahasti lurrak lantzen zituzten maisterrei/nekazariei aukera ematen zitzaien lur horien jabe izateko. Orduan, lur horien jabe zirenak kontserbadoreen laguntza eskatu zuten gorteetan eta azkenean, lege hura ezabatuko dute. Hori kontutan hartuta eta CEDA gobernuan sartzearen kontra zegoela jakinda, Generalitaten buru zen Companysek Kataluniako errepublika aldarrikatu zuen. Aldi berean UGTk greba orokorra konbokatuko du (lehen esan bezala), baina altxamendu honek ez du arrakasta handia izango, CNT (anarkistak) ez zutelako parte hartu nahi izan. Horren aurrean, gobernuak Batet jenerala bidaliko du eta nahiz eta hasieran Generalitatek erresistentzia egin, azkenean amore eman zuten, eta Companys eta bere gobernua kartzeleratuko dituzte. Horrekin batera ere, hainbat buruzagi ezkertiar, Largo Caballero, adibidez. Urriko iraultza honen ondorioak batik bat, CEDAk gobernuan zuen eragina handitzea izan zen eta Gil Robles gobernuan sartuko da. Hau gobernuaren politika norabide gogorrago baterantz bideratzearen aldekoa zen eta 1935ean beste konstituzio baten aurreproiektua aurkeztu zuen, autonomien berrikuspen murritzailea, lurrak desjabetzeko aukerari uko egin…nahiean. Baina konstituzio hau ez da aurrera aterako. Orokorrean ere, langile alderdiak gehiago erradikalizatuko dira eta ezkerrekoak etengabe grebak egingo dituzte. 1935ean gobernu krisi larria piztu zen, izan ere, alderdi erradikalaren inguruko zenbait eskandalo ageri ziren, sobornoak, ustelkeriak… Horrek, desadostasunak areagotu zituen Gobernu barruan, eta jada, alderdi erradikala eta CEDA ez ziren batere ondo konpontzen. Hori dela eta, Alejandro Lerroux dimititu egingo du eta nahiz eta CEDA agintea eskuratzeko ahaleginak egin, Alcala Zamorak 1936ean hauteskundeetarako deialdia egin zuen.

FRONTE POPULARRA

Biurteko kontserbadorea bukatu eta Alejandro Lerroux dimititzen duenenan, Alcala Zamorak, CEDAri gobernua osatzeko deitu ezean, 1936ko hauteskundeak konbokatu zituen. Hauteskunde hauetan orokorrean bi bloke zeuden, eskuindarrak eta ezkertiarrak. Ezkertiarrak Frente Popularra deritzon koalizian antolatuta daude eta programa bat adostuko dute. Programaren punturik garrantzitsuenak biurteko azañistan egindako erreformak berrartuko dituztela, eta 1934ko Urriko iraultzaren detenituentzako amnistia emango zaiela. Eskuindarrak, ordea, Bloke Nazionala osatu zuten. Hau, CEDA, monarkikoak eta tradizionalistak osatzen dute. Hauteskundeetan Frente Popularrak ateratzen du gehiengoa, baina diferentzia minimo batengatik. Hori dela eta, frente popularrak Manuel Azaña aukeratuko dute errepublikako presidente bezala, eta Casares Quiroga gobernuburu. Gobernuak neurri erreformistak hartuko ditu. Nekazal erreforma berriak bultzatuko ditu, baina nekazariek lurren okupazioak eta grebak egingo dituzte, eta gobernua gaindituko dute. Ikastetxe erlijioso batzuk itxiko dituzte ere. Egoera honen haurrean, gobernuak, jada eskuindarrak eta UGT kontra izango ditu, eta Largo Caballero (UGTko buru) iraultzaren beharra dagoela adieraziko du behindaberriz. Indarkeria giro horretan, bazen konspirazio militar bat egitearen zurrumurrua.
Honen aurrean, Casaresek konspirazioaren buru direla irudetzen zaizkionak Madriletikan kanpo bidaliko ditu; Mola Iruñara, Goded Baleareetara, eta Franco Canariasetara. Hori dela eta, lasaitasun handiarekin prestatuko dute konspirazioa. Mola Iruñara ailegatzean karlisten talde paramilitarra, hau da, Erreketeak, bereganatuko ditu konspiraziorako. Funtsean, konspirazioaren zuzendaria Emilio Mola zen,konspirazioaren arima San Jurgo zan. Konspirazioa prestatzen duten bitartean, hilabete horietan biolentzia egunerokoa zen, talde militarren eta talde paramilitarren arteko enfrentamenduak eguneroko gauza ziren eta. Ala, kaleko enfrentamendu horietako batean, Castillo tenientea (ezkertiarra) hiltzen dute, eta horen mendeku, Castilloren kideak Calvo Sotero (eskuindarra) akabatzen dute. Hori izango da, hain zuzen ere, konspirazioa egiteko azken aitzakia. Ondorioz, Uzatailaren 17an hasiko da altxamendua Melillan(Afrikan), eta 18an aldarrikatuko dute estatu golpea penintsulan. Estatu golpe honek hiru urtez iraungo duen gerra zibila eragingo du.