7.Testua 1876ko konstituzioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,36 KB

7. TESTUA: 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)

Testu hau juridikoa da artikuoz osaturik dagoen konstituzio bat delako. Madrilgo Gorte Nagusiek idatzi zuten testua eta ondoren Alfontso XII.Ak sinatu. Konstituzioa estatu bateko Lege Nagusia denez, bere xedea estatuko sistema politikoa arautzea da, kontserbadoreen aldera egokituz. Madrilen idatzi zuten konstituzio hau 1876ko ekainaren 30ean. Ordurako errestaurazio garaia hasia zen jada, Alfontso XII. Errege izenedatu zutelarik, eta estatua arautzen hasi ziren. Errestaurazio osoan mantendu zuten konstituzio hau indarrean, Alfontso XII. Nahiz bere emazte Maria Kristianren erretordetzaren garaian eta baita hauen semean Alfontso XIII.Arenean ere./1868ko irailean, Juan Bautista Topete matxinatu egin zen Cadizen, Prim eta Francisco Serrano bezalako militar, progeresista, demokrata, errepublikazale eta unionistak jarraitzaile zituztelarik. Erreginaren aldeko armada Alcoleako gudua galdu zuenez, Isabel II.Ak alde egin behar izan zuen. La Gloriosa deituriko iraultza honen ondorioz, liberalismo demokratikoa ezarri zen Espainian eta 1874 arte iraun zuen indarrean, alderdi politokoen zatiketa, karlistaek eta kantonalistek arma bidez egindako opsizioa eta kolonietako gorabeherak zirela medio. Gobernu iraultzaile honek, 1869an konstituzio monarkiko demokratikoa idatzi zuen, oso aurrerakoia zena, nazioaren subiranotasuna, botere banaketa, bildu eta elkartzeko asakatasuna, gurtza askatasuna, gizonezkoen sufragio unibertsala, gorteetako bi ganbarak, gobernuaren beto eskubidea... Aldarrikatuz. Espainia estatu monarkikoa zenez, errege bat izendatu behar zuten: baina hori arazo bihurtu zen; ez baitzekiten zein izendatu errege. Azkenean, Primen aholkuari jarraituz, Amade Savoiakoa izendatu zuten Espainiako errege, baina monarkia demokratikoa huts egin zuen. Monarkiari euste horrek eta konstituzioan gurtza askatasuna onartzeak, Estatua eta elizaren arteko bereizketa indartuz, karlistek erregimenaren aurkako arma erasoari ekitea ekarri zuen; eta euskal lurraldeetan liberal moderatu kontserbadoreak karlistekin erlijioaren defentsan bat egitean, 1876an Hirugarren Gerra Karlista piztu zelarik. Monarkia demokratikoak huts egin zuenez, Gorteek Lehen Errepublika ezarri zuten 1873tik 1874ra bitartean. 1874 Manuel Pavillak estatu kolpea eman zuen Guardia Zibilaren laguntzaz, eta ondorioz Serrano jeneralak gobernuaren lehendakaritza hartu zuen diktadura erregimena inposatuz. 1874an bertan Martinez Campos jenerala eta hainbat militar matxinatu egin ziren, Alfontso XII.A borboitarra espainiako errege izendatu zutelaik; orduan Errestaurazio garaia hasi zen, alderdi politikoen arteko oreka eta batasuna lortzea xede zuelarik. Antoni Canovas del Castillo izan zer errestaturazio garaiko sistema politikoa eratu zuena. Horrezgain,1875ean liberal eta unionistak biltzen zituen Alderdi komunionista sortu zuen. Gizarte ordena eta aurrerabide ekonomikoa bermatuko zuen sistemaren oinarri juridikoak finkatu zituen, herritarren demokrazia eskariei entzungor eta herritarren eskubide indibidualak ezerezean utzita.

1876an Gorteek kontserbadoreen eta moderatu erradikalen xedeei egokitzen zitzaien konstituzioa idatzi zuten. Konstituzio honen bidez, subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku zegoen, eta baita botere legegilea ere. Erregeak ministroak izendatzen zituen, Gorteak bildu eta desegin zitzaken eta legeei betoa jartzeko eskubidea zuen. Gorteak bi ganberaz osaturik zeuden, senatua erregeak izendatutako eta aberatsen artean sufragio unibertsalez hautatutako senatariez osatua (noble, militar eta apaizak) eta kongresua herritarrek hauteskeundeetan sufragio sentsariz hautaturiko diputatuez osatua (1890ean legea hau aldatu egin zen, gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zelarik). Horrezgain, kontserbadoreen alde eginaz, erlijio ofiziala katolikoa zen, baina gurtza guztiak onartuta zeuden. Adierazpen askatasuna eta bildu eta elkartzeko askatasunak ere aldarrikatzen ditu konstituzio honek, eta baita berdintasun juridikoa ere, euskaldunentzat foruen galera suposatu zuena.Garai honetan, txandakatze politikoa eta bipartidismoa nagusitu ziren Canovasen eskutik, boterea Canovasek sortutako Alderdi Kontserbadorea eta 1880an sortutako Alderdi Liberalaren artean txandakatzen zelarik. Alderdi Honek Praxedes Mateo Sagasta zuen buru eta liberal progresitek osatzen zuen. Honela, ezkertiarrak, hots, errepublikazale eta sozialistak, eta eskuindarrak, hau da, karlista, katoliko, tradizional, eta nazionalista sortu berriak, sistema politikotik at geratzen zirelarik. Burgesiako alderdien arteko txandakatze hori bermatzeko, eskuin eta ezkerreko alderdiei bidea itxiaz, jauntxokeriaren bidez iruzur egiten zuten hauteskundeetan. Izan ere, nekazariguneetan, jauntxoak kontrolatzen zituzten bozketak eta hauen emaitzak aldatzen zituzten.

Errestaurazio garai osoan zehar gertatu zen hau, parlamentuan gobernuan egon behar zuen alderdiak beti gehiengoa lortu zuelarik. Alfontso hil ondoren 1885ean Maria Kristina izendatu zuten erregeorde. Orduan Canovasek eta Sagastak txandakatze politikoarekin eta errestaurazioaren erregimenarekin jarraitzea erabaki zuten Pardoko Itunaren bidez. Sagastaren gobernu liberal moderatuak boterea zuen bitartean, 1868ko iraultzako zeinbait ideia abian jartzen zituzten eta askatasunak zabaldu (elkarteen lega, epaimahai bidezko epaiketa, gizonezkoen sufragio unibertsala... Bezalako ideiak azpimarratzen zituztelarik. Kode zibila ere eraberritu zuten erreforma militarreko proiektua bat prestatu eta lege liberalak onartu zituzten ekonomiaren hazkundea eta burdinbidearen zabalkuntza sustatzeko. Industriako eliteak Errestaurazioko hauteskunde iruzurraz baliatuz, euskal politikan esku hartzen hasi ziren; Victor Chavarri enpresaburuak sustatutako La Piña erakundearen bidez esaterako. 90eko hamarkadan alderdi monarkikoen txandakatzearekin jarraitu zuten arren, bi alderdiek zailtasun handiak izan zituzten krisi politiko eta sozioekonomiko gogorrak zirela medio.

1876ko konsituzioa iraupen luzekoa izan zela esan daiteke, 1932 arte iraun baitzuen, hau da, Primo de Riberaren dikatuduraren amaierararte iraun baitzuen indarrean. Konstituzio honek eragin handia izan zuen XX.Mende hasieran euskal nazionalismoaren sorreran.

Entradas relacionadas: