Franco garaiko aldaketak (1957–1975): teknokratak, garapena eta krisia

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,09 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak Frankismoaren azken urteetako aldaketak aztertzen ditu, 1957tik 1975era bitartean. Teknokraten sartzea, ekonomia liberalizatzea eta 1960ko hamarkadako hazkunde ekonomikoa azaltzen ditu, baita gizarte-aldaketak, oposizioa eta 1970eko hamarkadako krisi politikoa ere. Azkenean, Francoren heriotza eta Trantsizioaren hasiera aipatzen dira.

Puntos clave

  • 1957an Francok falangistak kendu zituen eta Opus Dei-ko teknokratak jarri zituen goi-karguetan.
  • 1959ko Estatuko Ekonomia Legeak autarkia amaitu zuen eta Europako merkatuan sartzeko bidea ireki zuen.
  • Garapen-planak (1964–1975) industria eskualde guztietara zabaltzeko egin ziren, baina huts egin zuten.
  • 1960ko hamarkadan Espainiak historiako hazkunde ekonomikorik luzeena izan zuen, 13 urtekoa.
  • Ekonomia hobetzeak gizarte-aldaketak ekarri zituen: gizarte kontsumista, emakumeen lan-sarrera eta hirietara emigrazioa.
  • 1973an Carrero Blanco ETAk hil zuen eta Arias Navarro izendatu zuten gobernu-buru.
  • 1975ean Franco hil zen eta frankismoa amaitu zen; Trantsizioa hasi zen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Franco garaiko aldaketak (1957–1975)

10. FINK + KRISI (59-79)

Diktaduraren aurreko garaia latza izan zen arlo politiko, ekonomiko eta sozialean, baina 1960ko hamarkadatik aurrera gauzak aldatu egin ziren.

Teknokratak eta opusin influentzia

Hasteko, 1957an Francok goi-karguetan zeuden falangistak kanporatu zituen haien kudeaketa txarragatik. Horien ordez Opus Dein teknokratak jarri zituen postu horietan. Hauek ekonomikoki liberalak ziren, eta ekonomia liberalizatu zuten: pezetaren debaluazioa eta zerga-erreforma eginez Estatuko diru-sarrerak handitu ziren. Nahiz eta ekonomikoki liberalak izan, politikoki oso kontserbadoreak ziren.

Legeak eta estatu-egitura

Gainera, zenbait lege berri aldarrikatu ziren. Horien artean adierazgarrienak hauek izan ziren: prentsa-legea, erlijio-askatasuna, hezkuntza-legea eta Estatuaren Lege Organikoa. Honean estatuaren oinarriak finkatu ziren; adibidez, Espainia erreinu gisa ulertzen zen eta lege horiek konstituzio moduko egitura emateko pentsatu ziren, nazioarteko oniritzia lortzeko asmoz.

Ekonomia: hazkundea eta haren faktoreak

Ekonomiari dagokionez, teknokratek hartu zituzten neurriei esker ekonomia igo egin zen eta, ondorioz, espainiarren bizi-mailak ere hobetu ziren. Hazkunde horren faktoreak hauek izan ziren:

  • Egonkortasun-plana
  • Emigrazioek bidalitako dibisak
  • Atzerriko inbertsioak Espainian
  • Turismoarekin etorritako atzerritik etorritako dibisak

1959ko politika ekonomikoa

Gainera, 1959an Estatuko Ekonomia Legea aldarrikatu zen, eta horren bidez autarkia amaitutzat eman zen. Francok Europako merkatuan sartzeko aukera ikusi zuen; horretarako pezeta debaluatu zen eta atzerriko inbertsioak bultzatu ziren.

Industria eta garapen-planak

Industriari begira garapen-planak egin ziren, eta López-Rodo izan zen arduraduna; plan nagusiak hauek izan ziren:

  • 1. 1964–1968
  • 2. 1968–1971
  • 3. 1971–1975

Industria Espainiako eremu guztietara zabaltzeko ahaleginak egin ziren, baina plan horiek huts egin zuten, zeren diru-laguntzak jada industrializatuta zeuden eremuetara bideratu ziren. Beraz, Espainiako eskualdeen arteko desorekak ez ziren mugatu. Dena den, 1960ko hamarkadan hartutako neurriei esker Espainiak izugarrizko hazkunde ekonomikoa izan zuen; historian zehar Espainiak izan duen hazkunderik handienetakoa eta luzeena izan zen, 13 urtekoa.

Gizarte-aldaketak

Ekonomia hobekuntzak gizarte-aldaketak ekarri zituen: gizartearen ohiturak eta pentsamoldea aldatu ziren eta kapitalismoaren eraginez gizarte kontsumista bihurtu zen. Horretaz aparte, emakumeak lan-munduan sartu ziren, ikasleen kopurua handitu zen eta kultura pluralizatu egin zen. Biztanleria gehitu egin zen eta landa-eremuko nekazariek hirietara emigratu zuten lana lortzeko. Modu horretan, Espainia nekazaritzan oinarrituriko herrialde bat izatetik hiritar eta industrializatuagoa zen herrialde izatera pasatu zen.

Oposizioa barnean eta kanpoan

1960ko hamarkadan zehar frankismoaren aurkako oposizioa egon zen erregimenaren barnean eta kanpoan.

Munich eta nazioarteko testuingurua

1962an, EEE sortu zenean Francok Europako merkatuan sartzeko aukera paregabea ikusi zuen. Hori ikusita, Francoren oposizioak Munichen elkartu ziren eta adostu zuten Europako merkatuan sartzea ez onartuko zutela demokrazia egon arte. Ordezkari horiek atxilotuak eta erbesteratuak izan ziren, eta falangistek Municheko bilera horri "kontubernioa" deitu zioten. Gainera, mugimendu nazionalistek ere oposizioa erakutsi zioten frankismoari: Katalunian PSUC eta ERCk jarrera aktiboa izan zuten, eta Euskadin ETA 1959an sortu zen.

1970eko hamarkada: barne tentsioak

1970eko hamarkadan frankismoaren gainbehera hasi zen. Honek erregimenaren barne-banaketa ekarri zuen: alde batetik irekitasunaren aldekoak eta bestetik inmobilistak eta kontserbadoreak, gauzak zeuden moduan utzi nahi zituztenak (C. Blanco).

1973: karguen banaketa eta atentatua

Francok 1973an estatu-buru eta gobernu-buru funtzioak bereiztu zituen. Bere burua estatu-buru izendatu eta Carrero Blanco gobernu-buru izendatu zuen. Hilabete gutxira, ETAk Carrero Blanco hil zuen atentatu batean. Ondorioz, Francok Arias Navarro izendatu zuen gobernu-buru.

Krisiak eta suzko gaia

1973ko petrolioaren krisiari eta terrorismoari aurre egin behar zien gobernuak. Gainera, Portugalen diktadura modu baketsuan bukatu zen eta bide demokratikoari hasiera eman zion. Hori ikusita, Espainian ere antzeko aldarrikapenak eta grina piztu ziren.

Azken urteak eta Trantsizioaren hasiera

Hiltzear zegoelarik, Francok azken heriotza-zigorrak sinatu zituen; era berean, Marokoko protektoratuan arazoak zirela eta, Saharako auzia sortu zen. Azkenik, 1975ean Franco hil zen eta berarekin frankismoa. Diktadura-aldia bukatu egin zen eta Trantsizioa hasi zen prestatzen.

Ohar: Edukia jatorrizko informazio osoarekin mantendu da; zuzendaritza ortografiko eta gramatikaleko zuzenketak egin dira eta atal nagusiak azpiatalu egokiekin antolatu dira SEO eta irakurgarritasun hobeagorako.

Preguntas frecuentes

Zergatik garatu zen ekonomia 1960ko hamarkadan?

Teknokratek ekonomia liberalizatu zuten, pezeta debaluatu eta zerga-erreforma egin zuten. Egonkortasun-planak, emigrazioaren dibisek, atzerriko inbertsioek eta turismoak lagundu zuten hazkundean.

Zer izan zen 1959ko Estatuko Ekonomia Legea?

Lege horrek autarkia amaitutzat eman zuen eta Europako merkatuan sartzeko bidea irekitzeko pezeta debaluatu eta atzerriko inbertsioak bultzatu zituen.

Zergatik huts egin zuten garapen-planek?

Diru-laguntzak jada industrializatuta zeuden eremuetara bideratu ziren, eta beraz Espainiako eskualdeen arteko desorekak ez ziren murriztu.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein talde politikok hartu zuen goi-karguak 1957an?
2. Zein urtetan sortu zen ETA, testuaren arabera?
3. Zer izan zen 1964–1975 bitarteko garapen-planen helburua?
4. Zenbat urtez iraun zuen 1960ko hamarkadako hazkunde ekonomikoak, testuaren arabera?
5. Nork hil zuen Carrero Blanco 1973an?
6. Zein urtetan hil zen Franco?
7. Zer gertatu zen Munichen 1962an?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.