Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia (1974): testuingurua eta azterketa
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 10,04 KB
Actualizado el
Resumen
Testu honek 1974ko otsailaren 24an Antonio Añoveros Bilboko gotzainak fededunei zuzendutako sermoia aztertzen du. Euskal Herriaren kultura- eta identitate-ezberdintasunak defendatzen ditu, eta Elizak euskal egoera aldatzeko konpromisoa hartu behar zuela dio. Testu-inguru historikoa, frankismoaren azken urteetako Eliza eta Estatuaren arteko tentsioa eta sermoiaren balorazioa ere jorratzen ditu.
Puntos clave
- Añoverosek 1974an idatzi zuen sermoia, mezetan irakurtzeko fededunei zuzenduta.
- Sermoiaren ideia nagusia Euskal Herriaren identitate propioa defendatzea da (“euskal arazoa”).
- Euskal kultura eta hizkuntzaren erabilera oso mugatuak zeuden frankismoaren garaian.
- 1960ko hamarkadatik aurrera Eliza frankismoarekiko kritikoagoa bihurtu zen; Vatikano II.a Kontzilioak eragin handia izan zuen.
- Gobernuak Añoveros erbesteratzeko saiakera egin zuen, baina Espainiako gotzainen babesa jaso zuen.
- Homilia honek Frankismoaren eta Elizaren arteko haustura adierazten du.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
22. Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia
Sarrera
Aurrean daukagun testua, lehen mailako testu historiko, sozial, erlijiosoa eta narratiboa da. Antonio Añoverosek idatzi zuen 1974ko otsailaren 24an mezetan irakurtzeko eta batez ere fededunei zuzenduta.
Laburpena
Ideia nagusiena Euskal Herriak eduki zituen zailtasunak bere identitate propioa zbaltzekoa da. Ideia guztiak kontzeptu baten barruan agertzen dira: “euskal arazoa”. Bi jarrera zeudela aitortzen da: herritar batzuk Euskal Herria zapalduta zegoela pentsatzen zuten eta besteak errefusatu zuten salaketa hau, orden sozialaren kontrakoa zela esanez.
Testuak euskal ezberdintasun kulturalak eta espiritualak aipatzen ditu. Hizkuntza erabilera oso mugatua zegoen arlo guztietan eta adierazpen kulturalak ere kontrolatuak zeuden. Amaitzeko, esan zuen Elizak euskal herrian zegoen egoera aldatzera bultzatu behar zuela.
Testu iruzkina
Testu inguru historikoa
Erregimen frankista ezarri zenetik Elizak oso paper garrantzitsua bete zuen. Baina gauzak 60. Hamarkadan hasi ziren aldatzen. Euskadin diktaduraren aurkako oposizioa gero eta handiagoa zen; esate baterako, langile mugimendu berria, sindikatuak ordezkaturiko greba ugari sustatu zituena.
Euskal elizarekin arazoak agertzean, egoera makala bihurtu zen. 60ko hamarkadatik aurrera, aldaketa generazionala eta ETAren sorrera zirela eta, arazoak agertzen hasi ziren:
Apaiz askok Frankismoa kritikatuz, hainbat dokumentu sinatu zuten. 1960ko maiatzaren 30ean, 339 apaizek dokumentu bat argitaratu zuten.
Juan XXIII.A Aita Santua izendatua izatea eta Vatikano II.A Kontzilioak gaurkotzeko eta modernizatzeko aldaketak Elizari ekarri zizkioten.
Elizako joera aldatzear zegoela, honek euskal Elizan indar handia 60.Hamarkadan izan zuen. Elizaren zenbait sektore askatasunaren eta giza eskubideen alde zeuden, eta politika eta sindikatu-erakundeetan parte hartzen hasi ziren.
1868an, apaiz batzuek itxialdia egin zuten Derioko apaiztegian, diktadura amai zedila eskatzeko.
1973an Donostiako eta Derioko Seminarioa apaizek eta apaigaiek okupatu zituzten.
Hainbat apaizek Aita Santuari bidali zioten gutun bat eta gutuna eta ekintza hauekin Euskal Herrian zegoen egoera salatu nahi zuten.
Erregimeneko politikariei ez zitzaien batere gustatu Espainiako Elizak gero eta jarrera independenteagoa izatea. Gobernuaren erantzuna gogorra izan zen: Zamoran aparteko espetxea martxan jarri zuen apaizentzat.
Gobernuak Elizaren hierarkiarekiko harremanak hoztu ziren, eta batzuetan tentsio handia izan zen.
Elizaren erantzuna kontrolatzeko asmoz Añoveros Bilboko gotzain izendatzea lortu zuen. Añoveros, Gerra Zibilean, Frankoren aldeko lana egin zuen baina Añoverosek ez zuen bete nahi hori.
1973ko azaroan Zamoran Erregimenaren aurka azaltzen ziren apaizentzako irekitako kartzelan istilu larriak agertzen hasi ziren. Hurrengo egunetan Poliziak biolentziaz sartu ziren eta atxiloketa ugari egin zituzten.
Testu ingurua testuarekin erlazionatu
1974an, liskarrak izan ziren gobernuaren eta Antonio Añoveros Bilboko apezpikuaren artean, apezpikuak euskal herriaren kultura-identitatea defendatzeagatik. Añoverosek eliza guztietan irakurtzeko asmoz idatzi zuen idazkia.
Añoverosen iritziaren arabera, Euskal Herriak baditu ezberdintasun kultural eta espiritualak, pertsonalitate espezifikoa Euskal Herriari ematen diona eta horiek kontserbatzeko Añoverosek eskubidea aldarrikatzen du. Garai hartan euskal hizkuntzaren erabilera oso mugatua zegoen. Amaitzeko, esan zuen Elizak Euskal Herrian zegoen egoera aldatzera bultzatu behar zuela.
Balorazioa
Gobernuak gotzainaren kontra zeozer egin nahi izan zuen eta erbesteratzeko ahalegin bat egin zuen. Baina, Espainiako gotzainek osatutako Conferencia Episcopal delakoa gogor aurrez aurre jarri zen Añoverosen alde eta Francoren aurka. Hau zela eta, Gobernua ez zen ausartu erabakiak hartzen.
Homilia honek erakutsi zuen Diktaduraren azken etapan Elizako jarrerak aldatzen ari zirela eta Frankismoa eta Elizaren arteko haustura hasita zegoela. Frankismoa justifikatu ahal izateko Eliz katolikoak emandako laguntza eta argudioak desagertzen ari zirela, batez ere, 60ko hamarkadan Vatikano II.Kontzilioa gertatu zenez geroztik.
Preguntas frecuentes
Noiz idatzi zuen Antonio Añoverosek sermoi hau?
Antonio Añoverosek 1974ko otsailaren 24an idatzi zuen, mezetan irakurtzeko eta fededunei zuzentzeko.
Zer defendatzen zuen Añoverosek sermoian?
Euskal Herriaren kultura- eta espiritu-ezberdintasunak eta pertsonalitate espezifikoa defendatzen zituen, eta horiek kontserbatzeko eskubidea aldarrikatzen zuen.
Zergatik izan zen gatazka Gobernuaren eta Añoveros artean?
Añoverosek euskal herriaren kultura-identitatea defendatzen zuen, eta Gobernuak horrekin ados ez zegoen; liskarra 1974an sortu zen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.