Erantzukizun politikoen legea testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,48 KB

17.Erantzunkizun politikoen legea (1939-09-02)

Sarrera

Aurrean daukagun testua, lehen mailako testu juridikoa da, aginte frankistak idatzitakoa. Lege guztiak bezala, estatuko aldizkari ofizialean argitaratu zen 1939ko otsailaren 13an eta Espainiako gizarte guztiari zuzenduta dagoenez, testu hartzailea publikoa da.

Laburpena

Gerra Zibila 1939ko apirilaren 1ean amaitutzat eman zen. Lege honen bidez, aginte franfistak Errepublikaren defendatzaileen aurkako neurri errepresiboak hartzea argudiatzen du. Testuan, Gerra Zibila jarraitzeko asmoa adierazten da eta 3 zatitan banatzen da:

Lehen zatian, legea nori zuzenduta dagoen adierazten da eta 1934ean “matxinada gorrian” lagundu zutenei zuzentzen da.

Bigarren atalean, 1936ko otsailetik Fronte Popularrean parte hartu zuten alderdiak debekatzen dira.

Azkenik, legez kanpo deklaratutako alderdi, talde eta erakundeek eskubideak eta ondasun guztiak galduko dituztela dio.

Testu iruzkina

Testu inguru historikoa

1939ko apirilaren 1ean Gerra Zibila bukatutzat ematen da. Ondorio demografikoak oso negatiboak izan ziren zenbait arrazoiengatik: borroka-frontean izandako giza-heriotzengatik 600.000 biztanle hil ziren, tropa frankistak hurbiltzen ari zirelako eta atzerritaratuak mugak gainditzen ari zirelako eta azkenik miloika lagunek guztiz aldatu behar izan ztelako beraien jokabideak eta ideiak.

Atzerriratuek hartu zituzten herrietara moldatu behar izan ziren. Espainian alderdi politiko galtzaileek, kartzela-zigor gogorrak jasan zituzten eta gizartean baztertuta egon ziren. Elizako hierarkiak, batzuen garaileek zerabiltzaten errepresioaren berri.

Gizartearen eta ideologiaren kontrola ezarri zen; zentsura. Francok agindu eta Espainiak bete egiten zuen, hori zen erregimen berriaren propagandarako kontsigna bat. Unibertsitate, institutu eta maisu-maistra nazionalek guztia Hispanoamerikako herrietan aurkitu zuten hauek. Intelektualen ia %90a erbesteratu ziren.

Gerra ostearen lehenengo osagaiak gosea eta errepresio politiko soziala izan ziren. Erdiko klase eta langileetako zati handia galdu zen erregimenak baztertuta. Errepresioaren beldurrak eta lan egiteko beharrak jende asko jarri zuen erregimenaren aldean interesagatik.

Gerra zibila bukatzean, estatu berriaren lehenengo ekintza ofizialetako bat,  Erantzukizun Politikoen Legea (1939) izango da. Errepublikaren konstituzio ala legalitate osoa defendatzen zutenei auziperatzeko bidea irikitzen zitzaien.


Testu ingurua testuarekin erlazionatu

Dokumentu honek erakusten duen moduan, inkulpatuen kopurua handitu egin zen. Akusazioaren argumentuak ez ziren 1936ko uztailaren 18an hasi, baizki 1934ean eman zen iraultzan.

Bigarren artikuluan, 1936ko otsailaren 16ko hauteskundeetarako deia egin zenetik Fonte Popularraren osakideak legez kanpo geldituko zirela dio.

Jarraitzeko, legez kanpo deklaratutakoek eskubide eta ondasun guztiak galduko zituztela zehazten da.

Frankismoan artifizio legal hauek, atxiloketa arbitrarioak egiteko arrazoia ziren.


Balorazioa

1939ko Erantzukizun Politikoaren Legea gerra amaitu arte bizitako errepresio izugarria justifikatzeko tresna juridikoa izan zen. Preso politikoen kopurua hain handia izan zen, non kontzentrazio eremuak ezarri behar izan baitziren.  Beldur orokorra oso handia izan zen.

Gerraren amaierak ez zuen bakea ekarri. Errepublikako gobernu guztiek eginiko legeak baliorik gabe geratu ziren. Instituzio demokratikoak, gobernu autonomoak eta erakunde politikoak era sindikalak desagertu ziren.

Militar frankistek preso errepublikazaleak kontzentrazio esparruetan eta kartzeletan sartu eta fusilatu zituzten. Errepublikaren aldekotzat jotako pertsona guztiek diskriminazioa jasan zuten eta haien seme-alabei ikasteko gaitasuna kendu zieten.

1945ean ezabatua izan zen dekretua, Espainiaren Foruaren bitartez. Erregimenaren oinarrizko printzipioak eta espainiarren betebehar eta eskubide teorikoak aldarrikatzen ziren. 30 urtez martxan jarraitu zuen.

Entradas relacionadas: