ETAren sorrera eta Trantsizio Demokratikoa Euskadin: laburpena
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,63 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak ETAren sorrera (1959), erradikalizazioa eta 1968-1975 bitarteko ekintzak azaltzen ditu, Burgosko prozesua barne. Ondoren, frankismotik demokraziara igarotzeko Trantsizioa aztertzen du, Arias Navarroren gobernutik Adolfo Suárezenera, eta oposizio antifrankistaren eta autonomiaren aldeko mobilizazioen papera. Ikaslea gertaera nagusiak eta haien arteko lotura ulertuko du.
Puntos clave
- ETA 1959an sortu zen EKIN taldea EAJtik banandu eta gero.
- ETAk borroka armatua eta indarkeria aukeratu zituen Euskal Herriaren independentzia lortzeko.
- Burgosko prozesuak (1970) protesta eta greba ugari eragin zituen; heriotza-zigorrak kendu zituzten.
- 1968 eta 1975 artean ETAk 43 pertsona hil zituen, Carrero Blanco barne.
- Platajunta (Koordinazio Demokratikoa) 1974-1975 artean sortu zen, amnistia eta askatasun politikoak eskatuz.
- Erregeak Arias Navarro presidentea dimititzea lortu zuen 1976an.
- Adolfo Suárezek elkarte politikoak despenalizatu eta greba-eskubidea arautu zituen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
ETAren sorrera eta bilakaera (1959-1975)
ETAren sorrera (1959)
1959an, ETAren sorrera Euskadiren historiako gertaera garrantzitsuenetako bat izan zen. EAJ alderdiaren eta alderdiko gazteen taldearen (EKIN) arteko tentsioek krisi larria eragin zuten, eta, azkenean, EKIN EAJtik banandu zen. EKINetik ETA sortu zen. Euskal Herriaren autodeterminazioa eta borroka demokratikoa ziren erakunde horren helburu nagusiak.
ETAren erradikalizazioa
ETAren eta beste talde nazionalisten arteko harremanetan aldaketa egon zen, EAJrekin adibidez. Azkenean, bi erakundeen arteko harremana hautsi zen. Denbora igaro ahala, ETAren politika-tesiak erradikalizatu egin ziren, borroka armatuaren eta indarkeriaren alde egin baitzuten beren helburu nagusia lortzeko: Euskal Herriaren independentzia. Erradikalizazioaren ondorioz, hilketak hasi ziren. Lehenbizikoetako bat Melitón Manzanas komisarioarena izan zen. Ekintza horiei erantzuteko, frankismoak terrorea erabili zuen.
Burgosko prozesua (1970)
Euskadiko giroa are gehiago gaiztotu zen Burgosko prozesuaren ondorioz. Prozesu horretan, zenbait ETAkide epaitu zituzten, eta Gerra Kontseiluak horietako batzuei heriotza-zigorra ezarri zien. Protesta eta greba ugari izan ziren. Azkenean, heriotza-zigorrak kendu zituzten, baina gobernu frankistak salbuespen-egoerak ezarri zituen protestei aurre egiteko.
ETAren ekintzak (1968-1975)
1968tik 1975era bitartean, ETAk zenbait industrialari bahitu eta 43 pertsona hil zituen, besteak beste, Carrero Blanco. Franco hilzorian zegoela, gobernuak, ETAren ekintzei erantzuteko, bi ETAkide fusilatu zituen.
Trantsizioa (1975-1982): 1978ko Konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutua
Frankismoa Francorik gabe: Arias Navarroren gobernua
Arias Navarro frankismoaren jarraipenaren irudikapena zen, eta kritika ugari piztu zituen. Bere gobernuaren immobilismoak areagotu zituen lan-gatazkak eta konfrontazio politikoa. Arias Navarroren eta erregearen arteko harremana oso hotza izan zen, monarka erreformen aldekoa baitzen. Erregeak presidentea dimititzea lortu zuen 1976an.
Oposizio politikoaren koordinazioa
Oposizio antifrankista 1974 eta 1975 artean antolatu zen, eta Koordinazio Demokratikoa sortu zuten, Platajunta izenaz ezagunagoa. Hauek ziren bere eskakizunak: behin-behineko gobernu bat, amnistia orokorra, askatasun politikoak eta sindikalak, eta prentsa-, iritzi- eta informazio-askatasuna. Gizarte-protestek aurrera jarraitu zuten. Arias Navarrok dimititu behar izan zuen, erregearen babesik ez zuelako.
Frankismoaren deuseztapena eta adostasuna
Monarkiaren lehen urratsen ondoren hasi ziren. Adolfo Suárezen izendapenak aldaketak bizkortu zituen, eta oposizio antifrankistarekiko akordioak erraztu zituen.
Adolfo Suárezen gobernua
Erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuko presidente. Immobilistatzat jotzen zuten, baina Suárezek ondo jokatu zuen, gizartearen askatasun-nahia entzunez eta erreformak bizkortuz. Elkarte politikoak despenalizatu eta greba-eskubidea arautu zituen. Askotariko protesta-ekitaldiak antolatu ziren, eta agerian geratu zen aldaketaren aldeko jarrera. Preso politikoen amnistiaren aldeko mobilizazioek, askatasunen aldekoek eta nazionalitate historikoen autonomiaren aldekoek izugarrizko presioa egin zuten. Gobernuak erreformak azkartu behar izan zituen. EAJk Autonomia Estatutuaren bidea antolatzen hasi zen.
Preguntas frecuentes
Noiz eta nola sortu zen ETA?
ETA 1959an sortu zen, EAJren gazte taldea zen EKIN EAJtik banandu ondoren. Euskal Herriaren autodeterminazioa eta borroka demokratikoa ziren bere helburu nagusiak.
Zer izan zen Burgosko prozesua?
1970ean ETAkide batzuk epaitu zituzten, eta Gerra Kontseiluak heriotza-zigorra ezarri zien. Protesta eta greba ugari izan ziren, eta azkenean zigorrak kendu zituzten.
Zer da Platajunta?
Koordinazio Demokratikoa izeneko oposizio antifrankista-erakundea da, 1974-1975 artean sortua. Amnistia orokorra, behin-behineko gobernua eta askatasun politiko eta sindikalak eskatu zituen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.