Foruak eta foru erakundeak: Euskal Herriko historia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 10,02 KB
Foruak eta Foru Baimena
1.
1. Foruak: legeak dira. Erkidego bakoitzak bere bizitza antolatzeko garatu dituen ohitura edo usadioak. Iberiar Penintsulako toki guztietan ezagutu zituzten lege horiek eta gure lurraldeetan anitzak ziren. Foruak biztanleen arteko harremanak arautzen zituen elementua zen, baina baita ere erkidego, herritar eta erregearen arteko harremanak arautzen zituen elementua. Harreman horietatik sortzen da elementu oso garrantzitsu bat: Foru Baimena. Harremena hau zen: Foru Erkidegoak erregea ezagutzen zuen, eta erregeak erabakiak hartzeko ahalmena zuen. Bestetik, erregeak ere ezagutzen zuen Foru Erkidegoa eta horrek dituen lege eta instituzioak; beraz, erregeak lege berri bat ematen zuenean, erkidegoak (foru erkidegoak) lege hori onartzeko ala ez eskubidea zeukan. Hori da Foru Baimena. Bi eratara zegoen: Nafarroan zituen ahalmena herriari proposamena egiteko; Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, berriz, erregeari baiezkoa edo ezezkoa emateko ahalmena ematen zioten: Kontrafueroa.
Instituzio foralak eta mailak
Instituzio foralak: hiru maila. Batzuk erkidego bakoitzean (adibidez Gipuzkoa), beste batzuk erkidegoaren eta erregearen artean, eta azkenak erkidegoen artekoak. Instituzio horiek Erdi Aroan pixkanaka sortu ziren, eta garaiko ahaide nagusien arteko gerrek indartu egin zituzten. Erkidego bakoitzean hiru instituzio-maila nagusi aurkitzen ditugu:
Lehen maila: Udal eta kontzejuak
Udal edo kontzejuak maila txikienenak dira. Irekiak edo itxiak izan daitezke (irekiak herritarrek parte hartzen zuten denek; itxiak toki jakin batzuek bakarrik). Funtzioa herri-mailako erabakiak hartzea da (udalaren funtzioa).
Bigarren maila: Eskualdeko batzarrak
Bigarren mailan eskualdeko batzarrak daude; toki bakoitzean izen desberdina zuten: Araban kuadrila, Gipuzkoan arantzako batzar (edo antzeko izena), Bizkaian eta Nafarroan merindade. Batzar hauetan herri bakoitzetik bidalitako ordezkariak biltzen ziren eta inguru bakoitzeko gaiak tratatzen zituzten.
Hirugarren maila: Batzar Nagusiak eta gorteak
Hirugarren mailan (garrantzitsuena) Batzar Nagusia dugu; Nafarroan hauek gorteak ziren eta beste hiru probintzietan, berriz, Batzar. Hauen funtzioa erkidego bakoitzeko legeak eta arauak sortzea zen. Bilera egiterakoan, Gipuzkoan eta Bizkaian partaideak edozein estamentutako ordezkariak izan zitezkeen; Nafarroan eta Araban, ordea, bilera hauek estamentuka egiten ziren (noblezia, eliza, nekazari...). Bilera horietan, ordezkariek beren botuen bidez erabakitzen zituzten administrazio-mailan sortutako arazoak, lege bihurtuz. Denborarekin, erkidego bakoitzak zituen arazoak konplexuagoak bihurtu ziren eta Batzar Nagusiekin ez zen nahikoa izan. Urtean ohiko bilera bakarra egiten baitzuten, beste instituzio bat sortu zuten: Foru Aldundia. Hau permanente bihurtu zen eta arazoei aurre egin eta gobernatu zuen; bilera deitzeko orduan, subiranotasuna adierazten duen instituzio foraletako one-tzat hartu izan da.
Erregearen ordezkariak eta beste figura batzuk
Bigarren mailako instituzioetan, erregearen eta erkidegoen artean, instituzio bezala korrejidorea edo errege-ordea izaten zen. Beste figura bat ere bazen: agentea. Honek desadostasunen bat zegoenean kaltetuen arazoa kantzilleriaren aurrera eramaten zuen; agenteak arbitro papera egiten zuen bi aldeetan.
Erakunde arteko harremanak
Hirugarren mailan, erkidegoen artean, korporazioen batzarra dugu instituzio gisa. Bertan gai ekonomikoak jorratzen ziren. Garrantzitsuena kontsulatuen arteko harremana zen: merkatarien korporazioa edo itsas gizonen kofradia.
Batzar Mixtoa eta fronte amankomuna
Beste instituzioa Batzar Mixtoa izan zen; XVI. mendetik aurrera ospatu zuten eta Hegoaldeko lau lurraldetako ordezkariek parte hartu zuten. Bilerari «konferentzia» izena eman zitzaion eta jorratzen ziren gai nagusiak bi hauek ziren: lurraldeen arteko gatazkak saihesteko neurriak eta foru legea babesteko sortzen zuten fronte amankomuna.
Xedapenak, pribilegioak eta beste eskubideak
Xedapen edo pribilegioak: Foru Baimena edo pase forala da lehenengo xedapena: proposamenak erregeari egiteko edo kontrafueroa egiteko eskubidea. Autonomia ematen dio eskubide horrek: autogobernatzeko eskubidea.
Bigarren xedapen moduan aipatzen da armadatik aske gelditzea: euskaldunak, bere lurra bakarrik babestu behar izaten zuten eta erregeak datorren gerretan parte hartzeko agindua ematen bazuen, euskaldunek legez ez zuten behartuak izaten joatera. Bestalde, zenbat gerretan profesional gisa joan zitezkeen euskaldunak soldata baten truke: 1895–98eko Kubako gerran parte hartu zuten euskaldunak aipatzen dira. Soldadu onenak kolonietan izan ziren eta Marokoko tropak oso indartsu ziren.
Zergetan berezitasunak
Zergetan berezitasunak: Gipuzkoan eta Bizkaian aitoren semetasun unibertsala zegoen. Erregeari zergak ordaindu ez izateak (Gipuzkoa eta Bizkaia), nobleen egoeraren ondorioz zen (zerga arruntetatik salbu). Aduanak (mugak) Ebro ibaian zeuden; beraz, muga zergak ez zituzten ordaintzen euskaldunek. Produktuak merkeagoak izan ohi ziren euskal lurraldeetan.
Bilakaera historikoa
2.
Bilakaera historikoa: Foru erregimena eta instituzio foralak pixkanaka garatu ziren. Instituzioak Erdi Aroan sortu ziren eta lehenengoak hauek izan ziren: Nafarroako gorteak, gero Arabako Ermandadea eta azkenik Batzar Nagusia. Hala ere, erakunde gehienak XV–XVI. mendean sendotu ziren eta erakundeen eta erregearen arteko harremana hasierako mende horietan oro har ona izan zen. Garai horretan monarkiak gero eta aginte gehiago izan zuen eta tentsioak sortu ziren ondorioz. Tentsio horiek Borboien etorrerarekin oso nabari bihurtu ziren, baina etorkizun horrek ez zuen foru erregimena hemen guztiz desagerrarazi; nahiz eta dinastia horretako erregeek zentralizazio-politika gehiago nahi izan zuten.
Tentsio hauek garaiko autoreek eta idazleek argi azaldu zituzten. Batzuek idatzietan adierazten zuten foruak erregeek emandako pribilegioak zirela, beraz erregeek bertan behera utzi ahal izateko ahalmena zutela. Beste batzuek, adibidez Aita Larramendi, defendatzen zuten foruak aintzinako ohituretik sortuak zirela eta, beraz, inork ezin zituela erraz aldatu. Matxinadetan eta altxamenduetan nabaritu ziren tentsio horiek; adibidez, 1718an erregeak aduanak aldatzeko agindua eman zuen eta atzera bota behar izan zuen. Zamakolada (1804) altxamendu famatua eta Gatzaren altxamendua (1762) aipatzearren, XVIII. mendean Hegoaldean ez zegoen aldaketarik itzela; Iparraldean, berriz, Frantziako Iraultzarekin (1789) galdu egin zituzten foru izaeraren elementu batzuk. XIX. mendean, liberalismoaren hedapenarekin eta Gerra Karlisten lehenengo ondorioekin, foruen egoera aldatu egin zen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erregimen mistoa ezarri zen, eta Nafarroan berriz, lege hitzartutako sistema ezarri zen: Ley Paccionada.
Nafarroak lege horren bidez bere izaera foral zaharra galdu zuen (erresuma izaera). Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, foruak behin betiko galdu ziren 1876an, II. Gerra Karlistaren ondorioz.
Gizarte-egitura eta estamentuak
2. Garai hartan Euskal Herrian, gizartea juridikoki aztertuz gero, aitoren semetasunari esker berdintasuna izan zen ezaugarri nagusietako bat; baina aberastasuna kontuan hartzen badugu, desberdintasunak oso nabariak ziren. Talde edo maila hauek bereiz daitezke:
- Maiorazkoak: lur handien jabe zirenak. Askotan erregearen gortean zeuden (ordezkari, zergen ordezkari edo agente gisa).
- Jauntxoak: askotan bigarren mailakoak, nobleen bigarren seme-alabak. Esparru militarrean, burokrazian edo elizako karguetan ibilitakoek maila horretara iristen ziren. Foruak defendatzen zituzten eta herri eta probintzietako agintea zituzten (landa-arloko burujabetza ereduaren aldekoak).
- Burgesak: hiriburuetan bizi ziren, finantzan eta merkataritzan aritzen ziren eta liberalismoa gogotsu hartu zuten.
- Artesauak eta nekazariak: gehienak nekazari maizterrak ziren (errentan bizi zirenak).
Elizgizonei buruz: karguaren arabera desberdintasun handiak zeuden. Behe kleroa, apaiz arrunta, nekazariaren mailako bizi-maila zuen; goi-karguak, berriz, jauntxoen mailarekin parekatu zitezkeen.
Ekonomia: Jarduerak eta arloak
3. Euskal Herrian, Erregimen Zaharrean garatu ziren ekonomi jarduerak neurri handi batean erliebeak eta klima zehazten zituzten; bi eremu nagusi bereiz daitezke: itsas aldea (Kantauri) eta hegoaldeko eremuak (Mediterraneo klimatologiaren eragina dutenak).
Kantaurialdean merkataritza, baso-ustiapena eta arrantza nabarmendu ziren, eta horiekin zerikusia zuten jarduerak, adibidez ontziolak edo artisautza-lanak. Hegoaldean, berriz, nekazaritza nagusi zen: mahastiak eta hainbat zereal. XVIII. mendean artoaren laborantza ezagutu zuten eta lur gehiago erabiltzen hasi ziren (luberritze prozesua). Aldi berean, burdingintzak krisia ezagutu zuen.
Euskal Herriko economia laburbilduz, beste ekonomiekin alderatuz, ezaugarri bereziak zituen: kostaldeko eremuak, merkataritza eta artisautza garrantzitsuak izan ziren. Merkataritzan konpainiak edo elkarteak sortu ziren, eta aipatzekoa da Caracaseko errege konpainia, Baionako itsas konpainia eta Bilboko kontsulatua (horiek arauak eta itsas zuzenbidearen oinarriak ezartzen zituzten).
Merkataritzan gure portuetan artilea eta bertako burdin mea saltzen ziren, eta erosten ziren nekazal produktuak eta manufakturatutako produktuak ere.