Faxismoa eta Nazismoa: Ezaugarri eta Oinarri Nagusiak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,58 KB

Mussoliniren Gobernua: Faxismoaren Ezaugarriak

  • 1. Oinarri pentsamolde antidemokratikoa eta antikomunista zen.
  • 2. Buruzagi batek zuzentzen zuen estatua modu totalitarioan. Alderdi bakarra zegoen (Alderdi Faxista).
  • 3. Estatuak ekonomia kontrolatzen zuen eta enpresa pribatuei laguntzen zien.
  • 4. Oposizioa zapaltzen zuten. Hezkuntza eta komunikabideak kontrolatzen zituzten.
  • 5. Ultranazionalismoa ezarri zuten.
  • 6. Indarkeria eta militarismoa gurtzen zuten. Talde armatuak sortu ziren, janzteko itxura militarra zuten (alkandora beltzak), ikurrak, banderak...

Oposizioaren Desagerpena

  1. Oposizioko alderdiak desegin zituzten.
  2. Komunistak kontsentrazio-esparruetan kartzelatu zituzten.
  3. Haren aurkari politikoak hiltzea agindu zuen (Labana Luzeen Gaua).

Hitlerren Ideiak

Faxismoaren Ezaugarriak

  • A. Buruzagia gurtzea.
  • B. Estatuaren nagusitasuna.
  • C. Indarkeria eta gazteria gorestea.

Berezko Ezaugarriak

  • A. Arrazismoa.
  • B. Balio tradizionalak.

Pentzamolde Arrazista

  1. Behe eta goi mailako arrazak daudela aldarrikatzen du.
  2. Alemaniarrak arraza ariokoak ziren, goi-mailako arraza.
  3. Arraza-garbitasuna: Perfektuak ez ziren guztiak giltzapetu edo hil zituzten (eroak, adimen eta gorputz urrituak eta homosexualak).
  4. Politika antisemita sistematikoa:
    • A. Juduei lanbide gehienetan jardutea debekatu zitzaien.
    • B. Juduen eta arioen arteko ezkontzak eta sexu-harremanak debekatu zituzten.
    • C. Juduek tratu txar fisikoak jasaten zituzten (Kristal Hautsien Gaua).
    • D. Bigarren Mundu Gerran, juduak eta ijitoak sarraskitze-esparruetara deportatzen zituzten.

Pentzamolde Espansionista

Zer defendatzen zuen?

Alemaniak Versaillesko Itunean ezarritako mugetatik kanpo hedatu behar zuela defendatzen zuen.

Espantsionismoaren oinarri ideologikoak:

  1. Pangermanismoa: Europako alemaniar jatorriko herrialde guztiak estatu batean batzeko.
  2. Bizi-espazioaren teoria: Teoria horren arabera, goi-mailako arraza arioak eskubidea zuen eslavarren eta behe-mailako beste arrazaren kontura lurraldeak konkistatzeko.