Frantziako Iraultzaren Etapak: Gertaera Nagusiak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,98 KB
Frantziako Iraultzaren Etapak
1. Etapa: Iraultzaren hasieratik Asanblea Legegileraino (1789-1791)
1789ko maiatzean eta ekainean, Estatu Orokorretan herri xehearen ordezkariak matxinatu egin ziren (Frantziako Iraultzaren hasiera). Une hartan hasi zen prozesuak izugarrizko astindua eman zion Frantziako gizarte-sistemari; izan ere, herrialdeko ekonomiaren eta gizartearen egiturak betiko aldatu zituen.
- 1789ko maiatzaren 5ean Estatu Orokorrak (erregeak deituta estatu arazoak eztabaidatzen zituen biltzarra) bildu ziren Versaillesen.
- 1789ko ekainaren 10a: Erakunde matxinada.
- Ekainaren 20an, hirugarren estatuko diputatuak Pilotaren Aretoan bildu ziren. Frantziari konstituzio bat eman arte ez disolbatzeko zina egin zuten. Ondorioz, Batzarraren izen berria Asanblea Nazional Konstituziogilea izan zen.
- 1789ko uztailaren 14ko iraultza handia: Herritarrek Bastillako kartzelari eraso zioten Parisen.
- Asanbleak 1789ko abuztuaren 4an sistema feudala abolitzeko dekretua kaleratu zuen. (Pribilegioak ezabatu eta zergak ordaintzeko berdintasuna deklaratu zen).
- Asanblea Konstituziogileak hartu zuen bigarren neurria Gizakien eta Herritarren Eskubideen Deklarazioa izan zen, abuztuaren 26an.
- 1790eko uztailaren 12a: Kleroaren Konstituzio Zibila dekretatu zuten. Erlijiosoak estatuaren menpe zeuden, eta ez Erromaren menpe.
2. Etapa: Asanblea Legegilea (1791-1792)
- Erregea ihes egiten saiatu zen 1791ko ekainean. Baina ihesi zihoala ezagutu eta atxilotu egin zuten Varennesen. Ondorioz, monarkiaren aurkako sentimendua piztu eta konstituzioaren zina azkartu zen.
- Konstituzioa egin ondoren, hauteskundeak egin ziren Asanblea Legegilerako.
- Sektore moderatuak eta monarkikoak ziren nagusi.
- Oso periodo nahasia izan zen: elikagaiak urriak ziren eta kanpoko mehatxua azaldu zen.
- 1792ko apirilaren 20an, Asanbleak gerra deklaratu zion Austriari, eta horrek frantsesen sentimendu abertzalea berotu zuen. Austriako tropek frantsesak garaitu zituzten, eta Prusiako armadek herrialdea hartu zuten. Frantzia iraultzailea arriskuan zegoen, eta Konbentzioa sortu zen.
3. Etapa: Konbentzioa (1792-1795)
- Prusiarren mehatxua ikusita, herri-masek Tuilerietako jauregia eta erregearen familia eraso zuten. Erasotzaileak iraultzaile erradikalenak ziren (sans-culottes).
- Abuztuaren 10eko herri-altxamenduaren ondoren, Asanbleak monarkia ezabatu eta Konbentzio izeneko beste asanblea bat aukeratzea erabaki zuen, gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez.
- Konbentzioak beste konstituzio bat idatzi zuen.
- 1792ko irailaren 20an, Frantziako tropek prusiarrak menderatu zituzten. Egun hartan hasi ziren Konbentzioaren bilerak. Hurrengo egunean, monarkia abolitu zuten eta 22an Errepublika aldarrikatu zuten.
- Hiru talde politiko nagusi zeuden: Girondinoak (iraultzaile moderatuak), Jakobinoak (errepublika demokratikoaren aldekoak) eta Ordokiak (jabetza-eskubidearen defendatzaileak).