Frantziako iraultza DIREKTORIOA

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,76 KB

- 1792ko irailetik 1793ko ekainera bitartean, girondinoen eta jakobinoen arteko borroka hasi zen.Girondinoek erregea salbatu nahi zuten, eta jakobinoek heriotza-zigorra ezarri.

-
Luis XVI.A jendaurrean exekutatuzuten 1793ko urtarrilaren 21ean

- Iraultzaren etsaien aurka zenbait erakunde sortu ziren (Segurtasun Orokorreko Komitea, Iraultza Zaintzeko Komitea eta Salbazio Publikorako Komitea).

- Ekainaren 2an, herri-masek, Robespierre eta haren jarraitzaileak buru zirela, Konbentzioa inguratu zuten, eta 29 diputatu girondino atxilotzea onartu zuten.


- Sufragio unibertsal bidez aukeratutako asanblea baten aurkaindarrez jarduteak bide eman zion Jakobinoen konbentzioari
.

4. ETAPA: DIREKTORIOA (1795eko urria-1799ko azaroa)

- Sarritan indarra erabiltzera behartuta egon zen direktorioa, bere erabakiak ezartzeko, haien ustez bidezko bitartekoa baitzen.

- Herri-altxamenduak eta erregezaleen nahiz erradikalen mehatxuak armadak erreprimitu zituen edo estatu-kolpe bidez bideratu zituzten.



1798: Bonaparte ospetsua egin zen Italia-ko eta Egiptoko kanpainetan lortutako garaipenengatik


1799an, Sieyès, zuzendari aukeratu zuten eta estatu-kolpe bat prestatu zuen Napoleon Bonaparte militar gaztearen laguntzaz.



1799ko azaroaren 9: Napoleon Parisko tropen komandante izendatzea lortu zuen Sieyèsek

Baina 500en Kontseiluak «alproja!» oihu eginez hartu zuen Bonaparte. Estatu-kolpearen egileentzat guztia galduta zegoela zirudienean, Luzianok, Napoleonen anaiak, estatu-kolpearen aurka zeuden diputatuak atxilotzeko agindua eman zuen. Napoleonek atzera barealdia ekarriko zuela zin egin zien frantsesei eta behin-behineko hiru kontsul izendatu zituen: Sieyès, Ducos eta Napoleon.

ONDORIOAK:

Frantziar iraultzak hainbat ondorio ekarri zituen garai hartako gizarteari:


- Ordurarteko aginte absolutista bertan behera utzi eta errepublika sistema politika, sozial eta ekonomi mailan ezarri zen.

- Liberalismoa eta askatasuna nagusitu ziren

- Antzinako erregimenean errege absolutistak zuen aginte bakarra abolitu eta boterearen banaketa eman zen hiru zatitan: legegilea, betearazlea eta judiziala.

- Gizarte estamentala desagertu eta pertsona guztiak berdinak ziren, eskubide eta betebehar berdinekin

- Sufrajio unibertsala eta konstituzioaren ezarpena

- Elizaren boterea ahuldu egin zen

- Ekonomi mailan ere aldaketa nabarmenak (burgesiaren interesak defendatzen zituzten erreformak)


NAPOLEON IRAULTZAILEA

Napoleon frantsesen enperadorea izan zen eta genio militar bezela ezagutzen zen. Europako zati handi bat konkistatu zuen eta herrialde horiek gobernatuz, modernizatzen saiatu zen. Negozioekin hasi zen Europan bakea lortzeko eta Rin erreka frantziako muga modura jartzeko.

Berak egindako aldaketa asko horrela izaten jarraitzen dute:


V. Errepublikako Konstituzioa,

Napoleonen kodea ( Frantziako eta beste estatu batzuen lege zibilen oinarria izaten jarraitzen du) ,

Eliza estatuaren menpe jarri zuen


Sistema administratiboa eta Sistema judiziala


Hezkuntza sistema estatuaren menpe geratu zen


Iraultzako ideiak Europara zabaldu zituen

Guzti honek pentsamentu liberal eta nazionalistak indartu egin zituen XIX.Mendeko iraultzetan


Egipto konkistatu zuenean legegintza eta administrazioan aldaketa batzuk eginez, herritarrei eskubide basikoak ezarri zien eta feudalismoa ezabatu zuen.

Gero Santan Elenan erbesteratuta zegoenean, Waterlook bere postua ezabatu egingo duela esan zuen, baina ez zen horrela izan, bere estrategiak ez dira inoiz ahaztuko.



Entradas relacionadas: