Planta berriko dekretua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,42 KB

Gaztelako eta Aragoiko koroen bat egitea:


Gaztelako Isabel erregina eta Aragoiko Fernando erregearen arteko ezkontza izan zen abiapuntua. Orduan, beren erreinuetan biak printzeak eta oinordekoak ziren. 1479ra arte ez ziren gobernatzen hasi eta orduan izan zen Monarkia Hispanikoaren hasiera. Nahiz eta bi errege familiak lortu, lotura horrek ez zuen suposatu bi erreinuen erabateko lotura. Bi erakundeak lege bereziak, ohiturak eta goruak errespetatu ziren.Baina kanpo politikan elkarrekin aritu ziren.Nafarroako erreinua okupatu zuten.//Juduen kanporaketa:
Aragoiko eta Gaztelako Fernando eta Isabel errege-erreginak(Errege Katolikoak),bateratze erlijiosoaren izenean kanporatze dekretua sinatu zuten 1492an.Horren arabera juduek kristau bihurtzearen edo erresumak uztearen aukeren artean erabaki beharra zuten. Guztira, 100.000 inguru joan ziren, gainera, alde agite hori baldintza txarretan egin zen. 62.000 lagun izan ziren konbertitu zirenak. Horrez gain, kanporaketak ekonomian izugarrizko ondorio txarrak utzi zituen, juduak merkatari trebeak baitziren.//Nafarroako konkista edo Nafarroa Gaztelarekiko bat egitea:
1512an,Gaztela eta Aragoiko Fernando erregeak gerra hasi zuen Nafarroaren kontra, eta Albako dukeak konkistatu zuen erreinu osoa. Nafarroako Albret errege familiak beste leku batean babesleku hartu zuen eta handik, Frantziako erregearen laguntzaz, hainbat eraso prestatu zituen Nafarroa berreskuratzeko.1515ean, Gaztelako Gorteek konkista legezko egin zuten.//


Kontratazio etxea:


1503an, Ameriketako merkataritza kontrolatzeko intentzioarekin Errege Katolikoek sortutako erakundea. Sevillan zuen egoitza eta funtzio ezberdinak zituen:merkataritzen gaineko ikuskaritza, mugetako zergak kobratzea, Ameriketako mapak egitea...1717an,Sevillatik Cadizera eraman zuten egoitza.//Karlos I.Aren lurralde oinordetza:
Espainiako Karlos I.Ak(Felipe Ederra eta Juana Eroaren semea)errege-familien loturengatik izugarrizko lurralde oinordetza izan zuen.Amatxi eta atautxi guztien artean lurralde eta titulu aunitz lortu zituen.//Moriskoen kanporaketa:
Granadako erreinua 1492an konkistatua izan ondoren, musulman kristau bihurtuei morisko deitzen zitzaien. Errege Katolikoek musulman guztiak kristautzera behartu zituzten, baina kristautzeak ez zuen bakea ekarri, eta Granadako moriskoak matxinatu egin ziren. Ondorioz, 1609an Felipe III.Ak moriskoak kanporatzea erabaki zuen.//Balidoak:
XVII.M. Agertutako kargu politikoa da. Erregeak erabakitzen zuen eta normalean, bere begiko noble bat izaten zen. Erregearen papera hartzen zuen aunitzetan eta izugarrizko boterea zuen, aunitzena beraiek ziren egitan agintzen zutenak.//

Espainiako Ondorengotza Gerra:


Karlos II.Aren heriotzak eta semerik ez izateak piztu zuen gerra. Karlos II.Ak bere testamentuan Felipe Anjouri utzi zion tronua, baina Austriako artxidukeak ez zuen onartu eta beretzat eskatu zuen. Erregegai bakoitzaren inguruan herrialde talde desberdinak kokatu ziren eta gerra piztu zen 1701ean. 1713ra arte luzatu zen gerra, eta Felipe Espainia eta Amerikako errebe onartzearen truke, Espainiak Europan barna zituen jabetzei uko egin behar zien.//Oin Berriko dekretua:
Borbon familiako Felipe V.A erregeak, Aragoiko Koroaren altxamenduaren aurrean hartutako zigor-dekretua zen.Dekretuak Aragoiko Koroak zituen foruak indargabetu zituen. Izan ere, Aragoiko Koroak Austriako Karlos aldarrikatu baitzuen errege moduan eta fronte berri bat ireki zuten, Ondorengotza Gerra. Horrela, gorteak eta errege kontseilua indargabetu ziren eta Gaztelako legeak ezarri zituzten. Honetaz aparte, gaztelania hizkuntz ofizial bakartzat hartu zen, eta gerora, Borboiek sortu zuten eredu zentralistaren lehen urratsa izan zen.//

Herri Adiskideen Elkarte Ekonomikoa:


EHan sortu eta gerora estatu osora hedatu zen noble, burges eta pentsalari ilustratuek osatutako elkarte pribatuak. Beren helburua zen eskualde baten garapen ekonomiko eta kulturala. Pentsalari eta ilustratuen biltokiak ziren, eztabaida gune garrantzisuak suertatu zirelako. EHko elkartean,Elhuyar anaiak eta abar parte hartu zuten.// 

Merkantilismoa:


XVI-XVII.M.Etan Europan indarrean egon zen politika ekonomikoa. Espainiar Estatuan, berriz, XVIII.M.An. Estatuak ekonomian parte hartzen zuen eta helburua estatuaren aberastasuna handiagotzea zen, batez ere urrea eta zilarraren kopurua igota. Hori zela eta muga zergak jarri ziren eta errege lantegiak sortu ziren.//Despotismo ilustratua:
Ilustratuen ideiengatik XVIII.M.An Europako monarkia absolutuak izan zuen formulazioa. Erregearen botere absolutua eta estamentuen gizartea mantendu ziren, baina ilustrazioaren printzipioetara moldatuta. Ondorioz erreforma politikak garatu zituzten, esaldi batean adieraz daitezkeenak: Dena herriarentzat, baina, herririk gabe.

Entradas relacionadas: