Merkatu Motak eta Lehia: Perfektua eta Inperfektua
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,03 KB
Merkatu Motak
Merkatua eta Lehia
Aurreko unitateetan, merkatuaren definizioa egitean, funtzio hauek betetzen dituen mekanismoa dela esan dugu:
- Enpresek (saltzaileek) eta eskatzaileek (erosleek) produktu jakin baten inguruan egiten dituzten salerosketa-jarduera guztiak biltzen ditu.
- Merkatu-ekonomien eta ekonomia-sistema mistoen oinarria edo ardatza da.
- Trukea errazten du.
Lehia Perfektuko Merkatuak
Merkatu-ekonomia ideal edo perfektuan, ondasunak eta zerbitzuak borondatez trukatzen dira merkatuak finkatutako prezioan, eskaintza-eskarien legeen funtzionamendu askearen ondorioz. Egoera horretan, enpresa bakar batek ere ez du prezioan eragina izateko adinako ahalmena; beraz, enpresa guztiak berdintasunezko baldintzetan aritzen dira lehian.
Lehia Inperfektuko Merkatuak
Merkatu ohikoenak lehia inperfektukoak dira. Merkatu horietan, enpresa batek edo batzuek dute prezioan eragiteko ahalmena, neurri txikiagoan edo handiagoan. Enpresen kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta ahalmen handiagoa izango dute prezioan eragiteko. Horregatik, lehia inperfektuko merkatuen ereduak merkatuan parte hartzen duten enpresen kopuruaren arabera sailkatzen dira. Partaideen kopuru txikienetik handienera, hauek dira lehia inperfektuko merkatuak:
Monopolioa
Lehia inperfektuko muturreko adibidea da. Monopolioaren ezaugarri da lehiarik ez dagoela. Enpresa bakar batek ekoizten du ondasuna edo zerbitzua, erabat. Beraz, ahalmen osoa du prezioan eragiteko edo ekoitzi behar den kantitatea erabakitzeko.
Oligopolioa
Horrelako merkatuan, enpresa gutxi batzuek jarduten dute, baina nahikoa tamaina dute prezioan eragina izateko, baten batek eskaintza aldatzea erabakitzen badu. Oligopolioak dira petrolioaren merkatua edo telefonia mugikorrarena.
Lehia Monopolista
Horrelako merkatuan, enpresa askok eskaintzen dituzte funtzio edo erabilgarritasun bera duten antzeko produktuak. Lehia perfektuko merkatuan ez bezala, lehia monopolistan produktuak nolabaiteko bereizgarritasuna izan dezaten saiatzen dira enpresak, bezeroak leialtzeko.
Merkatuak Sailkatzeko Irizpideak
Kontzentrazio-maila (boterea): Merkatuan dauden enpresen edo saltzaileen kopurua. Saltzaileen kopurua zenbat eta handiago, orduan eta txikiagoa kontzentrazio-maila. Lehia inperfektuko merkatuetan, enpresen kontzentrazio-maila zenbat eta handiago izan, orduan eta eragin handiagoa izango dute ekoizten duten ondasunen prezioan.
Homogeneotasun-maila: Merkatua homogeneoa izateko, produktuek trukagarriak izan behar dute, hau da, edozein produktuk bestea ordez dezake, kalitatean, diseinuan edo eginkizunean alderik ez dagoela batzuen eta besteen artean.
Lehiaren intentsitatea: Enpresek merkatuan aritzeko erabiltzen dituzten tentsio-mailak nahiz merkataritza-politikek osatzen dute, hain zuzen, lehiaren intentsitatea. Merkataritza-politikak, eskuarki, komunikabideetan egindako publizitate-kanpainak izan ohi dira, eta mota askotakoak izan daitezke: prezioen gerra, lehiakideen iragarkiak imitatzea, produktuaren ezaugarriak nabarmentzea, etab.
Gardenasun-maila: Saltzaileek nahiz erosleek produktu jakin baten inguruan egiten diren salerosketa guztien prezioari buruz duten informazio kantitatea adierazten da termino horren bidez. Transparentea izatea: benetako informazioa ematen duena (ekonomikoki...).
Sartzeko eta irteteko askatasuna: Merkatu batean sartzea edo handik irtetea ez da erraza. Enpresa batek beste enpresa batzuek jada jarduten duten merkatu batean sartzeko edo handik irteteko izaten dituen oztopoei hesi esaten zaie. Kontzeptu garrantzitsua denez, arreta handiagoz aztertuko dugu hurrengo atalean.
Merkatu-kuota: denbora batean, zure salmenten portzentajea.
Merkatu-kuota: enpresa baten salmentak / guztizko salmentak x 100
Lehia Perfektuko Merkatua
- Kontzentrazio-maila:
- Enpresa asko
- Enpresen eragina prezioan:
- Batere ez (prezio-onartzailea baita)
- Homogeneotasun-maila:
- Ez dago produktu desberdintzerik (produktu homogeneoak)
- Lehia:
- Oso bizia (enpresa asko, produktu berdina, beraz, bakoitza berea saltzera joango denez...)
- Gardentasun-maila:
- Osoa
- Sartzeko eta irteteko askatasuna:
- Ez dago sartzeko eta irteteko hesirik
Ekoizpen Merkea
Lehia perfektuko merkatuan, ekoiztea ez da garestia: ekoizpen-ondasunetan (makinak, ordenagailuak, dirua...) egin beharreko inbertsioak txikiak izaten dira, eta teknologia, berriz, erraz eskuratzeko modukoa.
Merkatu Homogeneoa
Ekoizle batetik bestera ez da alderik egoten kalitatean, diseinuan edo produktuen prestazioetan. Ekoizlearen marka edo bermea ez da garrantzitsua eta, batzuetan, ez dira paketean ere agertzen. Erreparatzen al diogu, bada, ohiko dendan erosten ditugun letxugen edo tomateen jatorriari?