Enpirismoaren ezaugarri nagusiak eta autore garrantzitsuak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,48 KB
Enpirismoaren ezaugarri orokorrak
Enpirismoa XVII.-XVIII. mendeetan Britainia Handian bereziki garatu zen filosofia-korrontea izan zen. Enpirismoarentzat ezagutza oro esperientziatik eratortzen da, zentzumenei esker eskuratzen da eta adimena, datu sentigarriak eskuratu aurretik, tabula rasa edo hutsik dagoen arbel baten modukoa da. Ezagutza guztiak a posteriori lortzen dira. Autore aipagarrienak Locke, Berkeley eta Hume dira.
Enpirismoaren ezaugarri nagusiak
Enpirismoak ezaugarri nagusi batzuk ditu:
- Esperientzia da ezagutzaren iturria: Adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den "arbel huts" bat da. Horregatik, ukatu egiten ditu arrazionalismoak onartzen dituen jatorrizko ideiak.
- Esperientzia bera da giza adimenaren muga: Esperientziatik aldenduz, dudazkoa den esparrura sartuko gara.
- Arrazoia arrazoi kritikoa da: Eduki metafisikoak, esperientziaren mugetatik kanpo daudenez, ezagutezinak dira, esperientziaren bitartez ezin direnak frogatu.
John Locke: Enpirismoaren sortzailea
John Locke enpirismoaren sortzailea izan zen. Ezagutza osoa esperientzian oinarritzen dela defendatzen du eta gizakiaren adimena jaiotzerakoan tabula rasa (arbel zuria) dela dio, eta ikusten duen esperientziaren behaketaren bitartez lortzen duela ezagutza. Ezagutza hori kanpotik (kanpoko zentzumenak) edo barnealdetik (hausnarketa) jaso daiteke.
Ideia hitzak hainbat esanahi ditu Lockerentzat: alde batetik sentipenezko datuak eta, beste alde batetik, kontzeptu unibertsalak. Gainera, bi eratako ideiak bereizten ditu: ideia bakunak (kanpoko edo barruko munduak eragindakoak) eta ideia konplexuak (ideia bakunen konbinazioaren bitartez, buruaren gaitasun aktiboak eragindakoak). Baina ideia orok esperientzian du jatorria.
David Hume eta pertzepzioen banaketa
Beste autore garrantzitsu bat David Hume izan zen. Locke bezala, Humek ere ezagutza osoa esperientzian oinarritzen dela defendatzen du. Humek pertzepzioak bi sailetan banatzen ditu: alde batetik inpresioak eta, beste alde batetik, ideiak. Inpresioak zentzumenen bitartez lortzen diren datu eta esperientziak dira eta, aldiz, ideiak adimenean edo arrazoimenean ditugun inpresioen kopiak edo irudi gutxituak dira.