XX. Mendeko Filosofia: Korronteak eta Bilakaera

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,25 KB

XX. Mendeko Filosofiaren Hurbilketa Orokorra

XIX. mendean hasten den zientzia partikularren emantzipazio-prozesuak filosofiaren krisialdia eragiten du. XIX. mendeko bigarren zatian, biologia —Darwinen eboluzioaren teoriari esker— zientziarik garrantzitsuena bada ere, XX. mendeko lehen urteetan fisikaren eta matematikaren txanda da. Bi diziplina horietan, newtondar fisika eta euklidestar geometria kolokan jartzen dira. Alabaina, XX. mendeko azken hamarkadan, biologiak, genetikaren eskutik, lehentasuna berreskuratzen du zientziaren eszenatokian.

Filosofo batzuek zientziari dioten miresmena hain da handia, ezen zientziaren metodoak analisi filosofikoari aplikatzen saiatzen baitira. Horrela sortzen da filosofia analitikoa, filosofia kontinentala deritzonari aurre egingo diona. Azken horrek ez du onartuko metodo zientifikoak arazo filosofikoak ebazteko duen nagusitasuna, metodo klasikoekin jarraitzen baitu filosofia egiten.

XX. mendean, bai filosofia analitikoaren alorrean bai filosofia kontinentalaren baitan, hizkuntza idealaren bilaketa, bai eta emantzipazioa eta formulazio logikoa ere, korronte neopositibistaren zeregina izango da hasieran. Horren arabera, filosofiak hizkuntzaren zuzenketa logikoa zaindu beharko du, zentzugabeko enuntziatuak berriro ager ez daitezen. Dena dela, korronte analitikoaren barruan ere hizkuntza perfektuaren bilaketaren ideala sartzen da.

Subjektuaren krisia eta joera antihumanistak

Wittgensteinen aldetik, filosofia kontinentalak, egiaren eta subjektuaren deslegitimazioari dagokionez, Nietzschek irekitako zaurian sakontzen jarraitzen du. Joera antihumanistak zabaltzen dira eta horrek subjektuaren erorialdia azkartzen du. Subjektuaren erorialdiarekin batera, zentzua zalantzan jartzen da.

XX. mendeko korronte filosofiko nagusiak

XX. mendean korronte filosofiko bat baino gehiago dago: Husserlen fenomenologia, Ortegaren raziobitalismoa, interpretazioaren teoria, etab.

1. Anti-arrazionalistak edo anti-intelektualistak

Modernitatearen arrazionalismoaren aurka daude. Mundua ulertzeko oinarrizko kategoria historikoa da:

  • Nietzscheren bitalismoa
  • Ortegaren raziobitalismoa

2. Filosofia analitikoa

3. Existentzialismoa