Filosofia Garaikideko Idazlanak eta Mugimenduak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,41 KB

Idazlanak eta Pentsalari Garrantzitsuak

IDAZLANAK: Une erromantikoa (1871-78): “Gaua”. Heraklito, Schopenhauer, Wagner inspirazio-iturri nagusi. Sokrates etsaitzat. Tragediaren sorrera musikaren espirituan (1871) + Desorduko gogoetak (1873-76). Une positibista (1878-82): “Goiza”. Jarrera positibista, aurreiritzien aurkakoa. Genealogiaren metodoa erabili. Gizatarra, gizatiarregia (1880) + Egunsentia (1881) + Zientzia alaia (1882). Zaratustraren mezua (1882-85): “Eguerdia”. Honela mintzatu zen Zaratrusta (1882-1885). Bibliaren antitesi. Bere filosofiaren ideia nagusiak biltzen ditu. Une kritikoa (1885-89): “Ilunabarra”. Kultura osoa kritikatzen du. Ongiaz eta Gaizkiaz Haraindi (1886) + Moralaren genealogia (1887) + Idoloen gainbehera edo mailuaz nola filosofatu (1888) + Antikristoa (1888) + Ecce Homo (1888).

Charles Darwin (1809-1882)

Aro Garaikidea hasi zientzialariarekin. Giza nartzisismoak jaso zuen kolperik handiena. Biologiaren eta giro intelektualaren etorkizuna aldatu. Aldaezintasun aristoteliko-atomistaren kontra. Eboluzioaren teoriak suntsitu espezieen finkotasunaren ideia. Erlijio nagusiek zabaldutako ideiei aurre egin. Darwinismoak erantzun ez-mitiko ez-teologikoa eman, ekarpen handia.

Karl Marx (1818-1883)

Irauli idealismo hegeliarra, eta errealitatearen funtsa indar ekonomikoek osatzen duten Historia (ez Ideia) dela azpimarratu. Historia produkzio-indar harremanen arteko loturaz osatuta. Ideologiek eragotzi gizakiari gizaki modura garatzea, gizakien arteko esplotazioa sistema ekonomikoen barnean dagoelako. Materialismo historikoa proposatzen du materialismo naturalistaren ordez. Gizadiaren historiak zientzia ekonomikoaren legeei jarraitzen die, ekonomia historiaren funtsezko eragile. Gizarte-klaseen arteko borroka da azpiegitura, historia bera ere alda dezake. Marxeni deiak, askapenaren eta emantzipazioaren amets berberean errotuta.

Sigmund Freud (1856-1939)

Freudek Mendebaldeko kontzientzia kritikatzen du, azken ondorioetaraino eraman teoria psikoanalitikoak. Freudek arrasto handia utzi egungo kulturan. Zalantzan jartzen ditu giza osotasunaren ideal handiak. Baikortasun arrazionalistak laudorioak egiten dizkie gizaki askearen ontasunei. Freudek, nia baldintzatzen duten egiturak kontrajartzen ditu: zera eta supernia.

XX. Mendeko Mugimendu Filosofikoak

XX. mendearen erdialdean korronte filosofiko batzuk sortu ziren. Zientzia partikularren emantzipazio-prozesuak krisia eragin zuen filosofian. Filosofiak eremuak galduz. Emantzipazioa natura-zientzietatik eta giza zientzietatik. Fisika eta matematikak garrantzi handia hartu zuten. Fisikaren garapenak eskola neopositibista sortu zuen, Vienako Zirkulua. Filosofo batzuk metodo zientifikoak analisi filosofikoan aplikatzen ahalegindu ziren, filosofia analitikoa sortuz. Filosofia analitikoa hizkuntza idealaren bilaketaz arduratu zen. Joera positibistaren garapenak agerian utzi zuen subjektuaren parte-hartze aktiboa esperientziaren datuen sistematizazioan eta burutzapenean. Filosofian eragina izan zuten gertakari historikoek, adibidez: Auschwitz.

Marx: Alineazio Motak

Nietzsche eta Marx ateoak ziren. Nietzscherentzat, erlijioa jabeen aurkako herri xehearen matxinada zen. Marxentzat, erlijioa klase menperatzailearen asmakizuna da klase menperatua uztarpean edukitzeko. Alineazio kontzeptuaren bidez, galtzen duen gizakiaren egoera adierazi zuen. Lanarena da alienazio nagusia, hortik sortzen dira besteak, sustrai ekonomikoa baitute. Sistema kapitalistan, gizakia = gauza. Beste alienazio motak:

  • Gizarte-alienazioa: gizarte-klase batek bestea menderatzen du.
  • Erlijio-alienazioa: Gizarte-klase menderatzaileak erlijioa sortzen du klase menderatua uztarpean edukitzeko. Erlijioak injustiziak justifikatu. Etsipena eta zuzengabeketia alineazioaren ezaugarri nagusiak. “Erlijioa herriaren opioa”.
  • Alienazio filosofikoa: funtzio ideologikoa klase menderatzailearen alde, eta errealitatearen interpretazio faltsuak, egoera zuzengabeak justifikatzeko.