Enpirismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,66 KB

-8- ENPIRISMOAREN EZAUGARRIAK

• Arrazoia, ezagutzeko unean, pasiboa da ez arrazionalismoan bezala non eragilea edo aktiboa den.

• Ezagutza ideien ezagutza da baina arrazionalismoan ez bezala jatorrizko ideiarik ez da.

• Esperientzia da ezagutzaren oinarria, hots, ezagutza oro esperientzian hasten da.

• Ezagutzen dena fenomenoa da, zera da, gauzen ezaugarriak zeinak subjektiboak diren.

• Sustantziari dagokionez enpiristen arteko diferentziak izango dira zeren batzuk sustantzia ezberdinen existentzia defendatzen duten bitartean Humek sustantziarik ez dagoela dio.

• Metafisika zientziatzat hartua izatea kolokan jartzen da.

• Erabiltzen duten metodoa, gehien bat, indukzioa da.

• Fisikak ezin du unibertsala eta beharrezkoa den baliozko ezagutzarik lortu.

• Etika, enpirismoaren arabera, elkarrekin bizitzeko sentimenduz edota ohituraz egindako arauak dira, arrazoiak zer ikusirik ez duelarik.

ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

Enpirismoa ilustrazio garaian garatzen da eta, ondorioz, bere testuinguru historikoa ezagutzeari nahitaezko deritzot. Hauexek lirateke ilustrazioaren ezaugarririk inportanteenak:

a. Giza arrazoiarekiko konfiantza. Izan ere, XVIII. Mende honetan arrazoia errealitate azaltzeko gai dela uste izaten da. Fedea eta teologiaren papera zokoratua gertatzen da.

b. Erlijioari dagokionez, misterio guztiak desagertzearen aldekoak direnez, aurreko puntuan esandakoari jarraituz, deismoa edo erlijio naturala deitutakoa da, gehien bat, onartzen dena. Jainkoa, teoria honen arabera, sortzailea da, arrazoiak hau erakusten digulako, baina mundua sortuz gero ez du berean parte hartzen gertakariak giza arrazoimenaren pean uzten dituelarik. Beraz ez dira onartzen jainkoaren gobernua eta probidentzia. Honetaz gain agnostizismoa eta ateismoa ere nahiko hedatuak daude.

c. Materialismoa agertzen da eta berarekin lotuta sentsismoa, hots, ezagutza sentipenezko esperientzian oinarritzen dela defendatzen duen teoria. Gizakia ere materialtzat jotzen zuten batzuk, makina baten antzeko funtzionamendua daukana. D. Diderot-ek eta D’Alambert-ek Entziklopedia sortu zuten garai honetako jakintza guztia biltzeko eta ahalik eta gehien zabaltzeko asmoarekin.

e. Gizarteari begira berdintasunaren aldeko bulkada agertzen da ilustrazioan, honek monarkien kontrako altxamenduak ulertzeko laguntza ematen digularik.

f. Emakumeen papera nabarmena da eta gizarte mailan batzuk lortzen duten ospea aurrekoaren froga da. Haiek ziren oso zabalduta zeuden pentsalarien arteko elkarrizketak antolatzen zituztenak haiek ere protagonismo izanik.

Zientziak izugarrizko garapena izan zuen batez ere Newtonen ekarpenekin. Bere grabitazio legeak eragina izan zuenHume-ren ezagutzaren teorian.

Entradas relacionadas: