Ilustrazioa: Arrazoimena, Askatasuna eta Ezagutza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,68 KB
SAPERE AUDE
Gure adimena erabiltzea beste batek jarritako pautak jarraitu gabe, hori da Ilustrazioaren kontsigna: ausartu zaitez pentsatzera. Ilustrazioa ez da ezagutzak metatzea, bakoitzak bere kabuz pentsatzea baino. Ilustratuak ez du jakintsua izan beharrik; bere ahalmen intelektualak ondo erabiltzen jakin eta portaera bat zergatik hartu duen bere buruari galdetu behar dio.
Bere kabuz pentsatzen duenak ihes egingo die sineskeria eta fanatismoari. Nork bere kabuz pentsatzea, aurreiritzi eta sineskeriak gida bezala ez hartzea, hori da Ilustrazioa.
Oraindik asko dira adingabetasun intelektual edo moralean eroso sentitu, eta euren ardurak hartu gabe euren kabuz pentsatu nahi ez dutenak. Beti aurkituko dugu gure existentzia arautu nahi izango duen baten bat (medikua, abokatua edo apaiza).
Askatasunak esfortzua eta nekea eskatzen du. Batzuek tutoretza eskaintzen dute, medikuak, abokatuak eta apaizak, herriaren aurrean azti bezala agertzeko asmoarekin. Filosofiaren eginkizuna da horiek uste duten indar magiko horretatik askatzea.
Sapere aude latinezko esaera bat da, "Ausartu jakiten" esan nahi duena. "Zeure arrazoi propioa erabiltzeko ausardia izan ezazu" bezala ere interpretatzen da.
ARRAZOIMENAREN ERABILERA PUBLIKOA ETA PRIBATUA
Ilustrazioak badu eskakizun bat: beti eta edonon arrazoimenaren erabilpen publikoa egiteko askatasuna.
Askatasunaren erabilpen mugagabeari mugak sortzen zaizkio nonahi Kanten ustez. Galdetzen du Kantek: zelan bateratu daitezke askatasunaren beharra eta betebeharra? Bere erantzuna ondorengoa da:
- Arrazoimenaren erabilpen publikoa: Arlo batean jantzia den batek bere arrazoimena erabiltzen duenean irakurlegoaren aurrean.
- Arrazoimenaren erabilpen pribatua: Posturen batean edo funtzio publikoan ematen da; hau da mugak eduki ditzakeen bakarra.
Kantek adibide batzuk erabiltzen ditu:
- Bere gorengoen aginduak hartu duen ofizial batek ezin du horren kontra argudiatu.
- Dagozkion zergak ordaindu behar ditu hiritarrak.
- Apaiz batek elizaren doktrina ofiziala irakatsi behar die eliztarrei.
Bereizketa hau paradoxikoa da. Kant konbentzituta zegoen bereizketa honekin iraultzarako joera ekidingo zela, aldaketak apurka-apurka egingo liratekeelako.
AUTONOMIA MORALA: CAESAR NON EST
Arrazoimena teorikoa eta praktikoa izan daiteke. Lehenaren bidez izana ezagutzen dugu; bigarrenaren bidez, izan behar duena. Kasu bietan gu geu gara legegile.
Kanten ustez, etikak unibertsala eta autonomoa izan behar du. Bestalde, etikoak diren aginduak kategorikoak izan behar dutela dio, eta ez hipotetikoak. Moralak autonomo izan behar duenez, agintariek ez daukate eskubiderik moralari edo erlijioari lotutako kontuetan ezer agintzeko.
Kantek dioen bezala, “Caesar non est supra gramaticos”: erregeak ez du pentsatu behar besteen fede eta zoriontasun kontuetan besteak baino jakintsuagoa denik.
RAZIONALISMOA ETA ENPIRISMOA KANTENGAN
Kantek zientzia zelan den ahalgarri jakitea du helburu, metafisika zalantzan jarriz. Bi jarrera kontrajarri daude:
- Razionalismoa: Arrazoia da fidagarri bakarra.
- Enpirismoa: Esperientzia da ezagutzaren abiapuntua.
Kanten arabera, ezagutzan bi elementu daude: a priorizkoak (subjektutik datozen formak, espazioa eta denbora) eta a posteriorizkoak (esperientziatik datozenak). Metafisika ez da zientzia, esperientziatik haratagoko errealitatea ezagutu nahi duelako.
KANTEN KRITIZISMOA
Kantek hiru galdera nagusi planteatzen ditu:
- Zer ezagut dezaket? Giza ezagutzaren mugak aztertzen ditu Arrazoimen hutsaren kritika liburuan.
- Zer egin behar dut? Etika autonomoa eta inperatibo kategorikoa proposatzen ditu.
- Zer espero dezaket? Erlijioaren bidez erantzuten du, bertutetsuak zoriontasuna merezi duelako.
RAZIONALISMOAREN EZAUGARRI OROKORRAK
Descartesen eskutik sortua, arrazionalismoak giza arrazoimenean konfiantza osoa du. Ezaugarri nagusiak:
- Giza arrazoimenean konfiantza: Egia aurkitzeko bide bakarra.
- Jatorrizko ideien existentzia: Ezagutza a priorizkoa da.
- Izaera matematikoa: Metodo axiomatiko-deduktiboa erabiltzen du.
- Ikuspegi dualista: Gorputza eta arima bereizten ditu.
- Mekanizismoa: Errealitate fisikoa tresna mekaniko baten moduan ulertzen da.
ENPIRISMOA
XVII. mendean Ingalaterran sortua, zentzumen-esperientzian oinarritzen da. Locke da sortzailea eta Hume bere erakusle nagusia. Tesi nagusiak:
- Ezagutza guztiak esperientzian hasten dira.
- Arrazoimenaren ahalmena mugatua da; metafisika ukatzen dute.
- Arrazoimena esperientzian oinarritutako tresna kritikoa da.
ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK
Ilustrazioa XVIII. mendeko mugimendu intelektuala izan zen, arrazoimena, askatasuna eta aurrerabidea ardatz zituena. Ezaugarri nagusiak:
- Arrazoimen kritikoa: Aurreiritziak eta sineskeriak gainditzea.
- Naturaren kontzepzioa: Lege arrazionalen bidez ulertzea.
- Erlijioa: Materialismoa eta deismoa agertu ziren.
- Askatasuna eta tolerantzia: Burgesiaren eta gizartearen askatasun ekonomiko eta politikoa.
- Hezkuntza: Entziklopediaren bidez ezagutza zabaltzea.
- Politika: Kontratu soziala eta boterearen jatorriaren zalantza.