Filosofia Klasikoa: Sofistak, Sokrates, Platon eta Aristoteles
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,75 KB
Sofistak: Jakintza eta Erlatibismoa
Sofistak hiriko jakintsuenak eta agintarien irakasleak ziren. Gizartean arrakasta izateko, eztabaida, legedia eta politika erakusten zituzten. Kobratu egiten zuten irakasteagatik. Ondorengo jarrera filosofikoak zituzten:
- Eszeptizismoa: Gorgias-ek ordezkatzen zuen. Haren arabera, iritzi guztiak faltsuak dira, ezin delako bat ere munduarekin alderatu. Ez dago egiarik; beraz, konbentzioz erabaki behar dira legeak.
- Erlatibismoa: Protagoras-ek defendatzen zuen. Egia gizabanako edo gizatalde bakoitzaren araberakoa da; gauza berberari buruz egia asko daude.
- Konbentzionalismoa: Hiriaren legeak hitzarmenez ezarri behar dira. Justizia unibertsalik ez dagoenez, elkarrizketa publikoa jendea manipulatzeko tresna bat da.
Sokrates: Jakituriaren Zaletasuna
Sokrates Atenaseko jakintsuena zen, baina sofisten aurka zegoen. Ez zuen diruagatik irakasten, jakituriaren zaletasunagatik baizik. Filosofoa zen (filo=zale, sofos=jakintza).
Platonen Kosmologia eta Dualismoa
Hiru errealitate daude: materia, ideiak eta Demiurgo jainkoa. Demiurgoak ideiak kopiatuz gauza materialak egin zituen. Ideia da gauzaren eredu aldaezina eta esentzia.
Mundu Ulergarria eta Sentigarria
Mundu ulergarria ideien mundua da: aldaezina, betierekoa eta perfektua. Iritzia (“doxa”), aldiz, sentimenetatik dator eta aldakorra da.
Gizakiaren Dualismoa
Gizakia gorputzaz eta arimaz osatua dago. Gorputza arimaren kartzela da. Arima arrazionala hilezkorra da eta, gorputza hil ondoren, ideien mundura itzultzen da (arimaren transmigrazioa).
Platonen Politika eta Justizia
Ongiaren ideia da guztiaren zergatia. Platonen hiri idealak hiru klase ditu: langileak, zaindariak eta buruzagiak. Justizia klaseen arteko oreka eta harmonia da. Gobernu era zuzena aristokrazia (jakintsuen gobernua) da.
Aristoteles: Substantzia eta Politika
Aristotelesentzat esentzia gauzan bertan dago. Substantziak izana berez duten izakiak dira. Forma beharrezkoak (esentzia) eta ez-beharrezkoak bereizten dira.
Gizakia eta Estatuaren Antolaketa
Gizakia animalia politiko bat da; zoriontsu izateko hiri batean bizi behar du. Gobernu era zuzenak monarkia, aristokrazia eta demokrazia dira, baina horiek ustelduz gero tirania, oligarkia eta demagogia bihur daitezke.
Demokrazia eta Demagogia
Demokrazia herriaren gobernua da. Baina herria hezita ez badago, demagogia bihurtzen da, emozioak eta propaganda erabiltzen baititu (gaur egun, populismo esaten zaio).