Filosofia: Jatorria, Helburuak eta Adar Nagusiak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,41 KB

1. JAKINTZA FILOSOFIKOA

3. Filosofia

3.1. Filosofiaren Begirada eta Jatorria

Filosofia K.a. VI. mendean sortu zen, Miletonen (Grezia). Errealitatearekiko begirada aldatu zelako sortu zen.

Mitoak irudimenaren begiez begiratzen dio munduari; filosofiak, aldiz, zentzumenaren eta arrazoimenaren bidez.

Pentsamendu filosofikoaren erroa miresmena da, natura-fenomenoen erregulartasunarekiko eta unibertso osoko ordenarekiko. Mitoek ez zuten hori azaltzea lortu.

Miresmenarekin batera doa zalantza, eta zalantza horretatik sortu zen historian zehar jakintza filosofikoaren ezaugarri nagusia: galderak egitea, baieztapen ororen oinarri diren hipotesiak agerian utzi arte.

Gizakiak, mitoen erantzunekin asetzen ez direnez, beste erantzun batzuk bilatzen ditu.

Filosofia hitzaren etimologia: Filo (maitasuna) + Sofia (jakituria). Hau da, jakituriarekiko maitasuna.

3.2. Filosofiaren Helburuak eta Objektuak

Filosofiak bi helburu nagusi ditu, bi adarretan banatuta:

  • Filosofia Teorikoa
  • Filosofia Praktikoa
Filosofia Teorikoa: Errealitatearen Egia Ezagutzea

Begirada filosofikoak errealitate osoaren azalpena lortu nahi du, bai egitura (zer, nola, noiz) bai zentzua (zergatik eta zertarako). Filosofia teorikoa pentsamenduaren zuzentasun-arauez, errealitatearen egituraz eta haren ezagutzaz arduratzen da.

Filosofia Praktikoa: Bizitza Zoriontsu Bizitzea

Helburu batzuk lortzea da filosofia praktikoaren nahia. Hauek dira, besteak beste:

  • Lortu nahi ditugun xedeak eta ondasunak ondo ordenatzea.
  • Bizitoki dugun giza taldeko antolakuntzan parte hartzea.
  • Gizakiaren ekintza indibidualez gain, herritarren bizitza arautzen duten legeak, hizkuntza gogatzeko eta gozamenerako tresnatzat, artearen eta ondasunen erabilera egokia.

3.3. Filosofiaren Adar Nagusiak

Filosofia Teorikoa (Definizio Laburrak)
  • Logika: Pentsatzearen arauez arduratzen da.
  • Metafisika: Errealitate osoaren egituraz.
    • Ontologia: Izateaz galdetzen du.
    • Gnoseologia: Giza ezagutzaz galdetzen du.
    • Teodizea: Jainkoaren existentziaz arduratzen da.
  • Antropologia Filosofikoa: Giza errealitateaz galdetzen du.
  • Naturaren Filosofia: Mundu fisikoaz.
  • Zientziaren eta Teknikaren Filosofia: Ikerketa zientifikoez, aurrerapen teknikoez eta bien arteko loturaz.
  • Hizkuntzaren Filosofia: Hizkuntzaren zentzuaz, erabileraz eta esanahiaz.
Filosofia Praktikoa (Definizio Laburrak)
  • Filosofia Etikoa eta Morala: Pertsonen ekintza askeez gogoeta.
  • Filosofia Politiko eta Soziala: Gizarte-alderdiez arduratzen da eta justiziara zuzendutako komunitate politiko bat antolatzeko gaitasunaz.
  • Zuzenbidearen Filosofia: Estatuaren eta legeen zilegitasunaz.
  • Erretorika: Hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren eraginkortasuna ikertzen du.
  • Ekonomiaren Filosofia: Ondasunen erabileraren euskarri izan behar duten oinarri moralak ikertzen ditu.
  • Artearen Filosofia: Arte-sorkuntzaz eta hark edertasunarekin eta ongiarekin duen loturaz.