Faktore biotikoak eta abiotikoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,1 KB
EKOSISTEMA: leku batean bizi diren bizidun multzoa gehi leku horretako osagai fisiko-kimikoak
Biotopoa izaki bizidunak bizi diren ingurua eta haren ezaugarri fisikokimikoak dira, hala nola tenperatura, hezetasuna, argitasuna…
Biozenosia edo komunitatea eremu jakin batean bizi diren organismoen multzoa da, eta horiek biotopoa partekatzen dute.
Habitata da espezie jakin batek bizitzeko dituen beharrei erantzuteko beharrezkoa den espazio fisiko eta funtzionala. Eremu horiek hainbat aldagaik osatzen dituzte, hala nola, erliebeak, klimak, latitudeak, altitudeak eta, azkenik, jakina, gizakiaren ekintzek.
Txoko ekologikoa
espezie batek ekosisteman gainerako espezie edo populazioekiko betetzen duen rola, edo ekosisteman duen eginkizuna. Adibidez, zer elikagai mota jaten duen, zeinen harrapakaria den.
Faktore abiotikoak: inguruaren osagai fisikokimikoak dira (bizigabeak).
Ekosistema lehortarretan hezetasuna, argitasuna, lurzorua eta tenperatura dira, eta ekosistema urtarretan, aldiz, gazitasuna, tenperatura, argia, etab.
Ekosistema lehortarretan hezetasuna, argitasuna, lurzorua eta tenperatura dira, eta ekosistema urtarretan, aldiz, gazitasuna, tenperatura, argia, etab.
Faktore biotikoak
Ekosistemako izaki bizidunak eta haien arteko harremanak dira. Adibidez, basoko fauna eta espezie horien artean janaria lortzeko sortzen den lehia edo elkarlana.
TENPERATURA: Ugaztunek beroa egiten duenean izerditzen dute eta hotzera moldatzeko ilaje lodia dute. Landareek hostoak galtzen dituzte neguan eta batzuk erretxinak sortzen dituzte.
ARGITASUNA: Animalia gautar batzuk, hontzak esaterako, ikusmena garatu dute, eta saguzarrek ultrasoinuak erabiltzen dituzte. Landareen hostoak handiagoak dira eta horizontalki kokatuta daude
UR FALTA: Landareek sustrai luzeak eta sakonak dituzte, eta hostoak substantzia iragazgaitzekin estaltzen dituzte.
LURZORUA: Dunetan dauden landareen sustraiak sare-modukoak dira. Eta pinuak gai dira pH azidoa duten lurzoruetan bizitzeko.
GAZITASUNA: Izokinak, adibidez, bai ur gazian bai gezan bizitzeko gai dira.
DENTSITATEA: Animalia urtarrek flotagarritasuna garatu dute, horretarako ez dute egitura gogor ezta zurrunik, eta bai ordea, forma hidrodinamikoa eta mugitzeko hegatsak.
SEGUIDA
Segida ikutu gabeko lurralde batean hasten da organismo autotrofoek kolonizatzen dutenean. Landare bakunak agertzeak abian jartzen du lurzorua eratzeko prozesua.
Denboraren poderioz beste landare-espezie batzuk garatuko dira.
Landare espezialista handiagoak garatu eta animalia-espezieak iritsiko dira, aterpe eta janari bila.
Kolonizatzaile horiek guztiek aldaketak eragingo dituzte eta horiei esker, beste populazio berriak etorriko dira. Populazioen artean harreman konplexuak eratuko dira, bioaniztasun maximora iritsi arte.