Giza Ugalketa: Aparatuak, Prozesuak eta Gametogenesia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,19 KB

Fetuaren Garapeneko Egiturak

  • Plazenta: Odol-hodi ugariko organo bat da. Horri esker, amak eta fetuak substantziak trukatzen dituzte: amaren mantenugaiak fetuaren odolera pasatzen dira, eta sortutako hondakinak alderantzizko bidea egiten dute.
  • Zilbor-hestea: Enbrioia eta plazenta lotzen ditu.
  • Zorro amniotikoa: Likido amniotikoa du barruan, eta horrek enbrioia babesten du.

Ugalketa Prozesu Nagusiak

  • Gametogenesia: Gametoak eratzeko prozesua da, gonadetan gertatzen dena.
  • Ernalketa: Bi gametoak elkartzeko eta zigotoa eratzeko prozesua.
  • Enbrioien garapena: Zigotoa zatituz zelula kopurua handitzen da, enbrioia eta ondoren fetua sortuz.
  • Erditzea: Haurra jaiotzeko prozesua da.
  • Garapena: Gorputza handitzeko prozesua da, zelula kopurua handitu egiten da, haurtzarotik helduarora.

Ugaltze Aparatu Maskulinoa

Organo eta Egitura Nagusiak

  • Barrabilak: Espermatozoideak sortzen dituzte, eskroto izeneko azal-tolesdura baten barruan. (Oharra: 2ºC baxuagoa den tenperatura beharrezkoa da espermatozoideak sortzeko).
  • Zakila: Organo kopulatzailea da. Aurrealdean glandea dago, prepuzio izeneko azal-tolesduraz estalia. Barnealdean egitura arolak ditu.

Ugaltze Bideak

Espermatozoideak gorputzetik ateratzeko bideak dira:

  1. Epididimoa: Barrabiletatik iritsitako espermatozoideak heldutasunera iristea ahalbidetzen du.
  2. Hodi deferenteak.
  3. Uretra: Iraitz-aparatuko eta ugal-aparatuko bide komuna da.

Guruin Erantsiak (Maskulinoak)

Substantziak jariatzen dituzte:

  1. Semen-besikula: Semen-likidoa sortzen du (espermatozoideak elikatu eta garraiatzen ditu).
  2. Prostata: Prostata-likidoa sortzen du (baginako azidotasuna neutralizatu eta espermatozoideak garraiatzen ditu).
  3. Cowperren guruinak: Substantzia bat eta mukia jariatzen dituzte (espermatozoideak babesten ditu).

Ugaltze Aparatu Femeninoa

Kanpoko Organo Genitalak (Bulba)

  1. Ezpain handiak (azal-tolesdurak).
  2. Ezpain txikiak (azal-tolesdurak).
  3. Klitoria: Organo zutikor txikia, oso sentikorra nerbio-bukaera ugari dituelako.

Barneko Organo Genitalak

  • Obulutegiak: Obuluak sortzen dituzte.
  • Ugaltze Bideak:
    1. Falopioren tronpak: Obulutegia eta umetokia lotzen dituzten bi hodi dira. Epitelio ziliatuz estalia dago, eta horrek obuluak aurrerantz bultzatzen ditu.
    2. Umetokia: Organo hutsa da. Izaki berria hemen sortzen da. Pareta lodia du eta umetoki-lepoaren bidez baginara lotuta dago.
    3. Bagina: Mukosaz estalitako gihar-paretak dituen hodia da. Erditzean fetua baginatik ateratzen da.

Gametogenesia: Gametoen Sorkuntza

Obogenesia (Obuluen Sorkuntza)

  1. Folikulu primarioa: Folikulu txikia eta heldugabea da, eta barruan obozito primarioa du.
  2. Folikulu heldua: Folikulu handia da, eta barruan obozito sekundarioa du.
  3. Obulazioa: Folikulua apurtzen da, eta obulua askatu egiten da, obulutegitik ateraz.
  4. Gorputz gluteoa: Obulua atera eta gero folikulua eratu egiten da. Ernalketarik ez badago, folikulua degeneratu egingo da. Ernalduz gero, hazi egiten da eta haurdunaldia kontrolatzen duten hormonak sortzen dira.

Espermatogenesia (Espermatozoideen Sorkuntza)

  1. Ugaritzea: Tubulu seminiferoetako paretetan daude hozi-zelulak, eta bizitza osoan zehar zatitu egiten dira, espermatogoniak sortuz.
  2. Hazkuntza: Espermatogoniak hazi egiten dira eta espermatozito bihurtzen dira.
  3. Heltzea: Espermatozitoak zatitu egiten dira eta espermatideak sortzen dira.
  4. Bereizketa: Espermatideek forma aldatzen dute eta espermatozoideen itxura hartzen dute.