Ekoizleak, Kontsumitzaileak, eta Deskonposatzaileak: Ekosistemaren Funtsa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,09 KB

Tolerantzia-muga:

2 daud, mugaren gainetik eta azpitik, zailagoa da bizirik irautea eta populazioa desagertu daiteke. Gune optimoa: Espeziea azkarrago ugaritzen da, ondorengo gehiago izaten ditu eta errazago irauten du bizirik. Organismo eurioikoak: Inguruneko faktoreen marjina zabalen artean bizi daitezke. Kurba zabalak dituzte. Organismo estenoikoak: Inguruneko faktoreen tarte estu batean soilik bizi daitezke. Kurba estuak dituzte. Faktore mugatzailea: Espezie baten hazkundea eta hedapena erregulatzen duten faktore biotiko eta abiotikoei esaten zaie. Elikadura-harremanak: Ekoizleak: Organismo autotrofoak dira. Beren materia organikoa sortzen dute. Kontsumitzaileak: 1mailakoak: Ekoizleez elikatzen dira (belarjaleak) 2.mailakoak: Belarjaleez elikatzen dira (animalia haragijaleak) 3.mailakoak: 1eta2mailako kontsumitzaileez elikatzen diren harrapakari handiak dira. Deskonposatzaileak: Organismo heterotrofoak dira. Aurreko mailetako izaki bizidunen hondakin organikoez elikatzen dira. Materia organikoa ez-organiko bihurtzen dute; materia hori ingurunera itzultzen da eta ekoizleek erabiltzen dute berriz. Bakterio eta onddo gehienak deskonposatzaileak dira. Kate trofikoak: Ekosistema bateko izaki bizidunen elikadura adierazten duten segida sinple eta linealak dira. Sare trofikoak: Kateen arteko loturak.

Energia-fluxua:

Energia-iturri nagusia eguzkia da. Organismo ekoizle autotrofoek argi-energiaren zati bat energia kimiko bihurtzen dute fotosintesiaren bidez eta ekoizten duten materia organikoan pilatzen da energia kimiko hori. Energiak noranzko bakarrean zeharkatzen ditu ekosistemak. Organismo ekoizleek eta kontsumitzaileek energia horren zati handi bat arnasteko, hazteko eta prozesu metabolikoak egiteko erabiltzen dute. Maila trofiko bateko energiaren %10 hurrengo mailako organismoetara igaro daiteke. Beste zati bat ingurunera askatzen da, bero gisa, ez da berrerabiltzen. Mailatrofiko jakin bateko energia kantitatea gaineko mailakoa baina handiagoa da beti. Materiaren zikloa: Materia ez da galtzen etengabe birziklatzen da. Izaki bizidunen materia organikoa materia ez-organiko bihurtzen dute deskonposatzaileek. Gero, organismo autotrofoek materia ez-organiko hori erabiltzen dute materia organikoa sortzeko, eta materia organiko hori heterotrofoen elikagai bihurtzen da. Azkenik, autotrofoak eta heterotrofoak hiltzean, beste ziklo bat hasten da. Karbonoaren zikloa: ekosistemetan, organismo ekoizleek atmosferako edo uretan disolbatuta dagoen CO2-a hartu eta materia organiko bihurtzen dute. Zelula arnasketaren bidez, ekoizleek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek materia organikoa erabiltzen dute eta CO2a askatzen dute atmosferara eta hidrosferara. Bakterioek eta onddoek izaki bizidunen gorozkiak eta hondakin organikoak deskonposatzen dituzte eta CO2a sortzen eta askatzen dute. Sedimentuek estali egiten dituzte hondakin organiko batzuk. Hoitakotan, hondakinak erregai fosil edo kareharria bihurtzen dira. Gero, higaduraren ondorioz, atmosferara itzultzen da CO2a. Erregai fosilak erretzeak, baso-suteek, hainbat industria jarduerak eta sumendien erupzioek ere CO2a askatzen dute atmosferara. Karbonoa: Materia bizidunen funtsezko elementua da, molekula organiko guztietan dago: gluzidoetan, lipidoetan, proteinetan…

Nitrogenoaren zikloa:

Nitrogenoa finkatzen duten bakterioek atmosferako nitrogenoa hartzen dute eta amoniako bihurtzen dute. Landareek ere, hiltzean eta deskonposatzean, amoniakoa askatzen dute lurzorua; amoniako hori amonio bihurtzen da gero. Elikaduraren bidez, nitrogenoa ekoizleetatik kontsumitzaileetara pasatzen da, haiek beren proteinak eta azido nukleikoak eratzeko erabiltzen dute. Mikroorganismo deskonposatzaileek animalien gorozkiak, gorpu-hondarrak eta landaren hondarrak eraldatu eta amonioa sortzen dute, landareek xurgatzeko moduko erradikal bat. Gainera, bakterio niktrifikatzaileek amonioa nitrato bihurtzen dute eta landareek lurzorutik xurgatzen dituzte nitratoak ere. Bakterio eta onddo desnitrifikatzaileek lurzoruko nitratoen zati bat nitrogeno bihurtzen dute berriz, eta nitrogeno hori berriz atmosferara itzulltzen da. Nitrogeno-galera bat sortzen du horrek izaki bizidunentzat. Nitrogenoa: Proteinen eta azido nukleikoen funtsezko osagai bat da. Atmosferan nitrogeno-konzentrazio handia dago, baina izaki bizidunek ezin dute zuzenean asimilatu, nitrogenoa finkatzen duten bakterio horietako batzuek soilik asimila dezakete. Fosforoaren zikloak: Landareek fosfato eran dagoen fosforo disolbagarria hartzen dute lurretik. Elikaduraren bidez, fosforoa kontsumitzaile eta deskonposatzailetara igarotzen da. Organismoak hiltzean, fosfatoa askatu eta lurzorura itzultzen da. Itsasoko harri sedimentarioen higadurak fosfatoak askatzen ditu. Fosforoa: Azido nukleikoen osagai garrantzitsu bat da. Fosforo gehiena itsas jatorriko harri sedimentario fosfatatuetan dago. Goranzko itsaslasterrak dauden eremuetan, fosforoa gainazaleraino iristen da, han, fitoplanktonak erabiltzen du, eta haren bidez kate trofikora igarotzen da. Atmosferan ez dago fosfororik eta hidrosferan oso gutxi.

Hidrogenoa: Konposatu organiko gehienetan dago. Hidrogeno gehiena ur molekuletan pilatzen da. Oxigenoa: Ur molekuletan eta molekula organiko gehienetan dago. Lurreko elementurik ugariena da. Atmosfera da oxigeno askearen gordailu nagusia. Ziklo biogeokimikoa: Elementu horietako bakoitzak ekosisteman egiten duen ibilbideari eta izaten duen eraldaketari esaten zaio.

Ekosistemen eboluzioa: Espezieen aniztasuna handitzea: espezie kopurua handitu egiten da, txoko ekologiko gehiago. Ekosistemen konplexutasuna handitzea: Sare trofikoak eta espeziearteko harremanak ugaritu egiten dira. Biomasa handitzea: Geroz eta izaki bizidun gehiago daudelako. Ekosistemetan aldaketak gertatzeko erresistentzia handitzea. Lehen mailako segida: Modu naturalean hasten da, gizakiaren esku-hartzear gabe, organismoek kolonizatu gabeko eremu batean. Bigarren mailako segida: Arrazoi naturalengatik edo gizakiaren ondorioz komunitateak desagertu ondoren, komunitate horiek zeuden toki berean garatzen da. Lehen mailako segida, sumendi uharte batean: 1.fasea: Segidaren hasieran, oportunistak agertzen dira lurzorutik gabeko eremu batean; egitura sinplea duten organismoak dira eta oso azkar ugaltzen dira. Likenak, goroldioak, onddoak eta algak adb. Organismo horiek deskonposatu egiten dute harri ama, meteorizazioaren bidez, eta lurzorua eratuz joaten da. Handik gutxira, beste espezie batzuk agertzen dira. 2.fasea: Fase honetan, lurzorua zertxobait sakonagoa da, eta horri esker, belar-espezieek eremua kolonizatzen dute; sustraiak bota, materia organikoa sortu eta hala lurzorua aberasten dute. Hartara, animaliak agertzen dira. Lurzorua garatzen doan heinean, zuhaixka handiagoak agertzen dira. Biotopoa aldatuz joaten da. Animalia eta landare espezie konplexuagoak sortzen agertzen dira eta lehenagokoak desagertu. 3.fasea: Sastraka trinkoen ondoren, zuhaitz-espezieak agertzen dira. Espezie espezialistak garatzen dira. Baldintza egonkorrak eta oreka sortzen dira ekosistemako osagai guztien artean. Biodibertsitatea une gorenera iristen da. Klimaxa iristen da. Ekosistema egonkorragoa bihurtzen da eta erresistentzia handiagoa garatzen da aldaketekiko.