Ezagutzaren Arazo Filosofikoa: Egia ala Egiak?

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 15,08 KB

Ziur sarritan galdetu diozula zure buruari komunikabideetan ikusi edo entzun duzun zerbait egiazkoa den ala ez, nola jakin daitekeen liburu batean edo Interneten irakurri duzun zerbait horrela den egiazki. Halaber, ziur zeure buruari galdetu diozula ea gure galdera guztiei erantzuteko gai garen, edo aitzitik, ea badauden inoiz erantzungo ez ditugun galderak. Filosofiak badu auzi horiek guztiak aztertzeaz arduratzen den adar bat: epistemologia edo ezagutzaren teoria. Adar horrek ezagutzarekin zerikusia duen guztia aztertzen du: zer hartzen den ezagutzatzat, zer tresna ditugun ezagutza eskuratzeko, horietako tresna bakoitza zenbaiteraino den fidagarria, nola sailkatu ditzakegun ezagutza-motak, eta ezagutzak mugarik duen ala ez, besteak beste

EZAGUTZA KONTZEPTUA ETA EZAGUTZA-MAILA

Ezagutza jakintza-mota bat da, beste jakintza-motetatik bereiz daitekeena: Iritzia: Ikuspuntu subjektibo bat da. Ezin dugu ziurra denik esan, ez eta beste pertsonen aurrean frogatu ere. Errealitatearen balorazi bat izan ohi da, edo errealitateak nolakoa izan beharko lukeen dioen balorazioa; gure interes, sineskera, desira eta abarretan oinarritzen da, baina ez arrazoi sendoetan. Sinestea/Ustea: Subjektua, zenbaitetan, erabat ziur egoten da pentsatzen duena egia dela, baina guztiek onartuko luketen justifikaziorik ez badu, hori egia dela sinesten du: sinesmenaren bidez ezagutzen du. Ziurtasun subjektiboa izango du. Sinesten dugunak ez du justifikazio objektibo nahikoa izanten. Ezagutza: Erabateko ziurtasuna dugu uste honetan, eta gainera, frogatu egin dezakegu. Gertaera bat arrazionalki justifikatu ahal izatea (arrazoitzea) da ezagutzaren ezaugarri nagusia. Beraz, usteak subjektibo izateari utzi, eta objektiboki egiazkoa den ezagutza bihurtzen da (guztiek onar dezaketena, ez nik soilik).

EGIA-IRIZPIDEAK

EGIAZKOA DENA ETA FALTSUA DENA Egiazkoa eta faltsua dena aztertzeko prozedura horiei egia-irizpide deritze.EGIA-IRIZPIDEA:baiztapen bat egiaztekoa edo faltsua den irizpideko bide ematen duen prozedura.Gizarte batzuetan, irizten dute egiak autoritate-irizpidean duela oinarria. Halaber, egiazkotzat hartzen AUTORITATE-IRIZPIDEA: baiztapen baten egiazkotasuna proposatu duenaren prestigioan oinarritzen duen prozedura.dituzte tradizioz iraun duten sinesmenak, urteetan zehar belaunaldiz belaunaldi transmititu direnak. 2.2.- ELKARREKIKOTASUNA EDO EGOKITASUNAREN IRIZPIDEAHonen adibidea Aristotelesek Metafisika lanean ematen duen egia-irizpidea; honela dio: “Denari buruz ez dela esatea, edota ez denari buruz dela esatea, faltsua da; aldiz, denari buruz dela esatea eta ez denari buruz ez dela esatea, egiazkoa da”.Pertsona askoren iritzia bat dator Aristotelesek proposatutako egia-irizpidearekin. Aristotelesen arabera elkarrekikotasuna edo egokitasuna duena da egia.Gerora, Erdi Aroko filosofoek bere egin zuten egia egokitasun gisa ulertzen duen ikuspegi hori.Denboraren joanean, irizpide horretan oinarritutako egiaren definizioa oso ezaguna egin zen: “egia adimenaren eta gauzen arteko egokitasuna da” 2.3.- EBIDENTZIAREN IRIZPIDEA René Descartes frantziar filosofoak ez zuen uste handirik egokitasunaren irizpide honetan. Gogoan izan behar da Descartesen helburua ziurtsun absolutua lortzea zela. Horrek muturreko metodo bat aplikatzea bultzatu zuen: zalantza metodikoa, hau da, erabateko ziurtasunez ez zekien guztia zalantzan jartzea.Zalantza metodikoaren bidez, inguruan zuena erreala ote zen ere zalantza jartzera iritsi zen Descartes. Ikusten eta ikutzen zituen gauzak amets baten ondorio ote ziren? Ziurtasun osoz jakiteko modurik onena zen erabat ziurra zen eta zalantzan jar ez zitekeen egia bat bilatzea, baina horretarako ez zen nahikoa egiatzat egokitasuna duena hartzearen irizpidea. Baina, nola aukitu horrelako egia bat? Zer irizpide aplikatu beharko litzateke aurkitzeko? Descartesen iritziz, egia-irizpide egokia ebidentziarena da. Descartesek uste zuen egiak agerikoa eta zalantzan jarri ezinezkoa izan behar duela. Descartesen arabera, zerbait egiazkoa da, inolako zalantzarik gabe, intuizio intelektualaren bidez hautematen badugu. Intuizoiari esker, funtsezko egia batzuk ezagut ditzakegu, modu argian eta bereizian. EBIDENTZIAREN IRIZPIDEAK: esaten du zerbait egiazkoa dela guztiz ezinezkoa bada zalantzan jartzea.

IRIZPIDE PRAGMATIKOA

XIX. mendearen amaieran, pragmatismo deritzon joera filosofikoa sortu zen Estatu Batuetan, eta garrantzi handia hartu zuen, egiari buruzko interpretazio berezia egin zuelako.Filosofo pragmatisten ikuspuntutik (esate baterako William James), egia-irizpidea erabilgarritasunarena da. Zerbait egiazkoa den jakiteko, zer ondorio praktiko dituen aztertu behar dugu. Baldin eta baieztapen bat onartzetik eratorritako emaitzak erabilgarriak, onuragarriak eta eraginkorrak badira, baieztapen hori egiazkotzat har dezakegu. IRIZPIDE PRAGMATIKOA: baiztapen bat egiazkoa dela onartzeak dituen ondorio praktikoak hartzen ditu oinarri. 2.6.- ADOSTASUNAREN IRIZPIDEAAdostasunean oinarritutako egiari buruzko teoria lotuta dago Jürgen Habermas eta Karl-Otto Apel filosofoekin. Egile horien arabera, zerbait egiazkoa dela baieztatzeko oinarria adostasuna da, baldintza egokitan garatutako elkarrizketa-prozesu baten emaitza dena.Horren adibide dira, esaterako, egia zientifikoak. Ikuspegi horren arabera, gaur egun zientziaren ikuspegitik baliozotzat jotzen ditugun baieztapenak zientzialarien komunitatean adituek egindako eztabaidaren, kritikaren eta berraztertzearen bidez ezarri dira. Zientzialariek egiazkotzat jotzen dutena elkarrizketaren bidez landu eta adostu dutena da. ADOSTASUNAREN IRIZPIDEAREN arabera, igiazkotzat jotzen duguna elkarrizketa-prozesu baten bidez lortutako adostasunaren emaitza da. Bi alemaniar filosofo horiek, Habermasek eta Apelek, azpimarratzen dute elkarrizketa-prozesua baliozkoa izan dadin beharrezkoa dela oinarrizko eskakizun batzuk betetzea. Interesdun guztiek izan behar dute aukera elkarrizketan parte hartzeko, eta beren iritzia askatasunez adierazteko, inolako hertsapenik gabe. Gainera, parte-hartzaile guztiek saiatu behar dute beren iritziak egoki arrazoitzen, eta prest egon behar dute beren ikuspegia aldatzeko, beste pertsona batzuek emandako argudiak konbentzigarriak badira.Hain zuzen, elkarrizketarako komunitate ideal horretan soilik betetzen dira solaskide guztiek ikuspegi komun bat hartzeko eta adostasuna lortzeko baldintzak.

EGIAREKIKO JARRERA FILOSOFIKOAK. EGIA IZATEKO POSIBILITATEA

Ikusi dugunez, egia-irizpideek bide ematen digute zehazteko zerk bereizten duen egiazkoa dena eta faltsua dena. Baina, alderdi horrez gain, filosofoek aztertu izan dute, halaber, ea posible den egia ziurtasunez ezagutzea. Gai al gara gizakiok egia ezagutzera heltzeko? 3.1.- DOGMATISMOA ETA ESZEPTIZISMOA DOGMATISMOAREN arabera,agia ziurtasunez ezagut daiteke. DGMAK printzipio irmio eta ziurrak dira, eta haiek oinarri hartuta ezagutza eraiki daiteke. Dogmatismoren aldekoek esaten dute badirela ziurtasun osoz lor ditzakegun printzipio elemental batzuk, eta oinarri sendoa izan daitezkeela jakintzarako. Dogmatismoaren ikuspegi horri jarraitzen diote, besteak beste, Descartesek eta Leibnizek.Pentsalari eszeptikoek, aldiz, kontrako ikuspegia dute. ESZEPTIZISMOA egia ezagutzeko posibilitatzea ukatzen duen ikuspegi filosofikoa da.Eszeptikoen iritziz, egia absolutua ezin daiteke lortu. Gehienez ere, baieztapen posibleak edo sinesgarriak ezagut ditzakegu, baina ezin dugu inoiz erabat ziur jakin egiaren jabe garen. Gorgias filosofo eszeptikoa zen.Eszeptikoek azken egia lortzeko posibilitatea ukatzen dutenez, ezinbestean onartu behar izan dituzte giza ezagutzaren muga saihetsezinak ere. Dena den, eszeptizismotik besteekiko harremanekin lotutako beste ondorio bat ere eratortzen da: ez dagoenez egia absolutua lortzeko modurik, jokabide zuhurrena besteen ideiekiko jarrera tolerantea eta irekia hartzea da.

ERLATIBISMOA ETA SUBJEKTIBISMOA

Egiaren bilaketa horretan, agian harrituta geratuko zinen ohartzean zenbat iritzi eta zeinen desberdinak dauden. Leku batzuetan debekatuta dauden jokabide batzuk baimenduta daude beste leku batzuetan. Batzuen ustez miresgarria dena bste batzuei lotsagarria eta baztergarria iruditzen zaie. Erlijio-sinesmenak desberdinak dira leku batzuetan eta besteetan, eta herri bakoitzak bere jainkoak gurtzen dituela dirudi. Artelan baten edertasunari eta itsutasunari buruzko iritziak ere asko aldatzen dira pertsonen arabera...Agerikoa da edozein gaiari buruz denetarik iritziak aurkitu ditzakegula, eta batzuetan, gainera kontrajarriak. Egoera horretan, zaila da denentzat baliagarria izan daitekeen egia bakar eta komun bat aurkitzen saiatzea. Bada, ez ote dago egia absoluturik? ERLATIBISMO deritzo egia unibertsal eta absoluturik ez dagoela esaten duen teoria.Erlatibismoaren aldekoek uste dute egiazkotzat edo faltsutzat jotzen duguna erlatiboa dela, gure ikuspuntuaren eta gauden unearen eta lekuaren araberakoa baita. Horregatik, ezin dugu baieztatu egia bakar bat dagoela denentzat. Erlatibismoaren ikuspegitik, bakoitzak bere egia dauka, beste edozeinena bezain baliozkoa dena.Protagoras sofista da ezagutzen den lehenengo erlatibistetako bat. Haren ustez, gauzei esleitzen dizkiegun propietateak ez daude berez gauzetan; aitzitik, gure balorazioaren emaitza dira. Esate baterako, edari bat batzuei mingotsa irudituko zaie, eta, beste batzuei, gozoa; batzuei hotza, eta, beste batzuei, beroa. Horregatik, Protagorasek zioen gizakia dela gauza guztien neurria, errealitateari buruz esaten dugun guztia norberaren ikuspuntu bereziaren mende baitago, haren iritziz.Eskuarki, erlatibistek irizten diote egiaren interpretazioa garai eta leku jakin batean oro har onartutako kulturaren, ohituren, hezkuntzaren eta sinesmenen mende dagoela.Subjektibisten iritziz, bestalde, gutariko bakoitzak bere egia du, eta ezinezkoa da egia betierekoak eta unibertsalak aurkitzea. SUBJEKTIBISMOAK baiztatzen du pertsona bati egiazkoa edo faltsua iruditzen zaiona faltore indibidualen mende soilik dagoela.Askotan, eszeptizismoa lotuta egon ohi da erlatibismoarekin. Baina garrantzitsua da bi kontzeptu horiek ongi bereizten ikastea. Eszeptizismoaren ikuspegitik, ezagutzarekiko izan daitekeen jarrera egokiena zalantza da, inoiz ezin dugulako ziur jakin egia ezagutzera heldu garen.Eszeptikoen ustez, egokiena da epairik ez egitea, baieztapen biribilik ez egitea, eta besterik gabe gure iritzia azaltzera mugatzea, okerra izan daiteke-eta. Eszeptikoen iritiz, hori da han dezakegun jarrerarik onena, espirituren baretasunari eutsi nahi badiogu.

IRITZI GUZTIAK AL DIRA BALIOZKOAK?

Erlatibismoak alderdi moralean sortzen duen arazoa oso garrantzitsua

da gaur egungo egoeran. Izan ere, gizarte global honetan, mundu osoko herrialdeak elkarrekin harremanetan egoteak eta informazioa batetik bestera hedatzeak aukera ematen digu Lurreko edozein lekutan pertsonak nola bizi diren eta zer egiten duten jakiteko.Gaur egun, ordea, leku batzuetan ez dira giza eskubideak errespetatzen. Eskualde batzutan, emakumeak diskriminatzen dituzte edo tratu txarrak ematen dizkiete. Lurralde batzuetan, ez da ideia- eta erlijio- askatasuna onartzen, eta gutxiengoek jazarpena pairatzen dute. Munduko herrialde batzuetan, heriotza zigorra ezartzen dute; beste batzuetan, homosexualak zigortzen eta espetxeratzen dituzte, edota zigor latzak ezartzen dizkiete bidegabekeriak salatzen dituztenei...Zer pentsatu beharko genuke egoera hauei buruz? Erlatibista koherente batek pentsatuko luke emakumeak diskriminatzen dituzten herriak sinetsita daudela beren jokabidea zuzena dela. Haiek beren egia dute, geurea ez bezalakoa. Baina ba al dugu eskubiderik gure ikuspuntua haiei inposatzeko? Ez al genituzke iritzi eta jarrera guztiak errespetatu beharko, gainerako herriek ere gure bizimodua errespetatzen badute?Gaur egungo filosofo gehienen ustez, horrelako interpretazio erlatibista bat erabat onartezina da. Besteen iritziak errespetatzen ikastea garrantzitsua bada ere, badago muga bat, inola ere onartu ezin daitekeena zehazten duena.Horrela pentsatzeak muga bat dakarkio erlatibismoari, baieztatzen baitu iritzi guztiek ez dutela merezi gure onespena. Ikuspuntu horren arabera, besteen bizimodua baliozkoa da baldin eta giza eskubideak errespetatzen badira soilik. Pentsalari askoren iritziz, giza eskubideen errespetuak mugatzen du moralaren iksupegitik onar dezakegunaren esparrua zein den.

3.4.- PERSPEKTIBISMOA Dogmatismoarekin eta erlatibismoarekin lotutako zailtasunek egiari buruzko ikuspegi perspektibista bat proposatzera bultzatu zituen filosofo batzuk. PERSPEKTIBISMOAREN arabera, egia ikuspuntu jakin batetik soilik hauteman daiteke.Horregatik, egia aldakorra da, pertsonen, uneen eta lekuen arabera. Horrek, ordea, ez du esan nahi egiarik ez denik, edo bakoitzak bere egia duenik. Filosofo perspektibisten ikuspegitik, egia, izan, bada, baina perspektiba jakin batetik soilik ikus daiteke eta horrek baldintzatzen du egia hatemateko dugun modua.Jose Ortega y Gasset espaniar filosofoaren iritziz, posible da errealitatea hautematea, gure inguruabar berezitik abiatuta. Ortega y Gassetek, termino hori erabiltzean, egiari erreparatzeko hartzen dugun ikuspuntuari egiten zion erreferentzia bizi dugun uneak eta lekuak baldintzatutako ikuspuntuari hain zuzuen. Ortega y Gasseten aburuz, errealitatea gu gauden bizi-ikuspuntutik adierazten jakitean datza egia; betiere, gure ikuspuntua beste ikuspuntu batzuek osa dezaketela kontuan izanda.

3.5.- HERMENEUTIKA ETA AURREIRITZIAREN GARRANTZIA Egiaren arazoa arreta handiz aztertu da filosofia hermeneutikoan. Joera horren ordezkari nagusia Hans-Georg Gadamer alemaniarra da. Hermeneutikak testuen interpretazioa aztertzen du batez ere; zeregin hori oso garrantzitsua da filosofian. Gadamerrek interpretazioari buruz duen ikuspegian oso garrantzi handia ematen zaio testua irakutzen duen irakurleari. Hain zuzen ere, Gadamerren iritzi, irakurtzen dugunari ematen diogun esanahia baldintzatu egiten dute gure mundu-ikuskera bereziak, egileari buruz jada badakigunak edo uste dugunak, eta beste pertsona batzuek testu horri buruz egindako iruzkinek edo iradokizunek.Eskuarki, testu bati heltzea, aurreiritzi jakin bat izaten dugu abiapuntu. Horren bidez, ordea, Gadamerrek ez du adierazi nahi iraganarekiko jarrera itxi edo dogmatiko bat; aitzitik, haren asmoa irakurlearen egoera deskribatzea baino ez da, uste baitu irakurleak ezin diola inoiz testuari modu neutroan heldu. Aurreiritziak saihestsezinak dira, inoiz ezin dugulako alde batera utzi gure karga kultural eta pertsonala. Hain zuzen, aurreiritzi kontzienteak dira testu bat interpretatu ahal izateko oinarria, gure irakurtzeko modua eta egileari ulertzeko modua bideratzen baitute.Beraz, testu bat irakurtzeko prozesuan, irakurleak oso zeregin garrantzitsua du. Gadamerren ustez, irakurketa ekarrizketa-prozesu bat da, eta hartan egiten duguna, egileak esan nahi zuena deszifratzea baino gehiago, pasartearen interpretazio bat egiten saiatzea da, gure unean uneko egoerare arabera. AURREIRITZIEK obra bat ulertzeko dugun modua bideratzen dute. Ikuspegi horretatik, ez da erreza testu baten egiazko esanahia zein den zehaztea. Pasarte batean esaten denari buruzko egia zehatza bilatu beharrean, zentzuzko interpretazioak eta esanguratsuak lantzen jarri beharko genuke arreta, guretzat zentzua izan dezaketen obraren alderdiak argitze aldera, kontuan hartuta gure ikuspuntu soziala, kulturala eta pertsonala.