Gizakia definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,3 KB

1- Antropologia deritzo gizakiaren alderdi guztiak kontuan hartuz aztertzen duena. Anthropos “gizakia” eta logos “aztertzea” edo “jakintza”. Ikerketa honetan sartzen da gizakiaren eboluzio biologikoa aztertzea eta gizarte-motak aztertzea.

Bi antropologia motak bereizten dira:

  • Antopologia filosofikoak: Gure identitatea azaltzen du eta gizakiaren funtsezko ezaugarriak zahazten ahalegintzen da. Lanerako darabilen metodo gogoeta da.

  • Antropologoa zientifikoa: Askoz berrikiago sortutako diziplina da. Jakintza-arlo horren teoriek eta baieztapenek behaketaren bidez bildutako datuak dituzte jatorri. Alderdi biologikoa nahiz alderdi kulturala ditu aztergai.

2-

Hominizazioa

: Homo generoaren eboluzioa da eta hiru prozesu dira azpimagarrienak: Zutik ibiltzeko gaitasuna, goiko gorputz-adarrak libre geratzea eta garuna garatzea.


Humanizazioa: Humanismoa gizakia eta giza balioak gainerakoen gainetik jartzen dituen jarrera filosofikoa da. Alderdi kulturalari oso lotuta da.


3- Kreazionismoa erlijio dogmetan oinarritutako sinesmen bat da. Kreazionistek diote Lurra eta izaki bizidun guztiak Jainkoren batek sortu zituela, eta guztiek izaera teleologikoa dutela, hau da, helburu jakin bat dutela plan orokor baten barruan. Unibertsoa eta bizia ekintza jainkotiarretatik sortu zirenaren sinesmen erlijiotsua da kreazionismoa, prozesu natural batetik sortu zirenaren baieztapenaren aurrean.





Entradas relacionadas: