Descartesen metodo filosofikoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,51 KB

Metodoa Descartesengan

Filosofiak metodo fidagarri bat behar zuen. XIV. eta XVII. mendeen arteko filosofian ez zen aurrerabide garrantzitsurik eman. Descartesen iritziz, horren zergatia metodo egokirik ez zegoela zen.

Filosofiaren egoera eta metodoaren beharra

Erdi Aroko filosofia Elizaren eta Aristotelesen autoritatearen onarpenean eta silogismoaren erabileran oinarrituta zegoen. Bere iritziz, silogismoek ezaguna dena hobe azaltzeko balio dezakete, baina ez egia berriak ezagutzeko. Descartesen ustez, metodoa arau ziur eta errazen multzoa da, giza adimenari eskuragarri zaizkion gauza guztien egiazko ezagutzara eramaten duena.

Irizpideak eta matematikaren eredua

Metodo egoki batek irizpide argi bat eskatzen du. Aristotelesen autoritatea aski zen zerbaiten egiazkotasuna onartzeko, baina Descartesek onartezintzat jo zuen autoritate-printzipioa. Irizpide posible bat enpirikoa (zentzumenak) zen, baina ez zuen onartu. Descartesek zientziarentzat edo filosofiarentzat oinarri sendoa aurkitzeko arazoari aurre egin zion matematikaren bitartez.

Matematikaren egiak arrazoimenaren egiak dira; ziurtasuna eta nabaritasuna dute. Matematikariek egiak ezagutzeko errazenak eta soilenak diren gauzetatik abiatu, eta arrazoibide-kate luzeak erabiliz, arazo zailenak eta konplexuenak ikertzera heltzen dira.

Descartesen metodoaren lau arauak

  • Lehen araua: Ez da egiatzat hartu behar gogamenean egiazko moduan agertzen den ezer. Gogamenak argiak eta bereiziak diren ideiak intuizioz hautematen ditu. Intuizioa gogamenaren hautemate bitartekorik gabea eta berehalakoa da, ziurtasun osoa ematen duena.
  • Bigarren araua: Zailtasun oro ahalik eta gehien zatitu, natura soiletara heldu arte. Elementu zatiezinetatik hasi behar da. Natura soil horiek intuizioaz hautematen dira.
  • Hirugarren araua: Dedukzioaren eta sintesiaren arauak dio intuizioaz hautematen diren ideia sinpleetatik abiatuta, ezagutza osatzen duten beste proposizio guztiak deduzitu behar direla.
  • Laugarren araua: Arrazoiketa konplexuak egin ondoren, berrikusketa orokorrak egin behar dira, akatsik ez dagoela ziurtatzeko. Hutsak saihesteko dedukzioen katea etengabe berrikusi behar da; hutsen bat egonez gero, ondorioak ez baitira ziurrak. Osotasunari buruzko ziurtasuna izateko, pentsamenduaren urratsetako bakoitzaren ziurtasuna bermatu behar da, urrats bakar batean huts egiteak dedukzio-kate guztia baliogabetuko baitu.