Euskal nazionalismoaren sorrera eta bilakaera: Sabino Arana eta EAJ
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,35 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak euskal nazionalismoaren jatorria azaltzen du XIX. mende bukaerako foruen abolizioaren eta industrializazioaren testuinguruan. Sabino Aranaren ideologia, bere proiektu politikoa eta EAJren lehen urteak aztertzen ditu, II. Errepublikaraino. Ikaslea nazionalismoaren aurrekariak, oinarri ideologikoak eta alderdiaren eboluzioa ulertuko ditu.
Puntos clave
- Euskal nazionalismoa XIX. mende bukaeran sortu zen, foruen deuseztapenaren eta industrializazioak ekarritako imigrazioaren aurkako erreakzio gisa.
- Sabino Aranaren aurrekariak Larramendismoa, Karlismoa eta mugimendu foruzalea izan ziren.
- 1892an Bizcaya por su independencia idatzi zuen, eta bertan nazioa arraza, hizkuntza, legeak, ohiturak eta historiak definitzen zutela defendatu zuen.
- 1894an Euskeldun Batzokija sortu zen Bilbon, eta 1895ean Bizkai Buru Batzarra, EAJren aitzindaria.
- 1902an Aranaren etapa españolista hasi zen, Espainiako estatuaren barnean autonomia bilatuz.
- 1916an autonomistek kontrola berreskuratu eta Comunión Nacionalista Vasca izena hartu zuten; 1930ean EAJ izenera itzuli ziren.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Euskal Nazionalismoa
Euskal nazionalismoaren sorrera XIX. mende bukaerako berrikuntza politiko funtsezkoenetako bat izan zen Euskal Herrian. Foruen abolizioak eta industrializazioak Bizkaian eragin zituzten aldaketek bultzatu zuten nazionalismoaren agerpena, aldaketa horien aurkako erreakzio gisa.
Euskaldun askok mehatxutzat hartu zuten foruen deuseztapena eta industrializazioak ekarritako imigrazioa. Horren ondorioz, beren arteko loturak indartu eta nazio izatearen kontzientzia hartu zuten.
Aurrekariak
Sabino Arana, Euskal Nazionalismoaren sortzailea, aurreko mugimendu batzuetan oinarritu zen:
- Larramendismoa: Manuel Larramendi jesuita gipuzkoarrak foruen alde sortutako mugimendu ideologikoa.
- Karlismoa: Don Karlosek eskubide dinastikoak defendatzeko sortutako mugimendu politikoa. Foruen aldekoa zenez, Euskal Herriko biztanle gehienek Karlismoaren alde borrokatu zuten.
- Mugimendu foruzalea: Lehen Gerra Karlistaren ondoren, burgesia liberalak sortutako mugimendua.
Sabinoren Ideologia
Sabino Aranak Karlismoan eta Foruzaletasunean oinarrituta, independentziaren ideiara heldu zen. Berak zioen Bizkaia nazio bat zela eta independente izateko eskubidea zuela.
1892an, Bizcaya por su independencia obra nazionalista idatzi zuen. Nazioaren kontzeptua heterogeneoa zen arren, bereak nazionalismo alemanetik hartu zuen, non nazioa elementu objektibo komunek definitzen duten: arraza, hizkuntza, gobernua eta legeak, ohiturak eta historia.
- Arraza: Euskal nazionalismoa definitzen zuen ezaugarri funtsezkoa. Euskal arrazaren garbitasuna ezinbestekoa zen.
- Hizkuntza: Atzerriko eraginen aurrean hizkuntzaren garbitasuna defendatzen zuen.
- Gobernua eta legeak: Euskaldunen benetako legedia Lagi zarra zen. Foruak pribilegio moduan interpretatu zitezkeelako deitu zuen horrela.
- Ohiturak: Nekazal inguruan gordetako ohitura eta tradizioak ziren euskal sena hobekien adierazten zutenak.
- Historia: Euskadiren iragan historikoan oinarritzen zen Euzkadi nazioa dela frogatzeko.
- Erlijio Katolikoa: Bere proposamen politikoa “Jaungoikoa eta Lege Zarra” zenez, Euskadi katoliko, apostoliko eta erromatarra izan beharko zen.
Aranaren Proiektu Politikoa
1893an, bere lehen hitzaldia eman zuen Larrazabal baserrian. Bertan, Bizkaiko alderdi politikoek ez zutela bizkaitarren nahiak betetzen adierazi zuen, eta alderdi nazionalista bat sortu behar zela. J eta LZ. goiburu bidez laburbildu zuen eskainitako irtenbidea.
1894an, Euskeldun Batzokija izeneko elkarte politikoa sortu zuen Bilbon. Hurrengo urtean itxi egin behar izan zuten, Sabino espetxeratu ondoren.
1895ean, EAJren aitzindari izan zen Bizkai Buru Batzarra osatu zen. Lehenengo jarraitzaileak, batez ere, erdi mailako klaseko hiritarrak ziren. Planteamendu honetan independentista erradikalak ziren, hau da, ez zuten Espainiako estatuaren barnean egon nahi.
1898an, EAJtik zetorren talde foruzale bat sortu zen, eta joera hauek sortu zituzten: independentista erradikalak (edo aranistak) eta autonomistak.
Urte berean, Sabino Bizkaiko Diputatu Nagusi aukeratu zuten, eta ideiak adierazten eta planteamendu independentistekin jarraitu zuen.
1902an, Aranaren etapa españolista hasi zen. Espainiako estatuaren batasuna buruan, autonomia ahalik eta handiena lortzen saiatuko zen. Alderdi barruko joera bakoitzak bere moduan interpretatu zuen: independentistek aldaketa taktiko gisa eta autonomistek aldaketa ideologiko gisa.
Post Aranismoa
1903an Sabino hil ondoren, alderdiaren kontrola lortzeko tentsioak hasi ziren nazionalisten artean. 1905ean, autonomisten eskutik, nazionalismoak arrakasta lortu zuen Bilbon, baina 1908an independentistak nagusitu ziren 1915 arte. Alderdia finkatu eta afilatu kopurua igo zen, honela nazionalismoa Gipuzkoan hasirik ere.
1916an, autonomistek kontrola berreskuratu eta Comunión Nacionalista Vasca izenera aldatu zuten.
Primo de Riveraren erregimenaren aurkako ekintzengatik erbesteratu behar izan zituzten. 1930ean berriro batu ziren, EAJ izenera itzuliz.
II. Errepublikan, alderdiaren helburu nagusia autonomia estatutua lortzea zen.
Preguntas frecuentes
Zein izan ziren euskal nazionalismoaren aurrekariak?
Larramendismoa, Karlismoa eta Lehen Gerra Karlistaren ondoren burgesia liberalak sortutako mugimendu foruzalea izan ziren. Mugimendu horiek foruen defentsan oinarritzen ziren.
Zer da Bizcaya por su independencia?
Sabino Aranak 1892an idatzitako obra nazionalista da. Bertan, Bizkaia nazio gisa definitzen du eta independentzia defendatzen du.
Noiz sortu zen EAJ?
Dokumentuaren arabera, 1895ean Bizkai Buru Batzarra osatu zen, EAJren aitzindari gisa. Lehen jarraitzaileak batez ere erdi mailako klaseko hiritarrak izan ziren.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.