Antonio Añoveros gotzainaren 1974ko gutuna: euskal gatazka eta zapalkuntza kulturala

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 10,06 KB
Actualizado el

Resumen

Testuak 1974ko otsailaren 24an Bizkaiko elizetan irakurritako Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren gutunaren zati bat aurkezten du. Euskal Herriak bere identitatea garatzeko dituen zailtasunak eta zapalkuntza kultural eta espiritualaren gaia lantzen ditu. Ikasleak frankismoaren garaiko eliza-estatu harremana, Batzar Konziliarraren eragina eta gutunaren garrantzia ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Gutuna 1974ko otsailaren 24an Bizkaiko elizetan irakurri zen, Bilboko gotzain Antonio Añoverosek idatzia.
  • Gaia 'euskal arazoa' da: Euskal Herriak bere identitate propioa garatzeko dituen zailtasunak.
  • Testuaren ideia nagusia Euskal Herriak jasaten duen zapalkuntza kulturala eta espirituala da.
  • Testua gerra zibilaren (1936-1939) eta Francoren diktaduraren (1939-1974) testuinguruan kokatzen da.
  • 1960an euskal apaiz talde batek Euskal Herriaren egoera salatu zuen dokumentu bat sinatu zuen.
  • Frankismoak Espainiako nazioaz hitz egiten zuen, ez estatuaz, herrialde ezberdinen pertsonalitatea ukatuz.
  • Añoverosek Espainiatik alde egiteko hegazkina eskaintzeari erantzun zion Aita Santuak agintzen ez bazion ez zela joango.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba


Bizkaiko elizetan 1974ko otsailaren 24ean irakurritako “El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos” gutunaren zati baten aurrean gaude. Bilboko gotzaina
Antonio Añoveros izan zen autorea ( Antonio Añoveros 1909 -1987euskal apezpikua izan zen, 1933ko uztailaren 25ean presbitero ordenatu zuten. 1952ko abuztuaren 25an, Tabudako apezpiku eta Malagako apezpiku laguntzaile izendatua eta urriaren 12an ordenatua zen) eta Bizkaiako fededunei eta Euskaldunei orokorreanidatzitako testua da, elizetan modupublikoan irakurtzeko. Momentu horretan EuskalHerriak   bere identitate propioa garatzeko dituen zailtasunetan kokatzen da. Gaia,testuan agertzen den bezalaadierazita “Euskal arazoa” da. Lehen mailako iturri historikoa dugu, izaera erlijiosoa jatorria dela eta, baina batez ere politiko eta soziala gaiarengatik.


Testua hobeto ulertzeko hainbat hitz azalduko ditut:

Euskal gatazka:


Gotzainaren ustez, Euskal Herriak pairatzen duen zapalkuntza kulturala eta espirituala.

Espainiako estatua:


Frankismoak beti Espainiako nazioaz hitz egiten zuen ez estatuaz. Honekin herrialde ezberdinetako pertsonalitatea ukatzen zuen.

Gotzaina


:Kristau-erlijioan, elizbarruti bateko buru den pertsona da. Eliza katolikoan, ordenako sakramentua hartu duen eta diakonoaren gaineko maila duen gizonezkoa da.

Testuaren egitura. Testua zenbait paragrafoz osatuta dago. Lehenengo bietan “euskal gatazka” azaltzen du. Beste paragrafoetan adierazpen du adierazpen kulturalak eta espiritualak oztopatuta daudela eta Eliza euskal herrikoaren alde dagoela egoera hori aldatzeko.  

Testuaren ideia nagusia: Euskal Herriak jasaten duen zapalkuntza kulturala eta espirituala.


Garbi dago gerra zibila (1936-1939) eta batez ere Francoren diktaduraren (1939-1974) inguruhirtorikoan kokatzen gaituela testuak eta zehazki, elizaren paperean garai eta egoera haietan. Bai gerra zibilean, baita frankismoaren  hasierako urteetan, Espainiako elizaren jarrera bien legitimazioa izan zen. Urteetan estatu frankista eta elizaren arteko harremana hain sakona zen non entitate bakarra ziruditen. 60ko hamarkadararte ez zen jarrera horretan aldaketarik egon, baina hortik aurrera zenbait faktore aldaketa sakona ekarri zuen, Euskal elizan batez ere. Faktore inportanteenak: gizartearen aldaketa progresiboak, askatasun nahia, oposizioaren zabaltze prozesua, ETAren sorrera eta apaiza belaunaldi berri baten sorrera. 1960. Urtean euskal apaiza talde batek denuntzia dokumentu bat sinatu zuten, Euskal Herriaren egoera salatuz eta Espainiaren erregimenean aldaketak eskatuz. Kontzilio Batikano II.Ak (1962-1965) ere eragin handia izan zuen Elizaren jarreran, haize berriak agertu ziren instituzio honetan mundu osoan eta horrek bere islada izan zuen Espainia barruan. 30 urtetan jarraitutako bidetik ateratzen hasia zen eliza katolikoa. Prozesua osoluzen jo zuen,  atzera pauso ugariekin, baina pixkanaka-pixkanaka erregimen diktatorialaren kontrako jarrera kementsuan bilakatu zena. Añoveros apezpikuaren izendapenarekin erregimenak nolabait Bilboko apaiz gatazkatsuen egoera kontrolatu nahi bazuen, gaizki atera zitzaion apostua. Apezpikua hasiera-hasieratik agertu zen askatasun eta Euskal Herriko eskubideen alde egiteko prest. Frankismoaren azkeneko urteetan apaiz askoren jarrera, bereziki apaiz euskaldunen jarrera, oso borrokalaria izan zen erregimenaren  aurka.


Testuaren garrantzia Testua garrantzitsua zen adierazteko Eliza eta gobernuaren arteko gertatu zen bereizketa. Euskal Herriari dagokionez, Añoverosek salatu zuen Euskal Herriak pairatzen zuen zapalkuntza espirituala adierazteko zapalkuntza kulturala bazegoela ere. Arias Navarroren gobernuak hegazkin bat jarri zion Sondikan apezpikuak Espainiatik alde egiteko, baina Añoverosek erantzun zion bakarrik utziko zuen Espainia Aita Santuak aginduz gero. Apezpikuen konferentziak Añoverosen kontrakoentzat eskumikuarekin mehatxatu zuen. Azkenean Francok amore eman zuen eta Añoverosek haren egoitzan jarraitu zuen 1978an dimititu arte.


Preguntas frecuentes

Noiz irakurri zen Añoverosen gutuna?

1974ko otsailaren 24an irakurri zen Bizkaiko elizetan, otoitz publikoan.

Zer da testuaren ideia nagusia?

Euskal Herriak jasaten duen zapalkuntza kulturala eta espirituala salatzea da, eta Eliza euskal herriaren alde dagoela adierazten du.

Zergatik garrantzitsua da gutun hau?

Eliza eta gobernuaren arteko bereizketa adierazi zuelako, eta frankismoaren aurkako Eliza katolikoaren jarrera aldaketaren adibide delako.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz irakurri zen Antonio Añoverosen gutuna elizetan?
2. Zein da testuaren ideia nagusia?
3. Nola deitzen zen frankismoak Espainia izendatzeko erabiltzen zuen hitza?
4. Zein urtetan sinatu zuten euskal apaiz talde batek Euskal Herriaren egoera salatzen zuen dokumentua?
5. Zein izan zen Añoverosen erantzuna Espainiatik alde egiteko hegazkinari?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.