Euskal Literatura eta Antzerkiaren Oharrak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,83 KB

Hiztegia eta Sinonimoak

Hitz arruntak

  • Nekazari: laborari
  • Dis-dis: disdiska
  • Entzun: aditu
  • Oinatz: aztarna
  • Oihu: garrasi
  • Heldu: harrapatu
  • Sasoak: sortak
  • Gurdi: orga
  • Jarraitu: segitu
  • Suntsitu: hondatu
  • Mugimendu: higidura
  • Sumatzen: (def. falta da)
  • Harrituta: aho zabalik
  • Hurbildu: hurreratu
  • Jarraian: segidan
  • Kosk egin: hozka egin

Folklore eta Izaera

  • Jeinu: ingenio
  • Arao: konjuro
  • Balbe: (def. falta da)
  • Adur: zorte
  • Aiurri: karaktere
  • Sineskeria: sinesmen
  • Usadio: ohitura
  • Ifrentzu: alderantziz
  • Begizko: begizko

Jean Etxepare (1937-1961)

Jean Etxepare baxenabartarra izan zen. 1957an, Euskal Kulturaren Alde elkartearen ipuin-lehiaketan 1. saria irabazi zuen, Mendekoste gereziak eta beste lanarekin (1960).

Gazte hil zenean, Gure Gerria aldizkariak bere azken bi lan argitaratu zituen: Kattin eta Gerlako orhoiten Aldudarrena.

Espazioa Literaturan

Espazioa osagai garrantzitsua da.

Espazioaren funtzioa

  • Olerkian: Espazioa deskribatzean, poetarengan eragiten duen sentipena adierazi nahi izaten da.
  • Narrazioan: Zerikusi zuzena du pertsonaien barne psikologiarekin.

Fenomeno atmosferiko guztiak espazioaren barruan sartzen dira.

Espazioa kontakizunean tratatzeko erak

  • Espazioari buruzko xehetasunak oso urriak dira.
  • Espazioak garrantzia du pertsonaien garapenarekin zerikusia duelako.
  • Erabat baldintzatzen du istorioa. Beste pertsonaia bat da: hiria, oihana, uhartea.

Espazio motak (Errealitatearekin alderatuta)

  • Espazio erreala
  • Alegiazko espazioa
  • Fantasiazko espazioa

Euskal Antzerkiaren Historia

Ildo Orokorrak eta Urrezko Aroa

Euskaldunek foruak galtzean jasotako kolpe gogorraren ondoren, antzerkia euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna zabaltzeko eta babesteko bide egoki aurkitu zuten. Urte horietako eragile garrantzitsua Martzelino Soroa izan zen.

30eko hamarkadan Hegoaldeko antzerkiak goia jo zuen; urte horiek euskal antzerkiaren urrezko aroa izan ziren. Baina 1936an, Gerra Zibila hasi zenean, eta geroagoko urteetan, diktaduraren garaian, etena gertatu zen.

Antzerkiak Gipuzkoan izan zuen indar handiena, eta Donostian eman zitzaion generoari bultzada.

Egile eta Eragileak (Gerra Zibilaren ondoren)

Mende hasieran antzerkiak izan zituen oihartzuna eta arrakasta ez zituen berriz lortu Gerra Zibilaren ondoren. Antzerkiaren historia egitean, egileen historia ere egin behar da.

60ko hamarkadatik aurrera, ordea, ezin da antzerkigileen historia egin, 90eko hamarkadara arte, Gabriel Aresti eta Bernardo Atxagarekin batera, ez baitzen ia antzerki idazlerik egon.

Antzerki Taldeak eta Suspertzea

60ko hamarkadan ikusle burgesen gustuko lanak baino ez ziren taularatzen, eta antzerki arloan ez zegoen azpiegiturarik gauza berriak egin nahi zutenentzat.

Horregatik, 60ko hamarkadan antzerkiaren suspertzea antzerki taldeen eskutik etorri zen, eta antzerkiaren hiriburua Donostiatik Bilbora aldatu zen.

Talde aitzindariak

  • Akelarre: Atzerriko antzerki lan abangoardistak ekarri zituen gurera.
  • Comicos de la Lengua - Kilikilariak: Francoren erregimenaren aurkako jarrera argia izan zuen.

80ko hamarkadan, Comicos de la Lengua konpainia bitan banatu zen, eta Karraka eta Maskarada taldeak sortu ziren.

90eko hamarkadaren talaiatik atzera begira, euskal antzerkia indartuz joan da eta apurka profesionalizatu egin da.