XX. Mendean Gizarte-Egoera eta Politika Sozialaren Arazoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,73 KB
XX. Mendean Gizarte-Egoera
Biztanleria aktiboaren %60 baino gehiagok nekazaritzan egiten zuen lan, herrialdea guztiz atzeratuta zegoen eta ez zegoen makinariarik; eskulan asko behar zen.
Biztanleriaren %15-16k bigarren sektorean, industrian, egiten zuen lan, oso jende gutxik, eta gainera industrializatutako lekuak oso gutxi ziren.
%19k zerbitzatuetan egiten zuen lan, horietariko erdia baino gehiagok elizan egiten zuten lan, beraz ez zuten produzitzen, beste askok ejertzitoan zeuden.
Europaren aldean atzerapen handia zegoen gizartean eta ekonomian. Gizartea klase-gizartea zen, kapitalista; bi talde nagusi zeuden: aberatsak eta pobreak, beraien arteko diferentziak ekonomikoki izugarriak zirelarik. Gizarteko inork ez zuen modernizazioa bultzatzen, aberatsei ez zitzaien komeni eta pobreak nekatuegi zeuden bizitzaz. Erdi-mailako klaseak modernizaziorako hastapenak ematen dituena, heziketa dutelako, baldintza hobeak dituztelako eta garapena lortzeko nahia dutelako. Baina garai hartan, erdi-mailako burges-kopurua txikia zen eta sakabanatuta zegoen; %15-20 baino ez ziren. Jornalariak eta langileak gosez hilda zeuden, ez zuten denbora librerik, nekatuta zeuden, ez zuten heziketarik, eguraldiaren menpe zeuden lan egiteko. Honek guztiak oztopoak baino ez ziren langileak aurrerapenak bultzatzeko. Ezin zitekeen matxinada sozialik gertatu.
Espainiako Arazo Politiko Nagusiak
Espainiak lau arazo politiko nagusi zituen:
- Politika soziala: Langileek ikus zezaten ez zeudela bakarrik, langileak oso txarto bizi zirelako, eta iraultza ez gertatzeko beharrezkoa zen zenbait aldaketa bultzatzea. Hauek egin zituzten.
- Pentsioak aztertzeko erakundea: Zenbait urtez lan egin izanagatik langileei zegokien dirua ordainduko zitzaien.
- Inspektoreen elkartea: Lana kontrolatzeko. Gobernuak bazekien langileek ordu gehiegi ematen zituztela lanean eta inspektore hauek zalatzen zituzten legearen aurka zihoazen enpresak. Arazoa zegoela onartu zen.
- Emigrazioaren legea: Herrietatik hirietara joan zen jendea eta gobernuak enpresak behartu zituen jendea kontratatzera. Era honetan udalek hobekuntzak egin ahal izateko.
- Iztripuen legea: Errekonozitu zen lantegiek edo enpresek istripuak izandako langileei ordaindu behar zietela.
- Grebaren legea: Maurak jarri zuen indarrean. Greba egiten zuten sindikalistek kartzelara joateko ezarri zuen.
Katalanismoa eta Kazikismoa
Katalanismoa: Behin eta berriz zeuden bere ideiak aldarrikatzen eta onurak eskatzen:
- Liga regionalistak zenbait diputatu lortu zituen eta Madrilen, kongresuak zenbait gauza eskatu zituzten eta protekzionismoa izatea lortu zuten.
- Zenbait aldizkarik (Cu-Cut, adibidez) ejerzitoaren aurkako kritikak egiten zituen, eta orduan ejerzitoa haserretu zen, altxatu zen eta zenbait basakeri egin zituen. Espainiako Gobernuak Jurisdizkazioen legea egin zuen: ejerzitoak epaituko zituen bere aurka egindakoak.
- Mankomunitatearen legea: Datok egin zuen.
Kazikismoa
Kazikismoa: Maurak eta Canalejasek, bereziki, esan zuten politikan gardentasuna berreskuratu behar zela, garbitu behar zela, alegia. Honetarako kazikeen eta gobernuen arteko harremanak haustu behar ziren.
Udaleko Legea eta Antiklerikalismoa
Udaleko legea: Herritarren artean aukeratuko da alkatea. Helburu ona izan zen, baina azkenean iraultza egon zen, Maurak dimititu zuen eta berak esandakoak bertan behera geratu ziren. Arazoak aurrera jarraitu zuten.
Antiklerikalismoa: Elizaren aurkakotasuna.