Antzinako Erregimena: Demografia, Ekonomia eta Gizartea
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,39 KB
Antzinako Erregimena: Demografia
Demografia
- XVI. mendea: Demografia motela.
- XVII. mendea: Geldialdia, heriotza tasa handiaren ondorioz.
- XVIII. mendea: Hazkunde demografiko handia, 1750etik aurrera heriotza tasa txikiagoa zela eta.
Sektore Ekonomikoak
Nekazaritza
Ekonomiaren oinarri izan zen. Europan, Ingalaterran, Herbehereetan eta Frantzian emankortasun handia zegoen. Jauntxoak nagusi ziren landa-eremuan, eta gero eta zerga handiagoak ezartzen zizkieten nekazariei.
Industria
Gremio sistemak iraun zuen hirietan. Etxean lan egiteko sistemaren garapena gertatu zen landa-eremuan. Eskulangintzan oinarritutako ekoizpen-sistemak bere horretan jarraitu zuen.
Merkataritza
Nazioarteko gorakada handia izan zuen, inperio kolonialak eratzeagatik eta nabigazioaren garapen handiagatik. Herriguneak eskualdeko eta tokiko merkataritza-gune gisa erabiltzen ziren, azoken eta merkatuen bidez.
Lurraren gehiengoa jauntxoena zen; jauntxo batzuk laikoak ziren eta beste batzuk elizakoak, eta beraien jabetzei jaurerri zeritzen. Jauntxoak bi motatakoak ziren:
- Lurralde jaurerria: Jauntxoa lurraren jabe bazen. Horrelakoetan nekazariek zergak ordaindu behar zituzten.
- Eskumeneko jaurerria: Lurralde bateko jauntxoek zuten justiziaren ardura, karguak ezartzen zituzten eta zerbitzuak erabiltzen zituztenek zergak ordaindu behar zituzten.
Eskulangintza-Industria
Hirietako manufaktura-jarduera Erdi Aroko gremioek kontrolatzen zuten. Gremio horiek ogibide bakoitzeko eskulangintza-ekoizpen guztia kontrolatzen zuten monopolioak ziren.
Ekoizpen modu berriak (domestic system) erabiltzen hasi ziren, hau da, etxean egiten ziren produktuak, eta ondoren inbertitzaileek jaso eta saldu egiten zituzten. Horrela, ekoizpena handitzea eta prezioak jaistea lortu zuten.
Merkataritza
Merkataritza izan zen Aro Modernoan gehien garatu zen ekonomia-sektorea. Estatu modernoek merkataritza-monopolioak ezarri zituzten. Monopolio horiek gobernuak babestutako konpainia pribilegiatu handiek kontrolatzen zituzten.
Pribilegioen Gizartea
Antzinako Erregimeneko Europako gizartea aristokratizatua zela defendatzen da. Gizartea hiru estamentutan banatzen zen: noblezia, kleroa eta herri xehea. Pribilegiatuek gutxiengoa osatzen zuten. Nobleziaren goreneko maila aristokrazia zen.
Kleroa
Hau ere estamentu pribilegiatua zen. Bi multzok osatzen zuten:
- Erregularra: Fraideak eta monjak, abadeak eta abadesak, etab.
- Sekularra: Elizako gainerako kideek osatzen zuten.
Herri Xehea
Biztanle gehienak honen zati ziren. Ez zituzten ez pribilegio juridikorik ezta ekonomikorik. Burgesiak ekimen ekonomikoaren espiritua adierazten zuen, eta XVII. eta XVIII. mendeetako europar kulturaren espiritua ere.
Deskolonizazioa Asian
II. Mundu Gerraren ondoren, Asia izan zen deskolonizatutako lehen kontinentea. Bi modutara lortu zuten independentzia koloniek:
- Britainiar Inperioan gauzatu zena, herrialdeetako eliteekin elkarrizketan eta hitzarmenak eginez lortu zen.
- Frantziako eta Herbehereetako kolonietan gauzatu zena, borroken eta gerra kolonialaren bidez.