Euskal Herriko Industrializazioa eta Langileen Mugimendua (1875-1923)
GAI: EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA (1875-1923)
Espainiako Industrializazioaren Sorrera
Espainiak berandu hasi zuen industrializazioa, eta ez zen gauzatu Espainiako lurralde guztietan. Katalunia izan zen lehenengoa, kotoiaren ehungintzan oinarritu zen, lurrun-makinari esker. Gobernuak ezarritako neurri protekzionistei esker, merkatu nazionala eta Antilletako kolonietakoa bereganatu zituen. Euskal Herrian, berriz, meatzaritzan eta siderurgian hasi zen industrializazioa. Siderurgiaren lehen sasoia Malagan garatu zen, 1832. urtean. Gero, Asturiasko siderurgiak gora egin zuen, baina XIX. mendearen azken laurdenean Bizkaiak eskuratu zuen nagusitasuna, eta, ondoren, Gipuzkoara zabaldu zen.
Madril administrazio eta zerbitzu gune garrantzitsuena zen. MEATZARITZA: Garapena Espainiako lurralde osoan ez zen 1850-60 arte gertatu, kapital pribatu handiak inbertitu ahal izan ziren arte, eta irabazi handiak lortu ziren.
Burdina eta ikatza industria garapenaren euskarri nagusi bihurtu ziren. Bizkaiko burdinak lortu zuen garrantzia aipagarriena: bi lege hauei esker, 1868 eta 1869koak.
Industrializazioa Euskal Herrian
Ezaugarriak:
- Bizkaiaren nagusitasun ekonomikoa: Arrazoiak bazeuden: tradizioa, kokapen geografikoa, burdin meatzeak, teknika kapitalistak.
- Burdingintzaren nagusitasuna.
- Espainiako merkatuarekiko dependentzia: Espainiako merkatuan saldu. Konpetibitate falta (Protekzionismoa, 1891).
- Kanpoko eskulanaren erabilera: immigrazioa.
- Trenbidearen eragina: egitura erradiala, beraz, zaildu egin zituen eskualdeen arteko harremanak. Handiagoa zenez, kanpo merkataritza oztopatu zuen.
Bizkaiko Eredua
1.- Industrializazioaren hastapenak: XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi zen garatzen, Ibaizabal itsasadarraren ezkerraldean (Barakaldo eta Sestao) eta Bilbon bertan. Arrazoien artean, burdinaren hurbiltasuna, bertako burgesia izatea, esportazioak, etab. zeuden.
Aduanak kostaldera aldatu zirenean, 1841ean, Bilboko meategien jabeak industria siderurgikoan inbertitzen hasi ziren. Lehenengo labe garaiak sortu ziren.
1839-72 artean, industria iraultzaren lehen urratsak eman ziren: lehen industria siderurgikoak sortu ziren, trenbide-sarea eta finantza sektorea bultzatzeko. Hala ere, Bilboko burgesiak ez zuen kapital nahikorik industrializazioa aurrera eramateko. Kanpoko faktore bati esker lortu zen: Bessemer bihurgailuaren aurkikuntza. Altzairua lortzeko, Europako siderurgia nagusi guztietan ezarri zen. Kapital britainiarren inbertsioa bultzatu zuten; beranduago, Frantzia, Belgika eta Alemaniatik ere etorriko ziren.
1865etik aurrera, atzerriko kapitalez zenbait konpainia sortu zen Bizkaiko meatz arroko burdina erauzi eta esportatzeko, eta kapital handiak pilatu zituen. 1870eko etekinak industrian inbertitzen hasi ziren bertako burgesak.
Industrializazioaren prozesua eta kapitalismoaren garapena (1876-1900): Hirugarren gerra karlista amaituta, industria handia sortzeko aukera egon zen. Burdinaren erauzketak eta Ingalaterrara egindako esportazioek gora egin zuten, eta euskal eta atzerriko konpainiak eratu ziren. Horri esker, industria siderurgikoak sortu ziren.
Fabriketan bertako burdina erabiltzen zen, eta ikatza Britainia Handitik ekartzen zuten. 1886an altzairua ekoizten hasi ziren.
1887tik aurrera, merkatu espainiarraren konkistara zuzendu zen, eta lege protekzionistak eskatu zituen “Liga Vizcaína de Productores” elkarteak. Merkatua monopolizatzeko, “Sindicato Siderúrgico” sortu zuten. Tamaina erdiko industria metalurgikoa sortu zen, eta arrakastarik handiena 1898an lortu zen: ontziolak, banka, burtsa, burdinbideak, aseguru konpainiak, nabigazio konpainiak.
1900-1914: Meatzeak agortzeak beherapena ekarri zuen. Egoerari aurre egiteko, bat egin zuten, eta 1902an Bizkaiko Labe Garaiak (AHV) sortu zituzten, Espainiako siderurgia handiena, industria nagusitasuna lortuz. 1914-1918: Arrakasta gerrari esker, etekin zoragarriak lortu ziren, eta industria berriak sortzean inbertitu ziren.
Ontzigintza: XIX. mendearen bukaeran, industria siderurgiarentzat onuragarria izan zen. 1898an koloniak galtzean, kapitala herrialdera itzuli zen, eta ontzigintzaren sektorea azkartu zuen.
Bilboko meatzaritzako eta siderurgiako burgesiako familia asko ontzigintzan hasi ziren: Astilleros del Nervión, Euskalduna, Naval... Beste sektore batzuk ere garatu ziren.
Industria elektrikoa: Bilboko burgesiak bultzatu zuen, Hidroeléctrica Ibérica enpresaren bidez. Zerbitzuen sorrera: Merkataritza Ganbera, Banco de Comercio, Banco de Vizcaya, Crédito de la Unión Minera eta Bilboko Burtsa. Baita trenbide-lineak, Bilboko portua, Deustuko Unibertsitatea (1883) eta Ingeniaritza Eskola (1897) ere.
Gipuzkoako Eredua
XIX. mendearen lehenengo hiru laurdenetan oinarriak finkatu ziren. Ez zen gertatu industriaren kontzentraziorik, eta ibaien haranetan edota Hernani-Pasaia-Irun inguruan ez zen gertatu sektore baten nagusitasunik; beraz, industrializazio multisektoriala garatu zen: papergintza, ehungintza, armagintza...
Enpresa txikiak eta ertainak, erdi mailako burgesenak eta burges txikienak.
Langileria bertakoa izan zen, etorkinen arazoak ez zuen eraginik izan.
Sektore garrantzitsuenak:
- Papergintza: Tolosan: La Esperanza, La Papelera Española.
- Ehungintza: Kataluniako kapital finantzazioaren garrantzia. Bergara aldean kontzentratu zen.
- Metalurgia: Bilboko inbertsioei esker, lantegi moderno batzuk sortu ziren: CAF.
- Armagintza: Tradizio handia birmoldatu zen: bizikletak, josteko makinak...
Industriaren gizarte ondorioak: XIX. mendearen bigarren erdian eta XX. mendearen lehen herenean, Euskadin aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren. Bizkaian etorkin asko etorri ziren. Gipuzkoan motelago gertatu zen, eta Araban ia ez zen nabaritu. Oligarkia sortu zen. Eskuinaldean aberatsen etxeak zeuden, eta ezkerraldean, berriz, bizitoki-auzo handiak, industriako langileenak.
Inmigrazioa
Bizkaian eta Gipuzkoan oso garrantzitsua izan zen. Bizkaian biztanleriaren %27 izatera iritsi ziren, eta Gipuzkoako biztanleriaren %12. Landako exodoa bizkortu egin zen XIX. mendearen bigarren erdian, eta, orduan, hiritartze-prozesua indartu zuen, familientzako bizilekuen arazoa planteatuz. Barrakoiak, peoi-etxeak eta alokatutako etxebizitzak izan zituzten langileek. Europako hiltasun-tasarik handiena izatea eragin zuen.
Mea langileek bakarrik kobratzen zuten lan egiten zuten egunetan. Hasieran, janariak kantinetan baino ezin zitezkeen erosi, eta gehiegikeriak eragin zituen, produktuak %30 inguru garestiagoak baitziren.
Osasuna hobetzeko eta izurri gaitasunen hedapenari aurre egiteko, sorospen etxeak eta hiru ospitale eraiki ziren.
Meatzari taldea: XIX. mendeko azken hamarkadara arte ez zen langileen mugimendurik egon, langileen lan-baldintzak oso-oso kaskarrak izan arren.
Ideia sozialistak zabaldu ziren (PSOE eta UGT nagusi) eta publikazioak argitaratu ziren (La Lucha de Clases). Tokian tokiko kultura tradizionalarekin egin zuen talka, EAJ-PNVrekin. Gipuzkoan ere, XX. mende hasieran sortu ziren lehen langile-elkarteak.
Euskal abertzaletasunaren sorrera eta garapena eragin zituen. 1911n lehen sindikatu abertzalea sortu zen, Solidaridad de Obreros Vascos, gaur egun ELA-STV.
Oligarkia politiko eta ekonomikoa osatuko zuten. Langileen mobilizazioak hasi ziren, eta sozialismoa errotu zen meatze aldean. 1890eko lehen greba orokorra egin zen.
Akulturazioa handia izan zen, eta azpikultura abertzalea eratu zen. Nazionalismoaren sorrera ekarri zuen.
Emakumeak eta Industrializazioa
Gizarte eredu berriak bultzatu zuen sexuaren araberako lan banaketa. Familien barruan hierarkizazioa ezarri zen. Familia eredu hori ez zen berria; erlijioaren eragina zeukaten ideologia tradizionalistek, eta liberalismoak ere onartu zuen filosofia hori. Langileen familietan, emakumea ez zen etxean bakarrik aritzen.
GAI: LANGILEEN MUGIMENDUA (1890-1923)
Langileen Mugimendua Espainian eta Euskal Herrian
Langile klasearen lan baldintzak oso gogorrak ziren, eta bizi baldintzak ere oso gogorrak. Horregatik, langileak elkartzen eta egoera jasangaitz hartatik ateratzeko ekimenak antolatzen hasi ziren.
Espainian lehen langile ekimenak 1830eko hamarkadan burutu ziren, Katalunian gehienbat. Elkarte Mutualistak sortu ziren, elkarri laguntzeko helburuarekin, baina gobernuak legez kanpo deklaratu zituen, eta, azkenean, greba bilakatu ziren.
Seiurteko Iraultzailean bultzada handia izan zuen. Europan Internazionala antolatu zen.
Langileak bi taldetan bereizi ziren, ideologiaren arabera: anarkistak eta sozialistak. Espainian anarkistak ziren nagusi.
Anarkistek estatuaren erakunde oro ezabatu nahi zuten. Sozialistek, berriz, estatuaren botereaz jabetzea nahi zuten.
Errestaurazioan, langile mugimendua berriz legez kanpo geratu zen, harik eta 1881ean Sagastaren gobernu liberala heldu zen arte. 1888an UGT sortu zen, eta 1910ean, CNT.
1919tik aurrera, anarkisten ekintzak erradikalizatu egin ziren.
Alderdi Sozialistari dagokionez, sektore batzuek politika horren kontra jotzeak alderdian bi joera sortu zituen: Indalecio Prieto buru zuen joera moderatua, eta joera erradikala edo iraultzailea. 1921ean talde batek alderdia utzi eta PCE sortu zuen. Primo de Riveraren diktaduran, Alderdi Sozialistak erregimena babestu zuen, eta UGT sindikatu indartsuena bilakatu zen.
Eliza katolikoak lan harremanen garaia ekin zion, enpresa buruak eta langileak sindikatu katolikoetan elkartzera bultzatuz.
Marxismoa | Anarkismoa | |
Eremu geografikoa | Madril, Asturias, Valentzia | Mediterraneo inguruan, Bartzelona, Zaragoza, Andaluzia |
Gobernu sistema | Langile diktadura | Ez da gobernurik, federazioa izatea |
Jabetza | Kolektiboa (estatuaren esku) | Kolektiboa (langileen esku) |
Giza-harremanak | Klaserik gabeko gizartea | Klaserik gabeko gizartea |
Administrazioa | Estatuaren eskuetan | Federazioen eskuetan |
Praktika politikoa | Hauteskundeetan eta parlamentuan | Iraultza |
Protagonistak | Langileak | Langile eta nekazariak |
Erakunde Sindikala | UGT | CNT |
EUSKAL HERRIAN
Industrializazioak eta Bizkaiko meategien ustiakuntzak langile mugimendua sortu zuten.
Sozialismoaren eskutik hasi ziren antolatzen, eta, gero, beste joera sindikal batzuk agertu ziren: sindikalismo katolikoa eta abertzalea.
Sozialismoa Euskal Herrian: Facundo Perezaguaren eskutik, 1886an lehenengo talde sozialista sortu zen Bilbon. 1890ean Bizkaiko lehen greba garrantzitsua egin zen, eta bultzada handia eman zion sozialismoari. Greba ugari egin ziren, beti ere sozialisten gidaritzapean.
1904an, Lucha de Clases agerkaria argitaratu zen. Tomas Meabek Agrupación de Jóvenes Socialistas sortu zuen.
1897an, Gipuzkoan indarra hartzen hasi zen, Donostian eta Eibarren.
1915ean, politika moderatuagoa agertu zen. Ordezkari nagusia Indalecio Prieto izan zen, erreformista, eta hauteskunde borroka nagusitzen joan zen sindikatuen borrokaren aurretik.
I. Mundu Gerra: Sindikatu berriak agertu ziren: sindikatu katolikoak eta SOV.
1917an greba antolatu zen. Grebak porrot egin zuen, eta Prietok argi ikusi zuen ez zela komeni egitura sindikala gobernuarekin zituen borroketan nahastea. Langileen sindikatuen garapen izugarria ekarri zuen. 1921eko krisiaren ondorioz, lan egoera txartu egin zen.
Langile Abertzaleak (ELA): Langile euskaldunak antolatzeko, Solidaridad de Obreros Vascos (SOV) sortu zen, eta, beranduago, 1933an, Solidaridad de Trabajadores Vascos (ELA/STV).
Sindikatu Katolikoak
Komunismoa: Sozialismotik banatu berri ziren, eta Perezagua zuten buru. Dolores Ibarruri zen militante garrantzitsuena.
Anarkismoa: Ez zuen apenas indarrik Euskadin.
Primo de Riverak anarkismoa legez kanpo utzi zuen, eta sindikalismo askeak eta katolikoak indar handiagoa hartu zuten, UGTren kolaborazionismoaren ondorioz.
SOZIALISMOA | NAZIONALISMOA ELA-STV SOV | SINDIKALISMO KRISTAUA | ANARKISMOA | |
Ezaugarri ideologikoak | Komunismoa | Abertzaleak eta katolikoak | Katolikoa | Estatua desagertu |
Noiz agertzen eta noiz zabaldu zen | 1886 | 1911 | 1894 | 1870 |
Nondik hedatu | Bizkaian ezkerraldean | Bizkaian | Nafarroa eta Araba | Bilbon,baina gutxi |
2.-NAZIONALISMO:
*Sarrera:Nazionalismoa bere herria nazio izatearen kontzientzia hartu politikoa da.Nazio kontzeptua oso heterogeneoa da:a.-Teoria frantsesa y b.-Teoria alemana.
XIX.mendean zehar zabaldu zen Europan.
*Espainan:Espainan eragin nagsiak:Katalunian,Galizian,Euskal Herrian eta Valentzian.
Bi etapa daitezke: Etapa kulturala eta etapa politikoa.
*Euskal Herian:Euskal Nazionalismoaren agerpenean foruen abolizioak eta industrializazioak eragin zuten.
1.-Nazionalismoaren aurrekariak:sortzailea Sabino Arana beste mugimendu batzuetan oinarritu zen
euskera con un tamaño de 22,15 KB