Euskal Herriko Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila: historia laburra

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 9,37 KB
Actualizado el

Resumen

Testu honek Bigarren Errepublikako Euskal Herriko autonomia-saiakerak eta Gerra Zibilaren garapena azaltzen ditu, foru-galeratik hasi eta 1936ko Estatutuaren onarpenera arte. Gerra Gipuzkoan, Bizkaian eta Santoñako ituna bezalako gertakarietan zehar aztertzen da, eta gerraren ondoren ezarritako errepresioarekin amaitzen da. Ikasleak autonomia-proiektuen eboluzioa eta gatazkaren kronologia ulertuko ditu.

Puntos clave

  • 1876an foru-instituzioak galdu zituzten euskal lurraldeek, eta XX. mendean autonomia-eskaera berritu zen.
  • Errepublikaren garaian euskal mapa politikoa hiru indar nagusitan banatu zen: ezker sozialista, EAJ eta eskuin tradizionalista.
  • Autonomia-proiektuak hainbat izan ziren: Eusko Ikaskuntzaren proiektua, Lizarrakoa eta Batzar Kudeatzaileena (1933).
  • 1934ko urriko iraultzan EAJk alderdi gisa parte hartu ez bazuen ere, nazionalista batzuek hartu zuten parte eta asko kartzelatu zituzten.
  • 1936ko Estatutua Valentzian onartu zen urrian, gerra hasi ondoren, eta Eusko Jaurlaritza sortu zen Gernikan.
  • Gerra Euskal Herrian 11 hilabete iraun zuen; Gipuzkoan lubaki-borrokak izan ziren, Bizkaian Bilbo hartu zuten, eta Santoñako ituna sinatu zen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

2. ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA: AURREKOAK. 1876an foru instituzioak galdu ondoren, etengabe aldarrikatu zuten euskal lurraldeek Espainiako monarkiaren esparruan izan zuten autogobernu maila. XX. mendearen hasieratik aurrera, foruzaletasun zaharraren aldamenean aurreko eskari hura erabat baztertzen ez zuen autonomia forulazioa berri bat hasi zen gorpuzten. Zehaztizen foruen guztizko berrezartzearen aukera erabat zokortzen ez zuen autonomia forulazio berria. 1917ko udan euskal autonomiaren alde bultzaturik kanpainaren ondoren, mezzu zehatz bat igorri zitzaion gobernuari autonomia baten alde. 1918tik aurrera autonomiaren gaiak indar handiagoa hartu zuen. Kontestu hartan sortu zen eusko irakaskuntza 1918an. Primo de Riveraren diktadurak atzerarazi zituen asmo haiek guztiak. Aipagarria da euskal mapa politikoa hiru espin nagusitara jo zuela errepublikaren garaian: alde batean, errepublika sozialista; beste batean, euskal nazionalismoa; eta hirugarrenean, alderdi eskuindarrak eta tradizionalistak. Euskal nazionalismoaren presentzia ahulago zen Araban eta Nafarroan. Ehko beste berezitasun bat izan zen autonomia lortzeko izan zituen zailtasunak.


EUSKAL HERRIKO INDAR POLITIKOAK. Elkarte sare gihartsu batez bideratu ziren planteamendu politikoak. Hiru erpin politikoen gizarte eraginaren esparrua oso nabarmen bereizten zen hauteskundeetan: ezkerra indartsua hiriburuetan, industrialeetan eta Nafarroako erriberan. EAJ indarra Bilbon eta Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazari aldeetan. Karlismoa izan zen eskuineko indar nagusia. Kontrolpean eduki zituen karlismoak Araba eta Nafarroa aldi handiena izan zen.


LEHEN AUTONOMIA PROIEKTUA. Euskal autonomiaren aldeko bidea luzea eta zaila izan zen, eztabaidan parte hartu zuten alderdiek autonomiaren aurrean jarrerak bateraezinak zirelako. EAJ izan zen autonomiaren bultzatzailea. Lehen biurtekoan tradizionalistekin bat egin zuten eta ezker errepublikazale sozialistaren errezekoak sortu zituen. Zinegortzi nazionalistek ekin zioten autonomiaren aldeko mugimenduri eta Jose Antonio Aguirre zuen buru. Estatu proiektu bat presta zezala agindu zioten hauek eusko ikaskuntzan.


EUSKO IKASKUNTZAREN PROIEKTUA. Konstituzio berria onartu baino lehen onartu zen. Haren arabera, euskal estatu kofedetal bat zehazten zuten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroak. Lurraldeen arteko egitura parakideek ziurtatzen zituzten aginte exekutiboa eta ahinte legegilea. Elebitasuna ezartzen zen irakaskuntzan eta administrazioan. Kontzertu ekonomikoak iraungo zuen finantza sistema gisa. Azkenik, bitariko batzordea eratuko zen, estatuaren eta EHaren artean bi administrazioen artean suertatuko liratekeen liskarren gaineko erabakiak hartzeko. Proiektu honetatik, proiektu ildo nagusi bereizi ziren: alde batetik, karlistek eta EAJk elizaren interesen aldera lerraturikoa; eta beste aldetik, ezkertiarren euskal autonomiaren eta Vatikanoaren arteko zuzeneko harremanak biderik gabe utziko zituena.


LIZARRAKO PROIEKTUA. Alkate nazionalistek eta karlistek deiturik, Lizarrarako batzarrera bildu ziren euskal ikaskuntzaren proiektuan oinarritutako estatutu proiektu bat onartzeko. Euskal irakaskuntzaren proiektua EHko pertsonalitate eskuindarrak eta ezkertiarrak zuen. Lizarrakoa eskuindarren proiektua zen. Proiektu hau EAJ eta Comunión Tradicionalistaren arteko koalizioaren programa izan zen 1931ko hauteskundeetan eta emaitzak onak eman zizkien, baina gorteek onartu behar zuten eta ez zuen etorkizunik.


BATZAR KUDEATZAILEEN PROIEKTUA. Legen ezaugarria zen konstituzioak aurreikusitako prozedura errespetatzen zuela. Bi testu prestatu zituzten batzordeek eta aintzat hartu ziren: lehenean lau lurraldeak, baina Iruñako bilkuran, udal nafarraren gehiengoak aurkako botoak eman ondoren, beste bat prestatu zuten. Bigarrena 1933an Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek Gasteizen eginiko bilkuran egin zen. Hartan ez zen euskal estatutuaren aipamenik egiten, lurralde autonomo bat zen. Ahalak, 1931ko proiektutakoak baino mailako apalagoak ziren eta konstituzioak xedaturiko errespetua zen atal guztietan. Estatutu hau aurrekoak baino demokratikoagoa zen, baina hala ere haren tramitazioa gelditu zen, eskuin espainiarra autonomiaren aurka zegoelako.


1934KO URRIKO IRAULTZA. 1934ko udazkeneko gertakariak ez zuten inondik ere Katalunian izan zuten eragina eta aintzik ere ez Asturiasek bizi izan zuenarena. EHn 1933ko hauteskundeek berealdiko arrakasta ezarri zion euskal nazionalismoari, bertako lehen indar parlamentarioa bihurtu baitzen. Nazionalisten garaipenak aupada eman zion autonomiaren aldeko kanpaiari, baina ez zuen inolako erantzunik jaso.


Espainiako gainerako lurreetan gertatzen ez den bezala, EHn muturtzen hazi zen eskuindarren eta ezkertiarren jarrerak eta greba batzuk egin ziren industrialdeetan. Espainiako Finantza Ministerioak neurri batzuk hartu zituen kontserbatorio ekonomikoaren aurka. Nazionalistek, errepublikazaleek eta sozialistek hartu zuten parte udaleen altxamendu hartan, nazionalistek eskuindarrekin zituzten loturak hausten. Gatazka hura pistu zen egunetan gertatu zen 1934ko urriko iraultza. EAJk ez zuen parte hartu alderdi gisa, baina langile militante nazionalista batzuek eskua hartu zuten. Grebaren ondorioz, ildako, zauritu eta kartzelatu asko egon ziren, EAJren BBBko buruzagi batzuk horien artean. Espainian bezala, herri frotea eratzeko urratsak hasi ziren egiten, Idalecio Prieto sozialistak bultzatuta. Bi indar horien artean, gertatu zen nazionalismoa.


1936KO ESTATUTUA. Espainian 1936ko hasieratik bizi izan zuen bipolarismoa triangelua zen EHn. Herri fronteak ere estatutua zuen bere programan eta zuzenean parte hartzen zuen hartan, EAE-ANV alderdiak. Parlamentu barruan, gutxiengo nazionalistak garbi asko zekien autonomia herri frontearen gobernuarekiko akordioaren baitan egongo zela. Parlamentuko batzordean lanak azkar joan ziren eta 1936ko ekainean bukatua zen ia. Akordio bat falta zen finantzaren alorrean. Gerra hasi zen eta eten egin zen autonomia prozesuan, baina estatutuaren onarpenaren aldeko urratsak bizkortu ziren 1936ko urriaren batean Espainiako parlamentua Valentziako egokitu eta gero onartu zen estatutua. Testu berriak askoz ere laburragoa zen bestea baino (14 artikulu) eta zehaztasun eza handia zuen aspertu garrantzitsu batzuetan. Kendu ziren eskubide historikoei, foruen berrezartzeari eta Nafarroako integrazioari buruzko aipamenak, eta kanpo geratu ziren lana, jabetza eta zerbitzu militar titulua. Xedapen bat erantsi zitzaion testuari Euskadiko behin-behineko gobernuko burua izendatzeko modua zehaztearren. Gerrak eraginda, ahalak zabaldu zituen Eusko Jaurlaritza eta estatutuaren ordezkari bihurtu zen EHn. Estatutuaren ahalak dirua egin zuen. 1936ko urriaren 7an bildu ziren Gernikara zinegotziak, lehen lehendakaria izandatzeko alderdi guztiak ados zeuden; garrantzitsua zen lehendakari katoliko moderatu bat edukitzea.


GERRA EUSKAL HERRIAN.

Laburra izan zen Euskal Herrian, 11 hilabete iraun zuen. Gerra Gipuzkoan. Gipuzkoan garatu zen gerraren lehen fasea, frontean gerra ibaia ezarri zen arte 1936ko udazkenera arte eta 3 hilabete iraun zuen. Antolakuntza eza eta soldadu eta bitarteko gutxi zegoen. Lubakietako borrokak nagusitu ziren guduetan, hango orografia menditsua aproposa baitzen gerra molde horretarako. Errebeldeek erasopean ezarri zuten Irunen mugako bidea mozteko. Loiolako koartelaren matxinadak porrot egin zuten 1936ko uztailaren 21ean. Gerra Bizkaian. Bigarren fasea autonomia estutua onartu ondoren garatu zen eta Eusko Jaurlaritzak gidatu zuen. Eusko Jaurlaritzak 1937ko udaberrian hasi, erretekeekin batera. Hiru zibil masiboki bonbardatu zituzten Durango eta Gernikako bonbardaketak. Bizkaiari martxoaren azken egunetik aurrera eta bi hilabete eta erdiren ondoren sartu ziren Bilboko hirian. Aipagarri da Eusko Jaurlaritzak erretidura orduan hartu zuen erabakia ez baitzuen errebeldeen esku geratuko zen produkzio aparatua ezdeuseztatu. Euskal lurralde guztia errebeldeen eskuetan geratu ondoren, EAJ alderdiak Santoñako ituna hitzartu zuen italiarrekin: honetan, errenditu egin ziren batailoi nazionalistak eta ordainean itsasoratu ahal izango ziren euskal nazionalistak bila etorriko zitzaizkien ontzietan. Ituna ez zuten errepikatu eta kartzela frankistetan sartu zituzten nazionalistak.


Ondorioak: Errepresioa. Gerraren amaierak ez zuen bakea ekarri. Baliorik gabe geratu ziren errepublikako gobernuek eginiko legeak. Desagertu ziren instituzio demokratikoak, gobernu autonomoak eta erakunde politikoak eta sindikalak, deprazioak bideratu zituzten administrazioak, irakaskuntzan, etab. Errebeldeek preso harturiko kontzentrazio esparruetan eta kartzeletan sartu zituzten eta afusilatu egin zituzten haietako asko. Errepublikako gobernuari leial iraun zuten militarrak eta zibilak altxamendu militarra bultzatzeagatik kondenatu zituzten, eta asko hil itxilatu ondoren. Errepublikaren aldekotzat jotakoek diskriminazioa jasan zuten lanean eta haien seme-alabei ikastea galarazi zitzaien batzuetan. Debekatu ziren gaztelaniaz egiten ez ziren kultura agerraldi guztiak. EHn errepresio gogorra bideratu zen erregulen berriari leialtzat hartzen ez ziren guztien kontra.

Preguntas frecuentes

Noiz onartu zen 1936ko Euskal Estatutua?

1936ko urriaren 1ean Espainiako parlamentuak Valentzian onartu zuen Estatutua, gerra hasi ondoren. Testua 14 artikulukoa zen eta Euskadiko behin-behineko gobernuaren izendapena arautzen zuen.

Zer izan zen Santoñako ituna?

EAJk italiarrekin hitzartutako akordioa izan zen, eta honen arabera nazionalista batailoiak errenditu eta itsasoz ihes egin ahal izango zuten. Ituna ez zen errespetatu eta nazionalistak kartzelaratu zituzten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan galdu zituzten euskal lurraldeek foru-instituzioak?
2. Zein izan zen Bizkaian gerraren bigarren fasearen gidaria?
3. Zein indar politikok nagusitu zuten Araban eta Nafarroan?
4. Nork bultzatu zuen Euskal Ikaskuntzaren proiektuaren aldeko mugimendua?
5. Zein hiritan onartu zuten 1933an Batzar Kudeatzaileen testua?
6. Zer ondorio izan zuen gerrak Euskal Herrian?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.