Baionako Hitzarmena (1945-03-31)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,43 KB

21. TESTUA. BAIONAKO HITZARMENA (1945-03-31)

Aurrean dugun testua izaera politiko duen lehen mailako iturri Historikoa da;
hain zuzen, Baionako Hitzarmena.  
Egilea Kolektiboa da, hau da, Erbestean zeuden indar politiko eta sindikal Guztiak, Alderdi komunista barne, Eusko Jaurlaritzari sostengua eman eta Espainian demokrazia ezartzeko borrokatzeko konpromisoa hartu zuten.

Testua publikoa da, 1945ko martxoaren 31an argitaratu zen Baionan eta hartzailea herria da, izan Ere euskaldun guztiei zuzendua dago. 

Helburua, Eusko Jaurlaritzari sostengua eman eta monarkiaren Berrezarkuntza galaraztea izan  zen, EAJk (Juan De Ajuriaguerra) eta PSOEk (Enrique Dueñas)  aurretik izandako elkarrizketen ondorioa.

Hitzarmenaren mamia hauxe da: erbestean zegoen Euzkadiko gobernuaren Inguruan sinatzaileek lortutako akordioak ezagutzera ematea.

Ideia Nagusiak berriz,


Euzkadiko gobernuarengan konfiantza, herriaren nahia Errespetatzea etorkizunean, demokrazia berrezartzean gobernua aholkatzea eta Azkenik, diktaduraren aurka borrokan diharduten alderdi guztiek elkarlanean Jarraitzea.

Frankismoaren lehenengo aldian kokatu behar dugu Testua.
Baionako Ituna sinatzean  oposizioaren batasuna berreskuratu zen. Une Horretan oposizioa baikor zegoen, herrialde aliatuen eta nazioarteko erakundeen (NBE) laguntzaz Frankoren erregimena amaiaraziko zutela uste baitzuten. Hala Ere, handik gutxira, diktadoreak botereari eutsiko ziola ikustean, samintasuna Nagusitu zuen. Gainera politika-tentsioak areagotu egin ziren; horren ondorioz, PC alderdia Eusko Jaurlaritzatik bota zuten (1948) eta zenbait buruzagi Nazionalista nabarmenek dimititu egin zuten

Testua bi zatitan banatzen da, sarreran akordia sinatu dutenak Aurkezten dira  eta ondoren,  hitzarmenaren Bost puntu jasotzen dira.

Frantziako erbestean zeuden hitzarmenaren protagonistak aurkeztuz Sarrera labur bat egiten du. Frankismoaren kontra borroka egin zuten Euzkadiko Erakunde politiko eta sindikalek hitzartutako oinarriak adierazi zituzten, Baina, aldi berean adieraziz, etorkizunean berezitasun ideologikoei ez zietela Uko egingo.

Lehengo puntuan,  gerra garaian lortutako batasuna berretsi Egiten da


Batasun hori,  1936ko urriaren 7an osatu zen Euzkadiko Lehenengo gobernuan islatu zen. Errepublikako gorteek onartutako Estatutuari Esker sortutako gobernuak Jose Antonio Agirre zuen lehendakari.

Bigarrenean, erbestean zegoen Euzkadiko gobernua zilegitzat hartzen Dute euren babesa eta laguntza eskainiz, beti ere, haien helburu politiko eta Sozialak jasotzen dituen bitartean

Hirugarrenean, behin Demokrazia berrezarrita, Euskal herritarren nahiak errespetatzeko eta defendatzeko Hitza eman zuten. Gogoratu behar da hitzarmena 1945an sinatu zutela eta Oraindik baikor, uste zuten  aliatuek Diktadurarekin bukatzen lagunduko zietela.

Laugarrenak dio diktadura amaituta Euzkadiko gobernua aholkatzeko Eta babesteko erakunde bat sortuko dutela.

Azken puntuan,


  Espainian Frankoren aurka borrokan  ari diren Guztiekin bat egiteko konpromisoa hartzen dute. Baita  monarkiaren alde egiten dutenen kontra ere.

Testua ongi ulertzeko ezinbestekoa da Bere  testuinguru historikoan kokatzea

Gerra zibila hasi eta gutxira (1936) Euskadik bere lehen Autonomia Estatutua lortu zuen. Eusko Alberdi jeltzaleak Fronte Popularrari Babesa ema izanak  eta Errepublikari eskainitako  fideltasunak posible egin zuten Urgentziazko bidetik Estatutuaren onarpena.  Indalezio Prietoren (PSOE) papera erabakigarria izan zen, berak idatzi Eta negoziatu baitzuen testua Madrilen. Estatutuan Bizkaian eta Gipuzkoako zati Txiki batean besterik ez  zen  ezarri, Araba nazionalen alde jarri zelako Eta Gipuzkoako zatirik handiena berehala hartu zutelako matxinatuek. Estatutuak Bizi laburra izan zuen, bederatzi hilabete bakarrik, tropa frankistek lurraldea Bereganatu zutelako eta Frankok Estatutua bertan behera utzi zuelako. Eusko Jaurlaritza Erbestera  joan zen eta Handik Euskadi gobernatzen saiatu zen.

Urteak igaro ahala, (tartean II Munduko gerra gertatu Zen) Frantzian zegoen Eusko Jaurlaritzari babesa eman zioten Alderdi politiko Eta sindikatuek  batasun hori Berriztatzeko beharra ikusi zuten.

 Horregatik Baionan Bildu eta aztertzen ari garen testua sinatu zuten. 

1939. Urtean Errepublikak gerra galdu ondoren, Galtzaileek erbesterako bidea hartu zuten . Errepublikaren amaierak liskarrez Beteta egon zen eta liskar horiek erbestean jarraitu zuten. PSOE  zatituta zegoen eta honek eragina izan zuen Sozialistengan.

Bestalde, PCEk Juan Astigarribia Euzkadiko gobernutik Kendu zuen nazionalisten aurrean makurtu izana leporatuz. Honen aurrean  Jose Antonio Agirreren helburua zera izan Zen, Eusko Jaurlaritzaren batasunari eustea .

Euzkadiko gobernua osatzen zuten  alderdien artean desadostasun ugari egon Ziren,  Baina Burgosko kartzelan, bertan Juan de Ajuriaguerra zegoelarik, nazionalisten eta sozialisten arteko akordio Bat lortzeko oinarriak finkatu ziren.

Urriaren bukaeran  Touloussen Batzen dira Fronte Popularrean zeuden Alberdi eta sindikatu nagusiak, Alderdi Errepublikarrak eta nazionalistak.  Lehen Bilera hauek PCEk zuzendu nahi izan zuen, 1940.Urteaz ez geroztik lehen aldiz Eseri baitzen alderdi  guzti horiekin.

Martxoaren hasieran akordioa ia lortuta zegoen nahiz Eta  martxaren 30 arte ez sinatu.

Testu hau oso baliagarria da  erbestean zegoen  oposizioaren papera ulertzeko


Baionako hitzarmenak 1940ko akordioa ordezkatu zuen eta bere 5 puntuak Etorkizuneko ildoa finkatu zuen. Lehenik Euzkadiko gobernuari babesa ematen Zaio euskal herriaren ordezkari zilegitzat hartuz. Hirugarrenean berriz, Demokrazia berrezarritakoan herriaren nahia errespetatzeko eta defendatzeko Konpromisoa hitzartu zuten. Akordio honen gakoa beharbada, askatasun Demokratikoak berreskuratzea beste edozein gaiari nagusitu izana izan zen.

Akordioa  EAJ, ANV, PCE, UGT, Euzko Mendigoizale Batza, IR, CCSE (PSE), Partido Republicano Federal, CNT y ELA-STVko ordezkariek sinatu zuten.

Hitzarmen honek diktaduraren kontra erbestean  zeuden alderdi eta sindikatuek etorkizunen Egin nahi zuten  ekimenak  jaso zituen.

Entradas relacionadas: