23.Testua. 1978ko espainiako konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,59 KB

23.TESTU IRUZKINA
Aztertuko dugun testua juridikoa da forma aldetik, konstituzioa baten artikuluen bilketa baita. Bere edukia politiko soziala da, demokrazian oinarritutako monarkia parlamentarioa ezartzen du eta. Lehen maiako testu honek egile kolektiboa dauka, 1977ko hauteskunde demokratikoetako alderdi politiko nagusien ordezkariek idatzi baitzuten. Hau izan zen ideologia ezberdinetako politikarien artean adostutako lehen konstituzioa. Hartzailea, publikoa da, espainiar nazioari zuzenduta baitago.
1978ko urriaren 31an onartu zuten gorteek, eta erreferendum bidez onartu zen urte bereko abenduaren 6an. 1978ko abenduaren 29an kaleratu zen. Franko hil ostean idatzi zen, demokraziarako bidean; hau da, trantsizio garaian(1975-1982).

Testuaren ideia nagusia konstituzioaren eta Espainiaren ezaugarriak azaltzea da. Besteak beste, monarkia parlamentarioa ezartzen du estatu demokratikoaren forma politikotzat, non subiranotasuna herriarena den. Gainera, nazioa zatiezina den arren, autonomia ematen die ezaugarri bereizgarriak dituzten probintziei. Hiru botereen antolamendua ere azaltzen da.
Kontzeptuen artean, Juan Karlos I.A, foru lurraldeen eskubide historikoak, 1839ko urriko legea eta 1876ko uztaileko legea daude. Lehenengoa, 1975tik 2014 ekainaren 19ra  Espainiako erregea eta estatu burua izan zen, abdikatu zuzenera arte, naiz eta errege titulua izaten jarraitu. Frankok izendatu zuen bere ondorengo estatuburu, eta Espainian monarkia berrezarri zuen. Haren oinordekoa haren seme Felipe VI.A da. Foru lurraldeen eskubide historikoak aipatzean, foruak aplikatzen diren eremuei  egiten die erreferentzia. Araba Bizkaia Gipuzkoa eta Nafarroa, adibidez, foru lurraldeak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoa eratzen dute. 1837ko urriko legearen bidez, Esparterok euskal lurraldeetako foruak mantendu, baina 1937ko konstituzioaren menpe jarri zituen. Ondoren, 1876ko uztaileko legearen bidez, Canovasek euskal foru horiek deuseztatu zituen, estatu zentralista bat sortu nahian, euskal probintziak Espainiako gainerako probintzien pare jarri zituen eta.
Herrialdean aurretik egondako beste konstituzioek ez bezala, ideologia ezberdinetako politikariek idatzi zuten eta gehiengo zabalak onartu zuen. Horren arrazoia gerra eta diktadura garaitik etortzea izan daiteke. 1939tik 1975era nagusitutako erregimen frankistaren azken urteetan, krisialdi zabaldu zen herrialdean, 1973ko petrolioaren krisiaren, gizarte protesten eta nazioarteko gaitzespen presioaren eraginez. Gainera, erregimenean barne zatiketa eman zen: alde batetik, erreformen aldekoa; bestetik, immobilistak. Arias Navarro izendatu zuten gobernuburu, nork erreforma gutxi egin zuen.
1976an, Juan Karlos I.Ak Adolfo Suarez frankista erreformista izendatu zuen gobernuburu eta Erreforma Politikorako Legea kaleratu zuen, besteak beste. Gorte frankistetan onartu eta alderdi eta hauteskundeak legeztatu zituen. Hortaz, 77an lehen hauteskunde demokratikoak egon ziren, Suarezen  alderdiak irabazi zituenak. Hurrengo urteetan, gorteek konstituzioa idatzi zuten, baita beste hainbat gauza adostu ere: Monkloako itunak, zerga erreforma, autonomia estatutuak…
Konstituzioan Espainia zuzenbideko estatu soziala dela eta aipatzen da. Horrek lege-sistema baten bidez antolatzen dela esan nahi du, diktadurari kontrajarria, botere eta hiritar guztiak konstituzioak dioenaren menpe baitaude. Gainera, hiritarrentzat bizi baldintza egokiak bilatu behar ditu. Demokratikoa denez gero, eta subiranotasuna herriarengan dagoenez gero, herriak aukeratutako erabakiak hartu behar dira, berdintasuna eta politika aniztasuna oinarri izanik. Monarkia parlamentario honetan, frankoren eragina nabari daiteke, berak, izendatu baitzuen erregea. Herrialde zatiezina bada ere, autonomia erkidegoak onartzen dira, errepublikan bezala. Botereri dagokienez senatu eta kongresuak botere legegilea; betearazlea berriz, presidenteak, presidenteordeak, eta ministroek; azkenik botere judizial independentea, epaileen esku.
Konstituzioa onartu ostean; UCDn krisia sortu zen, ezker eta eskuinaren presioen ondorioz. Hortaz, 1981ean presidenteak dimititu egin zuen. Gobernuan eztabaidak sortu ziren, NATONn sartzearen inguruan. 1981eko otsaila militar batzuk (Tejero jenerala buru) kolpe estatu bat eman zuten demokraziaren bidea egiteko, baina arrakastarik gabe. Hala ere Europar Batasunean sartze lortu zen, konstituzionalak zirelako. 1982-2004 artean PSOE eta Aliantza Popularra gobernuan egon ziren.
Testua oso garrantzitsua da, aldaketa txiki batzuez aparte, gaur egun konstituzio berak jarraitzen duelako indarrean, orain arte egondako konstituziorik egonkorrena izan da, Espainian bere alde egon ziren arren Euskal Herrian %53ko abstentzioa egon zen. Konstituzio honetan dauden artikuluak dira gaur egun  gure gizartean ditugun oinarriak.

Entradas relacionadas: