1876ko Konstituzioa eta Oligarkia eta kazikismoa (Costa): iruzkina eta testuingurua

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 10,66 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak 1876ko Konstituzioaren artikulu nagusiak eta Joaquin Costaren 1901eko Oligarkia eta kazikismoa testua aztertzen ditu, bi iturri historiko lantzeko. Berrezarkuntzako sistema politikoa, kazikismoa, putxerazoa eta turnismoa azaltzen dira. Ikasleak Errestaurazioaren ezaugarriak eta Costaren erregenerazionismoaren kritika ulertuko ditu.

Puntos clave

  • 1876ko Konstituzioa 1876ko ekainaren 30ean onartu zen, Alfontso XII.aren berrezarkuntzaren garaian, eta 1931ra arte indarrean egon zen.
  • Konstituzioak erlijio katolikoa estatuko erlijio ofiziala zela ezartzen zuen, eta gainontzeko erlijioak eremu pribatuan onartzen ziren.
  • Berrezarkuntzako sistemak subiranotasun elkar banatua, alderdi-bitasuna, sufragio zentsitarioa eta turnismoa izan zituen oinarri.
  • Kazikeak herri edo eskualdeetako eragile boteretsuak ziren, eta hauteskundeetako emaitzak manipulatzen zituzten putxerazoaren bidez.
  • Joaquin Costak oligarkia eta kazikismoa kritikatu zituen, eta erregenerazionismoaren sortzailea izan zen, eskola eta despentsa nazioaren modernizaziorako oinarri zirela defendatuz.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

7.TESTUA - 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30) 1.

KOKAPENA

Aurrean dugun testuak 1876ko konstituzioaren artikulu batzuk jasotzen ditu. Lehen mailako iturri Historikoa dauka. Formaren aldetik juridikoa da eta eduki politikoa dauka. Borboidarren monarkiaren berrezarkuntzaren ostean kokatzen dugu, 1876ko Ekainaren 30ean. Egilea Gorteak dira, hau da, kolektibo bat.Testu publikoa da Konstituzioa Espainiar guztiei zuzenduta dagoelako eta asmoa etapa honetako Espainiako konstituzio berria adieraztea da.
Helburua foruen abolizioa da, horretaz aparte  Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba parte hartzea nazioaren gastu eta legeetan ere.Testuaren kokapenari dagokionez, Madrilen 1876ko Uztailaren 21ean egin zen, konkretuki azken gerra karlista  eta Espainiako Lehen errepublika bukatu ondoren, berrezarkuntzaren hasieran, Alfontso XII.Aren Erregealdian. Aro Garaikidean, XIX.Mendean.

2

.

AZTERKETA

TERMINO HISTORIKOAK Alfonso XII.A: jaio zenetik 1931ra arte erregea izan zen Eta bere adingabetasunean Maria Kristina izan zen erreginaordea. 1902an koroatu Zuten:
Errege konstituzionala:
Aginpidea konstituzioak mugatua eta zehaztua Duena. ///Gorteak:
Botere legegilea Duen pertsona taldea.///Estatu konfesionala:
Erlijio ofizial bakarra Ezartzen denean.
IDEIA NAGUSIAK: -Erlijio katolikoa estatuko erlijio Ofiziala zen eta gainontzekoak eremu pribatuan onartzen ziren (11.Art) -Adierazpen, biltzeko eta elkartzeko eskubidea dute Espainiar guztiek (13.Art) -Subiranotasun elkar banatua (18.Art) -Erregeak eta diputatuek senatarien zati Bat izendatuko dute bakoitzak (20.Art) -Sufragio eskubidea ez dago zehaztuta (28.Art) -Erregeak botere betearazlea du (50.Art) -Lege bakarra dago Espainiar Guztientzat (75.Art)

3.TESTUINGURUA

Lehenengo errepublika amaitu zenean egoera politikoan ezegonkortasuna zen Nagusi eta gerra karlista oraindik indarrean zegoen. Canovasek irtenbide Bakartzat monarkia borboitarra berrezartzea adierazi zuen eta armadaren Babesaz, Alfontso Espainiako errege izendatu zuten. Alfontso XII.Ak, Cánovasen Laguntzaz biztanleen arteko bizikidetza ona eta elizaren babesa lortzea zuen Helburu. Gorte konstituziogileetako deialdia prestatu zuen konstituzio berri Bat prestatzeko. Konstituzio berri hau sufragio unibertsalaren bidez ezarri Nahi zuten; indarrean zegoena aurrerakoia zen eta 1876koa, berriz, moderatua. 1890an egoera aldatu zen Sagasta gobernaburua zela, gizonezko sufragio Unibertsala aldarrikatu zuten.  Cánovasen helburua konstituzio irekia eta malgua egitea zen, oreka politikoa lortzeko, Estatuari egonkortasuna emateko eta pronuntziamenduak ekiditeko. Horretarako Seiurteko demokratikoa gertatu baino lehenagoko egoerara itzuli behar ziren. Konstituzio hau 1931ra arte egon zen indarrean (Primo de Riveraren diktaduraren Garaia salbu, 1923-1930).  Cánovasen Sistemaren planteamendua: bi alderdi egon behar ziren gobernuan txandaka Baketsua egiteko. Alde batetik, Cánovasen alderdi liberal kontserbadorea, eta Beste aldetik Sagastaren alderdi progresistagoa. Txandakatze honekin beste Alderdia guztiak jokoz kanpo geratu ziren. Hori zela eta, sistema kazikismo eta Hauteskunde-iruzurrean soilik funtzionatuko zuen.  Kazikeak antzinako lur-jabeak izan ziren eta Espainiako bizitza politika, sozial eta ekonomikoa kontrolatzen zuten, Ondorioz, botere handia zeukaten. Nekazariak kazikeen menpe zeuden eta bera Euren bizitzen eta ondasunen jaun eta jabe zen. Kazikeek hau erabili zuten Hauteskundeetako emaitzak manipulatzeko, gobernuan egon behar zen alderdiari Laguntzeko hauteskunde-aktak faltsutzen zituzten (putxerazoa Deitua).1885ean  Alfontso XII.A hil zen Eta bere ondorengoa oraindik jaio gabe zegoenez, Maria Cristina erreginaorde Bihurtu zen. Egonkortasuna ez galtzeko, Cánovas eta Sagastak itun bat sinatu Zuten alderdien txandatze-sistema mantentzeko.

4.ONDORIOA

Historiako konstituziorik luzeena izan zen, 50 Urtez iraun zuen eta 1931.Urtea arte iraun zuen. Konstituzio moderatua edo Kontserbadorea izan zen, oligarkia interesak ordezkatzen zituena eta Alderdibitasun txandaketa onartzen zituena. Dena dela, 1876ko konstituzioak Erreformak onartzen zituen, oso malgua baitzen zehaztasun faltagatik. Gainera, Karlista, errepublikano eta langile oinarriko mugimenduak (sozialista eta Anarkistak) bazterturik utzi zituen.

8 .TESTUA - OLIGARKIA ETA KAZIKISMOA (Joaquin Costa


)::

KOKAPENA

Aurrean Dugun testua Costak 1901ean idatzitako “Oligarkia eta kazikismo” liburutik Ateratako zatia da. Lehen mailako iturria dugu, formaren aldetik Zirkunstantziala eta edukia politiko-sozialekoa. Dokumentu publikoa da, Espainiar guztiei zuzendua eta egilea bakarra da. Testua 1898ko hondamendiaren Ostean idatzi zen, Berrezarkuntza etapan, Maria Cristinaren erregealdian; etapa Hau borbondarren errestaurazioarekin hasten da eta 1923an bukatzen da Primo de Riveraren diktadurarekin. Helburua garaiko sistema politikoari kritika zorrotza Egitea da.

AZTERKETA

TERMINO HISTORIKOAKOligarkia: gutxi Batzuen gobernua non klase bereko talde txiki batek boterea kontrolatzen du.Gizon Itsaltsua: bere klasean begirune bereziko pertsona.Gobernadore Zibila: probintzia Bakoitzeko agintaria Javier de Burgos 1833an probintzien banaketa sortu Zuenetik.Kazike: herri Edo eskualde bateko politika edo administrazioko gaietan gehiegizko eragina Duen pertsonari horrela deitzen zitzaionSufragio unibertsala: mundu Guztiak du botoa emateko aukera.Sufragio zentsitarioa: gutxiengo Batek soilik du botoa emateko aukera.Joaquin Costa: Errestaurazioaren Garaiko intelektuala eta Erregenerazionismoaren sortzailea.IDEIA NAGUSIAK
1)Costarentzat klase gobernatzailea hiru mailatan Antolatzen da: oligarkiak(boteretsuena), jauntxoak Espainia osoan daude) eta Gobernadore zibila( aurreko bien bitartekari bezala lan egin).
2) Une horretan dagoen ustelkeria azpimarratzen du, oligarkia eta Jauntxoak gorputz arrotza direla esanez. Beren lana, estatua gidatzea, ez Dutela ondo betetzen. Azkenean, egileak arreta deitzen du hauteskundeetan Ematen den faltsifikazioaz.

3.TESTUINGURUA


Estatu Liberala eraikitzen hasi zirenean, Espainiaren modernizazioa lortzea eta Inperio kolonialari eustea espero zuten, baina ia mende bat pasatu ondoren Emaitzak ez ziren esperotakoak: Inperio koloniala galdu zuten, modernizazio Ekonomikoa ez zen gauzatu, analfabetismo maila altua zen, trenbide-sarea ez zen Errentagarria eta eremu zabalak komunikazio eskasekin zeuden, Industrializazioan ez zen aurrerapauso nabarmenik ematen. Nekazaritza neurri Handi batean iraupenekoa zen. Desamortizazioarekin nekazari pobreak oso egoera Kaskarrean geratu ziren. Garbi zegoen liberalismoa oso modu bortitzean ari Zirela eta Costak egoera hori zuzendu nahi zuen.Testua Canovas Del Castillok Definitutako Berrezarkuntzako sistema politikoaren kontrako kritika gogorraren Barnean kokatu behar da. Berrezarkuntzako sistema 1876an ezarri zen, eta une Horretan onartu zen konstituzioa, berrezarkuntzaren oinarri juridikoa zena. Sektore kontserbadoreenen babesa izan zuen sistema horrek, iraultza Demokratikoa eta errepublikanoen nahiz karlisten mehatxua amaiarazi nahi Baitzuten.Sistemaren oinarri ideologikoak 1876ko konstituzioaren bidez ezarri Ziren: subiranotasun elkar banatua, alderdi-bitasuna, sufragio zentsitarioa eta Turnismoa. Sistemaren funtzionamendua hauteskunde-iruzurrean oinarritzen zen, Eta aldez aurretik erabakitzen zuten hauteskundeetako emaitza. Iruzur egiteko, Putxerazoa eta kazikeen laguntza baliatu zuten; hori del eta kazikismo esaten Zitzaion horri.Sistema horren gizarte-oinarria goi-mailako eta erdi-mailako Burgesiak osatzen zuen, bai eta erdiko klaseko sektore batzuk ere, Bezero-sareen eta patronatuzko harremanen bidez boterearekin lotuta zeudenak. Baina sistema honek joko politikotik at utzi zituen biztanleriaren sektore Handiak, hala nola behe-mailako burgesia, industriako langileak eta Nekazaritzako jornalariak: horien guztien interes ekonomikoek, politikoek eta Sozialek ez zuten ordezkaririk Gorteetan. XIX.Aren amaierako eta XX.Aren Hasierako Espainiako egoeraren diagnosia egin zuten idazle eta pentsalari talde Handi batek sustatu zuen: Costa nabarmendu zen, baina baita 98ko belaunaldiko Literaturagile taldea( Unamuno, Baroja, Maeztu, Machado anaiak).

4.ONDORIOA:

XIX.Aren Bukaeran sistema ez zen gai nazioak zituen arazo larriak konpontzeko; honela, “Espainia ofiziala” eta “Espainia errealaren tartea gero eta handiagoa zen. Testuinguru honetan sortzen da erregenerazionismoaren mugimendua; honek Oligarkia eta kazikismoa amaitzea eskatzen du eta horretarako hauteskunde Garbiak beharrezkoak da gaitasun gehien dutenek lor dezaten botere politikoa, Nazioa modernizatzeko eta aberastasuna sustatzeko. Costarentzat nazioaren Modernizazioaren oinarria bere leman jasotzea da: eskola eta despentsa.Ikuspegi Politikotik zenbait agintari, Maura eta Canalejas bezala, saiatu ziren Sistemaren modernizazioa erregenerazionismoaren proiektua jarraituz, baina Porro egin zuten. Horren ondorioz hainbat krisi etorri ziren: aste tragikoa, Marokoko Auzia, nazionalismoa indartzea … arazo guztiei konponbidea emateko 1923an Primo De Riveraren altxamendua.Jauntxokeriarekin amaitzea asko kostatu zen, Nekazaritza munduan oso errotuta baitzegoen eta populazio gehiena analfabetoa Zen. Hain zuzen ere, intelektual hauek hezkuntzarik eza jotzen zuten Herrialdearen atzerapenaren eragile nagusitzat.

Preguntas frecuentes

Noiz onartu zen 1876ko Konstituzioa?

1876ko ekainaren 30ean onartu zen, Alfontso XII.aren berrezarkuntzaren garaian. Gorteek egin zuten, eta 1931ra arte iraun zuen indarrean.

Zer da kazikismoa?

Hauteskundeetako emaitzak manipulatzen zituzten eskualdeetako eragile boteretsuen sistema da. Putxerazoa deitzen zitzaien hauteskunde-aktak faltsutzeko praktikari, eta boterearen jabe ziren herri edo eskualdeetan.

Zein da Joaquin Costaren ekarpen nagusia?

Costa Errestaurazioaren garaiko intelektuala izan zen eta erregenerazionismoaren sortzailea. Oligarkia eta kazikismoa kritikatu zituen, eta hezkuntza eta nekazaritza modernizatzea proposatu zituen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz onartu zen 1876ko Konstituzioa?
2. Zein erlijio zen estatuko erlijio ofiziala 1876ko Konstituzioaren arabera?
3. Zer da kazikismoa?
4. Zein izan zen turnismoaren funtzioa Berrezarkuntzan?
5. Nork sortu zuen erregenerazionismoa?
6. Zein gertaerak markatu zuen Oligarkia eta kazikismoa testuaren idazketa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.