Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia (1974)

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 9,5 KB
Actualizado el

Resumen

Antonio Añoveros Bilboko gotzainak 1974ko otsailean emandako sermoia aztertzen du dokumentuak. Euskal Herriaren berezko izaera kulturala eta erlijiosoa defendatzen du, eta euskararen zapalketa salatzen du. Testuaren testuinguru politikoa ere azaltzen da: Franco gaixo zegoen garaia eta erregimenaren barne krisia.

Puntos clave

  • Sermoia 1974ko otsailaren 24an eman zen, Bizkaiko elizbarrutiko kristauei zuzendua.
  • Egilea Antonio Añoveros gotzaina da, Iruñean jaioa eta gero Bilboko gotzain izan zena.
  • Euskal Herriak izaera propioa garatzeko duen eskubidea defendatzen da.
  • Euskararen zapalketa salatzen da, eta Elizak egoera hori konpontzeko duen konpromisoa agertzen da.
  • Sermoiak erregimenaren aurkako oposizioaren eta frankismoaren gabezia demokratikoen testuingurua du.
  • Gotzainaren aurkako erantzun gogorra ekarri zuen, Frankoren gobernuak kanporatzea erabaki baitzuen, baina gero atzera egin zuen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba


22. TESTUA:

Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia (1974-02-24)

SARRERA


  • Dokumentu erlijioso baten lagina. Izaera politikoa du, Euskal Herriko berezko izaeraren defentsa eta haren zapalketaren salaketa egiten duen neurrian.  

  • Egilea: Antonio Añoveros Ataun iruñearra. Elizgizon katolikoa, apaiz Iruñea eta Tafallan lan egin ondoren, gotzain izan zena Bilbon.

  • Sermoi edo homilia bat da.

  • 1974ko otsailekoa. Franko gaixo azken urteetan, bere osteko bilakaera da espekulazio gai nagusia.

  • Bizkaiko elizbarrutiko kristauei zuzendua. Espainia osoan eragin sakona izango du.

ANALISIA


  • Gaia: Euskal Herriko berezko izaeraren defentsa eta haren zapalketaren salaketa.

  • Oinarrizko ideiak hauek lirateke:

  • Euskal gatazkaren aipamena sarreran.

  • Euskal gatazkaren azalpena: zenbaiten ustez zapalduta dagoen herria da, bestetzuentzat berriz aurrekoa faltsua da eta beraz baieztapen haren ondoriozko edozein jokabide salagarria.

  • Euskal Herriaren nortasun kultural eta erlijioso propioaren aldarrikapena

  • Euskal Herriak izaera propioari eutsi eta garatzeko duen eskubidearen defentsa. Laugarren paragrafoan hori gauzatu dadin dauden zailtasunak adierazten dira. Euskararen zapalketa.

  • Egoera onbideratu dadin Elizak duen konpromisoaren agerpena.

IRUZKINA

(Aipatu beharreko puntuak: erregimenarekiko oposizioaz, frankismoaren gabezia demokratikoak, nazioarteko egoera).


  • Frankoren osasunez pattal oso. Erregimena norabide politiko zehatza erabaki ezinik, barne tentsio larriek astinduta. Krisi ekonomiko gogorrak aurreko urteetako oparoaldia ere zapuztu dute.

  • Oposizioa egunetik egunera indartsuago, nola antolamenduz, hala babes sozialez.

  • Euskal nazionalismoaren errebindikapen kultural eta politikoa Euskal Herriko sektore sozial oso zabalek modu konprometituan defendatzen dute. Ikastolak indartzen ari dira,  

ONDORIOAK


  • Euskal kulturaren eta hizkuntzaren defentsa egitea, nork eta gotzain batek, Carrero Blanco ETAk hil eta bi hilabete eskasera, muturrekoa zen erregimenaren zaleentzat.

  • Bilboko alkatesatik hasita, elementu frankistek erantzun gogorra eskatzen zuten, batez ere eskuin muturrekoek, bunkerrekoek.

  • Ministro hainbatek bilkurak egin zituzten Arias Navarroren gobernuak bere kanporaketa erabaki (Añoveros eta bere bikarioarena, Ubieto monsignorea, baina gero atzera egin zuen.

  • Paulo VI.A eta nuntzioak elkartasuna adierazi zioten. Neurri gogor batek (desterrua) Elizarekin harremanen haustura ekar zezakeen, eta Frankok askotan erakutsi zuen zuhurtziaz hori ekidin zuen.

Preguntas frecuentes

Noiz eman zen Antonio Añoveros gotzainaren sermoia?

Sermoia 1974ko otsailaren 24an eman zen. Bizkaiko elizbarrutiko kristauei zuzendua zegoen.

Zein da sermoiaren gai nagusia?

Gai nagusia Euskal Herriaren berezko izaeraren defentsa eta haren zapalketaren salaketa da, batez ere euskararen zapalketa.

Zergatik izan zen garrantzitsua sermoia?

Espainia osoan eragin sakona izan zuen, eta erregimenak erantzun gogorra eman zion gotzainari kanporatzea erabakiz, nahiz eta gero atzera egin.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz eman zen Antonio Añoveros gotzainaren sermoia?
2. Zein elizbarrutiko kristauei zuzendu zitzaien sermoia?
3. Zer defendatzen du sermoiak?
4. Zer salatzen du gotzainak sermoian?
5. Zein zen Añoveros gotzainaren egilearen jatorria?
6. Zer erantzun izan zuen Frankoren gobernuak sermoiaren ondoren?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.