Etika, askatasuna eta determinismoaren laburpena

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,09 KB

Etika

Etika.

  • Izaerarekin zerikusia du.
  • Moralari buruzko hausnarketa filosofikoa da.
  • Etorkizunera begiratuta, teoria etiko desberdinak daude:

Intelektualismo morala

(K.a. V. edo IV. mendean, Atenasen). Sofistak —Atenasen botere eta kultur askoko pertsonak— eta Sokratesen arteko eztabaida izugarria izan zen.

  • Sokratesek etikari buruz hau esaten zuen: jakintzak emango dit zer dagoen ondo eta zer dagoen gaizki.
    • Ongia jakiteak ongi egitera eramaten nau.
  • Sofisten ustez ez dago onik edo txarrik.
    • Ongia erlatiboa da.

Eudemonismoa

  • Eudaimonia hitza = zoriontasuna.
  • Aristotelesek uste zuen gizakion ekintza guztiak zoriontasuna zutela helburu.
  • Zoriontasunak balore moralak bideratuko lituzke (honetarako arrazoia erabili).
  • Historian zehar modu desberdinak izan ditu (adibidez: Agustin).

Hedonismoa

Epikuro izan zen teoria hau lehenik garatzen.

  • Plazer indibidualak ematen duena ondo dago.
  • Plazerra ataraxia (minik ez izatea) lortzearekin lotuta dago.
  • Epikurok desirak hiru motatan sailkatzen zituen:
    • Berezkoak eta beharrezkoak.
      • Adib.: bizirik mantentzen gaituztenak — jatea, edatea, lo egitea.
      • Neurriz bizitzea eta ataraxia (minik gabe bizitzea) lortzea gakoa da.
    • Berezkoak baina ez beharrezkoak.
      • Adib.: ura daukan zerbait edatea, baina zuzenean ura ez dena; fruta, etab.
      • Elikatzearen kasuan: behar dudana jatea modu desberdinetan.
      • Lo egiteko: ohe eroso batean lo egin daiteke edo lurrean.
    • Ez berezkoak eta ez beharrezkoak.
      • Adib.: luxuak (Netflix…)
      • Honek asebetetze faltaren sentsazioa ekar dezake.

Estoizismoa

Zenon eta Seneka bezalakoen artean garatu zen.

  • Helburua: apatheia (sentimenduak kontrolatuta izatea); sentimenduak eta emozioak kontrolpean izatea.
  • Uste zuten sentimenduek ez dutela morala zuzentzen; zorabiatu egiten gaituztela zioten.

Askatasuna

Askatasuna.

  • Guk sortutako kontzeptua.
  • Bi zentzu izan ditzake:

Kanpo-askatasuna

Gizartean dauden askatasunak (eskubideak).

  • Askatasun sozialak: aldarrikapenak eta legeak izan daitezke.

Barne-askatasuna (liberum arbitrium)

Aukeramena = aukeratzeko ahalmena; honekin sinisteak justizia aplikatzera bideratzen du.

  • Bi ikuspuntu daude.

Determinismoa

Determinismoa: uste dutenek ez dugula aukeratzeko ahalmenaren askatasunik; barne-askatasuna ez dagoela pentsatzen dute, hau da, aukeratzeko ahalmenik ez dugula. Kausalismoarekin lotuta dago. Gure ekintzak bideratuak daude kausa desberdinengatik.

  • Giza ekintzak eta naturako fenomenoak berdinak direla esaten dute.

Determinismo motak

  • Determinismo fisikoa (Laplace): lege fisikoek dena determinatzen dute. Unibertsoa makina bezalakoa zela pentsatzen zuten; mekanizismoan sinesten zuten.
  • Determinismo genetikoa (Richard Dawkins): gertatzen den guztia genetikoki bideratua dago; informazio genetikoak jarrera eta portaera ere determinatzen dituela pentsatzen dute.
  • Inguruaren determinismoa: hezkuntzari buruzko determinismoa — edozein giza ekintzan inguru faktore (ekonomikoak, sozialak, hezkuntzakoak, kulturalak…) batzuk daudela uste da.
    • Gure inguruan dauden ezaugarri eta baldintzek bideratzen dituzte gure jokaerak (hezkuntza, gizarte-maila, ekonomia, kultura, ...).
  • Determinismo psikologikoa / konduktismoa: horrek pentsatzen du ingurua aldatuz gero ekintza guztiak kontrola daitezkeela; psikologiaren atal garrantzitsu batek dauka eragina (Konduktismoa — Pavlov eta Skinner).
    • Metodo ludikoa.
  • Determinismo ekonomikoa (Marx): aurrekoarekin lotuta, inguruaren determinismotik dator; gure izaera eta portaera ekonomiek bideratzen dituzte (produkzio moduak, dirua, finantza-sistema...). Marxek uste zuen azpiegitura (ekonomia) beti zegoela eta superegiturak (politika, etab.) horren gainean eraikitzen zirela.
  • Determinismo teologikoa: dena jainko batek erabaki du; beraz, dena aurretik idatzita legoke.
    • Erabaki zuzena jainkoaren erabakia da.
    • Erreforma protestantea (Lutero) horren adibide historikoetako bat izan daiteke.
    • Patuan sinesten dutenak ere hemen sartzen dira: antzina Grezian patuan sinesten zen, eta orakuluak gertakizunak aurresaten zituen.

Indeterminismoa (aukeramena bai)

Indeterminismoak diote gure aukera guztiek baldintza batzuk dituztela, baina aukeratzeko aukera badagoela.

  • Descartes: askatasuna nabaria da; ebidentzia bat dela esaten zuen.
  • Kant: askatasuna justizia lortzeko behar bat dela esaten zuen.
  • Heisenberg: normalean unibertsoan zergatiak daude; baina baita ere ate bat irekiko diogu zoriari/ausartzeari.

Erantzukizuna

Erantzukizuna (aukeramena badago).

Ekintza baten erantzule izateko kontuan hartu beharraz:

  • Ekintza askatasunez egin duela onartu behar du; hau da, beste aukera bat zuela onartu behar du.
  • Ekintza horren arduradun sentitzea behar du.
  • Ekintza horren ondorioak onartu behar ditu:
    • Ondorio onak edo txarrak izan daitezke.