Platonen Filosofiaren Kontzeptu Nagusiak: Bertutea, Dialektika eta Ongia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,63 KB
Platonen Filosofiaren Oinarriak
Bertutea (Areté)
Bertutea: Grezieraz, bikaintasuna esan nahi du. Platonek bertutea ordenarekin lotzen du; bai gizakiak, bai gizarteak ordena izan behar dute. Pertsonaren barne-ordena hiru arima motatan banatzen da:
- Buruarena (agintzen duena)
- Bularrarena
- Sabelarena
Bakoitzak bere bertute berezia du, eta ordena zuzenena buruarena agintzen duenean lortzen da.
Hiri baten ordenan, klase sozialak bereizten dira:
- Artisauak (beheko partean)
- Soldaduak (erdiko partean)
- Gobernatzaileak (goiko partean)
Klase bakoitzak berezko bertutea du, baina benetako ordena filosofoen agintean datza.
Dialektika
Dialektika: Platonek elkarrizketarekin lotzen duen kontzeptua da. Ezagutzaren azken prozesua da, eztabaida batean zerbait frogatzeko erabiltzen diren arrazoibideen kateatzea. Ikasketen artean garrantzitsuena da, galderak eta erantzunak ematen ikasten delako. Bere helburua kontraesanak argira ekartzea eta adostasunera iristea da.
Dialektika logikarekin identifikatzen da, erretorikarekin (diskurtsoa edertzeko tresna) bereziz. Horretarako, matematikak proposatzen ditu, arrazoiketa lantzen duelako. Ulermenaren bidez aztertzen da, mundu ulergarrian bezala.
Jakinduria eta Filosofia
Jakinduria/Filosofia: Ideien ezagutza da. Filosofoak dira ideietara ailegatu daitezkeen bakarrak. Ideiak mundu fisikotik kanpo dauden errealitate materiagabeak, aldaezinak eta unibertsalak dira.
Platonek uste du Onaren ideia eta etikako ideiak ezagutzea dela jakituriarik gorena.
Ongiaren Ideia
Ongia: Platonez, ideia gorena da. Arimarako egokia den objektua da, eta errealitatearen, perfekzioaren eta gauzen egiaren kausa. Ongia erreala da; ez da kontzeptu hutsa, eta giza buruak ez du eratu, ezta haren menpean dago.
Matematika eta Heziketa
Jakintza matematikoak (geometria, aritmetika, etab.) sarrera dira Platonen heziketa sisteman. Matematikak baliabiderik onenak dira arima duen ahalmenik bikainenera bideratzeko. Matematiketan egindako ariketa arrazionalen bitartez, ikaslea urruntzen da interes material eta partikularretatik, eta interes unibertsal eta idealetara zuzentzen da.
Hirigintza eta Politika
Hirigintza: Hiriaren antolaketaz arduratzen den diziplina da. Lurraldeak fisikoki, sozialki eta ekonomikoki antolatzea eta eraldatzea du helburu.
Hiri Justua
Platonek hiri justua lortu nahi zuen. Horretarako, ez zen behar fisikoki hiri ideala, baizik eta herritarren artean erlazio onak eta giro ona izatea, hau da, justizia lortzea. Justizia lortzeko, matematikak eta geometriaren printzipioak erabili zituen.
Platonek denetariko lanak egotea nahi zuen, behar guztiak asetzearren. Pentsamendu hau utopia gisa kontsideratzen da. Platonek ez zuen arkitekturan oinarritu, baizik eta filosofiako politikan.
Platonen Komunitate Politikoaren Egitura
Platonek hiru talde bereizten zituen:
- Ekoizleak: Herritarren behar materialak asetzen dituztenak.
- Zaintzaileak: Defentsa bermatzen dutenak.
- Gobernatzaileak: Oreka eta elkarbizitza justua lortzen dutenak.