Espainiako Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): Iraultza, Monarkia eta Errepublika
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,87 KB
Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)
Iraultza Loriatsua eta Behin-behineko Gobernua (1868-1870)
Iraultza Loriatsua 1868an Cádizen antolatutako jazarraldi militar baten bidez hasi zen. Prim eta Serrano jeneralak erregimenaren kontra elkartu ziren. Erreginak erbestera ihes egin zuen.
Serranoren zuzendaritzapean, behin-behineko gobernu bat antolatu zuten unionista eta progresistek. Ogasuneko ministroak pezeta Espainiako diru-unitatea bihurtuta, merkatu nazionala sendotu zuen. Era berean, inprimatze eta eskubide askatasunak aldarrikatu zituen gobernuak. Gizonezkoen sufragio unibertsala indarrean jarri zuen eta Gorte Konstituziogileak elkartzeko deia egin zuen.
1868ko urrian Kubako independentziako lehen gerra hasi zen. Gerrilla-gerra egin zuten, hamar urtez, espainiarren presentziaren kontra.
1869ko urtarrileko Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetan, unionista eta progresistek lortu zuten gehiengoa. Gorte haiek 1869ko Konstituzioa idatzi zuten. Botere betearazlea erregearen eta ministroaren esku gelditu zen. Gizabanakoaren askatasunak bultzatu zituzten. Konstituzioak gurtza-askatasuna onartu zuen.
Gobernuko presidenteak eta Prim subirano bila hasi ziren, eta Primek Savoiako Amadeo aukeratu zuen, Italiako erregearen seme gazteena. Hura izendatu zuten errege Gorteek 1870eko azaroan.
Amadeo I.aren Erregealdia (1871-1873)
Amadeo I.a 1871-1873 bitartean izan zen errege Espainian. Atzerritarra zen eta ez zuen ez gaztelania ezta Espainia ezagutzen. Errege berria boterera iritsi zenean, 1871ko urtarrilaren hasieran, Prim hil zuten, errege berriaren defendatzaile nagusia baitzen. Aristokraziak ez zuen bere goi mailako harremanetan onartu eta herritarrek baztertu egin zuten.
Arazo nagusi hauei aurre egin behar izan zien bere erregealdian:
- Karlismoaren susperraldia: Karlos VII.ak indar handia lortu zuen Euskadin, Nafarroan, Katalunian, Maestrazgon eta Levanten.
- Kubako gerra: Independentzia gerrak jarraitu zuen.
Huts egin zuela ohartuta, Amadeo I.ak uko egin zion tronuari 1873ko otsailaren 11n.
Lehen Errepublika (1873-1874)
Errege ezean, Kongresuak eta Senatuak 1873ko otsailean Errepublika aldarrikatu zuten. Errepublikanoen arazo nagusia estatuaren definizioa izan zen, liskarra sortu baitzen zentralisten eta federalisten artean.
Errepublika indarrean jarri eta Figueras izendatu zuten buru. Eztabaidak hasi zirenean, Figuerasek alde egin zuen Espainiatik. Francesc Pi i Margall federalistak ordezkatu zuen. Honen jarraitzaileek estatu federala deklaratu zuten; probintzia eta hiri haiek kantonamenduak osatu zituzten, Suitzako ereduari jarraituz. Horrela hasi zen iraultza kantonala.
Presidenteak dimisioa eman zuen eta Salmerónen esku gelditu zen botere betearazlea. Gudarostea bidali zuen matxinada kantonalak zapaltzera. Irailean Castelar errepublikanoak hartu zuen kargua; bitartean, karlismoa sendotu zen.
Seiurtekoaren Amaiera eta Errestaurazioa (1874)
1874ko urtarrilean estatu-kolpea jo zuen Pavía jeneralak, eta militarrek Gorte errepublikarrak desegin zituzten. Serranok diktadore botereak bereganatu zituen. Kantonalismoa menderatu zuen, eta gudarosteak karlistei eraso eta Bilboko setioa altxatzea lortu zuen 1874an.
Borboikoen monarkia berrezartzeko mugimendu bat garatu zen Isabel II.aren seme Alfontso XII.aren inguruan. 1874ko abenduaren 29an Martínez Campos jeneralaren jazarraldia lehertu zen Errestaurazio monarkikoaren alde.