Bigarren Industria Iraultza eta Langile Mugimendua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,52 KB

Bigarren Industria Iraultza (1870-1914)

1870etik aurrera, beste bultzada handi bat izan zen industrializazioan, 1914ra arte. Enpresa-kontzentrazio bizkorra izan zen fase haren ezaugarri nagusia. Industria-arloan, Ingalaterra izan zen nagusi ordura arte.

Herrialde industrial berriak

  • Frantzia: Industriako jarduera nagusia barne-merkatura bideratutako ehungintza izan zen; horregatik ezarri zen protekzionismoa.
  • Alemania: Alemaniako industria 1871n sendotzen hasi zen. Potentzia industrial handia bihurtu zen, eta Erresuma Batuak baino altzairu gehiago eta ia hark adina ikatz ekoizten zuen. Europako aitzindaria zen, halaber, kimika-industrian.
  • Belgika: Siderurgia-industria garatu zuten nagusiki.
  • Europako gainerako lurraldeak: Ez zen garapenik egon XX. mendera arte, nekazaritzan oinarrituriko ekonomia zutelako.
  • Japonia: Mendebaldetik kanpoko lehen potentzia ekonomikoa bihurtu zen 1914rako.

Finantzaketa eta kapitalismoa

Bankuak gordailu-erakundeak izan ziren ordura arte, baina Estatuari kredituak ematen hasi ziren. Era berean, inbertsioak egin eta industriako partaidetzak erosi zituzten, haiek kontrolatzeko xedez. Sozietate anonimoak orokortu ziren, non kapitala akzioetan edo partaidetzetan banatzen zen.

Balioen burtsak sortu ziren. Merkatu horietan akzioak, obligazioak, Estatuaren ordaindukoak eta bestelako tituluak trukatzen ziren, eskaintzaren eta eskariaren legearekin bat etorrita.

Langile Mugimenduaren sorrera

Langileria jabetu zenean egoera hura ez zela bidezkoa eta ekimen kolektiboaren bidez zuzendu zitekeela, langile-mugimendua sortu zen. Mugimendu hau Britainia Handian jaio zen eta lehen ekintzak oso bortitzak izan ziren, ludismoa izanik joera nagusia.

  • Fabrika bereko langileen artean elkarteak osatzen hasi ziren lan-baldintzak hobetzeko.
  • William Lovettek Londresen sortu zuen 1836an mugimendu klasista, gizonezkoen sufragio unibertsala aldarrikatuz.
  • Kartismoa XIX. mendearen erdialdera desagertu zen barne-liskarren eta gobernuaren zapalkuntzaren ondorioz, baina eragin handia izan zuen Britainia Handiko langile-mugimenduan.

Marxismoa

XIX. mendearen bigarren erditik aurrera garatu zen, Karl Marx filosofo eta historialari alemaniarrari esker. Honako oinarriak ditu:

  • Materialismo historikoa: Errealitate ekonomikoa gizartearen dinamikaren oinarria da, eta klase-borroka da aldaketarako motorra.
  • Gainbalioa: Langileak jasotzen duen soldata ekoizten duen balioaren zati bat besterik ez da; gainerakoa kapitalistaren esku gelditzen da.
  • Sozialismo zientifikoa: Estatu burgesa deuseztatu eta boterea hartu ondoren, proletariotzaren diktadura ezarri behar zen, azkenik gizarte komunista (klaserik eta estaturik gabea) lortzeko.

Anarkismoa

Mikhail Bakunin izan zen pentsalari nagusietako bat. Haren ustez, askatasuna da gizakiaren balio nagusia eta ordena burgesa zen hori lortzeko eragozpen handiena. Anarkismoak bat-bateko iraultza defendatzen zuen ordena burgesa deuseztatzeko, ondoren komuna autonomoetan oinarrituriko gizartea eraikitzeko.

Inperialismoaren motibazioak

Hainbat faktorek eragin zuten hedapen koloniala:

  • Faktore demografikoa: Europako biztanleria 180 milioitik 450 milioira igo zen, eta horrek emigrazioa bultzatu zuen.
  • Faktore ekonomikoa: Bigarren Industria Iraultzaren ondorioz, merkatu esklusiboak, lehen gaiak eta inbertsio-aukerak behar ziren.
  • Arrazoi politikoak: Koloniak izateak potentzia handiaren itzala ematen zion herrialdeari iritzi publikoaren aurrean.
  • Faktore ideologikoa: Nazionalismoak eta mendebaldeko zibilizazioaren ustezko nagusitasunak konkistak justifikatu zituzten.

Nazioarteko Erakundeak (Internazionalak)

Lehen Internazionala eta Parisko Komuna

Marxei eta Engelsek Manifestu Komunista idatzi zuten batasunaren oinarri gisa. 1871n, Parisko Komuna sortu zen, gizonezkoen sufragio unibertsalez aukeratutako kontseilua.

Langile-borrokaren molde berriak

  • Sindikatuak: Enpresak langileen kontrolpean jartzea zuten helburu.
  • Alderdi sozialistak: Masa-alderdiak ziren (adibidez, Alemaniako SPD edo Britainia Handiko Alderdi Laborista).
  • Kooperatibismoa: Kontsumo-erakunde gisa sortu ziren Ingalaterran.

Bigarren Internazionala eta krisia

1889an sortu zen Parisen. Zortzi orduko lanaldia eta Maiatzaren Lehena ospatzea lortu zuten. Hala ere, hainbat gatazka izan zituen: anarkistekiko talkak, errebisionismoa (Eduard Bernstein) eta Lehen Mundu Gerraren aurreko jarrerak.

Rosa Luxemburg eta Lenin

Gerra kondenatu zuten eta 1917ko Errusiako Iraultzaren ondoren, Hirugarren Internazionala (komunista) sortu zen. 1923an, Internazional Sozialista berregituratu zen.

Hedapen koloniala: Kolonia motak

  • Merkataritza-koloniak: Baliabideak trukatzeko guneak.
  • Populazio-koloniak: Metropolitik joandako jendea finkatzeko lurraldeak.
  • Ustiapen-koloniak: Baliabide naturalak erauzteko eremuak.