1876ko Legea eta Euskal Foruen Galera

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,17 KB

1876ko uztailaren 21eko Legea lehen mailako testu juridiko bat da, artikulutan banatuta dagoena. Cánovas del Castillo ministroen kontseiluko buruak idatzi zuen 1876an, hirugarren gerra karlista bukatu zenean. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako biztanleei zuzenduta zegoen, eta bere helburua euskal foruak kentzea zen.

Artikulu Nagusiak

Artikuluek laburtuta honakoa zioten:

  • 1. eta 2. artikuluak: Euskaldunei soldaduzka egiteko salbuespena kendu zitzaien. Eskubide hori kenduta, euskal probintziek beharrezko gizon kopurua bidali behar izan zuten.
  • 3. artikulua: Fiskalitate berezia kendu zitzaien euskal probintziei, eta ondorioz zergak ordaintzera behartu zituzten.
  • 4. artikulua: Gobernuari baimena eman zitzaion euskal probintziekin erreformak adosteko, herritarren onerako bazen.

Testuingurua: Hirugarren Karlistaldia

Testuinguruari dagokionez, Isabel II.aren erregealdian foru-sistema errespetatu zen estatu katolikoaren barnean. Iraultzaile demokratiko eta antiklerikalak gobernura iritsi zirenean estatu laikoa ezarri zuten, eta Euskal Herrian, bertako herritarren sentimendu erlijioso sakonaren aurkako eraso gisa hartu zen ekintza hori.

Katolizismoaren defentsak izaera tradizionalista zuen alderdi karlistaren sendotzea eta hirugarren gerra karlistaren hasiera ekarri zituen.

Karlisten Joerak

Bi joera nabarmendu ziren karlisten artean, lortu nahi zutenaren arabera:

  • Joera irekia (Kabrera jenerala): Legearen bidea jarraitu eta konstituzioa onartzen zuten.
  • Joera ortodoxoa: Dena araututa egon arren, legeak hautsiz gerrarako prest zeuden.

Gerraren Hasiera (1872-1873)

1872ko hauteskundeetan karlistek galdu egin zuten eta ekintza armatuetara pasatu ziren boterea eskuratzeko asmoarekin. Honela, gerra zibila hasi zen (1872-1876).

Altxamendu desberdinak gertatu ziren. Katalunian, Valentzian eta Madrilen irabazi egin zuten karlistek, baina Euskal Herrian Orokietako gudua galdu eta Amorebietako hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen honen bidez Serrano jeneralak indultua eman zien soldaduei eta karlistek armak entregatu zituzten.

Bigarren Fasea (1873-1876)

1873an karlistak berriro gerran sartu ziren. Karlos VII.a itzuli eta Bilboko setioari ekin zion. Porrot egin zuen, liberalak garaile izanik.

Euskal Estatua Karlistaldian

Euskal Herrian estatu alternatibo bat sortu zen. Bertan oinarrizko erakundeak diputazioak ziren. Hauek gorteen eta botere betearazlearen papera betetzen zuten. Diputazioetan legeak egin zituzten arlo ezberdinetan, baita dirua eta posta zerbitzua ezarri ere. Diru propioa izateak estatu propio bat sortu zuela esan nahi zuen. Lizarra eta Durango izan ziren hiriburuak. Pertsonaia aipagarrienetako bat Santa Kruz apaiz gerrillaria izan zen.

Gerraren Amaiera eta Ondorioak

Ondorioz, 1876an gerra amaitu zen eta liberalak garaile izan ziren. Hala, foruak behin betiko galdu ziren. Foruak galdu zirenean, fiskalitate berezia ere galdu zen eta Euskal Herriko mutilek soldaduskara joan behar izan zuten. Euskal Herria Espainiako beste probintzia bat bezala geratu zen.