Euskal Herriko Trantsizio Politikoa eta Autonomia Prozesua
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,06 KB
Euskal Herriko Trantsizio Politikoa
Konplexutasuna eta Autonomia Aurreko Erregimena
Frankismoaren amaieran, trantsizio politikoa konplexua izan zen Euskal Herrian, faktore hauek zirela medio:
- Errepresio bortitza.
- Protesta mugimenduak talde abertzale erradikalen eskutik.
- Lan gatazka ugari.
- Akordio eza funtsezko gai batzuetan: Konstituzioa eta autonomia.
1977ko Hauteskundeak eta Mobilizazioak
1977an, gizarte mobilizazio ugari izan ziren, hala nola Montejurra eta Gasteizko gertaera odoltsuak.
Lehen hauteskunde orokorretan, emaitzak hauek izan ziren: lehenengo PSOE, bigarren EAJ eta hirugarren UCD.
Gutxira, Eusko Parlamentarien Biltzarra bildu zen autonomia aurreko erregimena ezartzeko; Nafarroak kanpoan gelditzea erabaki zuen.
Eusko Kontseilu Nagusia eta Konstituzioaren Aurkako Jarrerak
1978ko urtarrilean, Eusko Kontseilu Nagusiak parlamentarien egoitza hartu zuen, Ramon Rubial sozialista buru zela. Mobilizazio ugari izan ziren, ezker abertzalea eta beste alderdi ezkertiar batzuk erreforma prozesuaren eta Konstituzioaren aurka zeudelako.
Abenduaren 8ko erreferendumean, abstentzioa nagusitu zen Bizkaian eta Gipuzkoan.
1979ko Hauteskundeak
1979ko martxoko hauteskunde orokorretan, emaitzak honakoak izan ziren:
- EAJ
- PSOE
- UCD
- HB (berria)
Apirilean, udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan emaitza berdinak lortu ziren. Batzar Nagusiak berrezarri ziren eta Kontseiluaren buru berria Carlos Garaikoetxea nazionalista izan zen.
Gernikako Estatutua (1979)
Estatutuaren testuaren oinarriak, EAJ eta Espainiako Gobernuaren artean negoziatuak, foru zaharren jarraipen eguneratu bezala aurkeztu ziren. Ezker abertzaleak Estatutuaren aurka agertu eta abstentzioa eskatu zuen erreferendumean.
1979ko urriaren 25ean, autonomia estatutuaren erreferenduma onetsi zen, baina abstentzio handiz.
Estatutuaren Ezaugarriak
Estatutuak botere banaketa ezarri zuen:
- Eusko Legebiltzarra: Diputatu kopuru berdina hiru lurraldeetan. Legeak egin, lehendakaria aukeratu eta gobernua kontrolatzen zituen.
- Eusko Jaurlaritza: Aginte betearazlea.
Gainera, Hezkuntza, Kultura, Ekonomia, Administrazioa eta Polizia arloetako eskumen garrantzitsuak lortu ziren.
1980ko Hamarkada: Krisia eta Zatikatzea
1980ko Martxoko Autonomia Hauteskundeak
Emaitzak:
- EAJ
- HB eta PSOE (berdinduta)
Lehendakaria Carlos Garaikoetxea izan zen. 1981ean, Kontzertu Ekonomikoa berreskuratu zen.
Independentismoaren Hazkundea
Independentismoaren indarraren hazkundea nabarmendu zen, honako aldarrikapenekin:
- Autodeterminazioa.
- Amnistia.
- Euskal lurraldeen batasuna.
- ETA eta espainiar estatuaren arteko negoziazio politikoak.
Egoera Larria eta Erregimen Autonomikoaren Eraikuntza
Egoera larritu zen krisi ekonomikoaren, ETAren jokaeraren (1968tik 1980ra 235 hilketa) eta 1981eko estatu kolpe saiakeraren ondorioz.
1982an, erregimen autonomikoa eraikitzen joan zen, Osakidetza, Ikastolak, ETB eta Ertzaintza bezalako erakundeak sortuz.
Tirabirak eta EAJren Zatikatzea
1983tik 1984ra, gizarte istilu ugari izan ziren, ezker abertzaleak bultzatuak. ETAren ekintza ugariren aurka GAL (talde parapoliziala) agertu zen.
1983ko azaroan, Lurralde Historikoen Legea argitaratu zen, eskumenak Lurralde Historikoen eta Eusko Jaurlaritzaren artean banatu behar zituena. Honek tirabira handiak sortu zituen EAJren barruan, eta 1985ean Garaikoetxea dimititzera behartuta ikusi zen. Horrek EAJren zatikatzea ekarri zuen (EAren agerpena).