Eskolastika eta Tomas Aquinokoaren pentsamendua
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,19 KB
Testuinguru historiko-filosofikoa
Antzinatea bukatzerakoan (V. mendean) tradizioa monasterioetan mantendu eta transmititzen da, pentsamendu filosofikoak bere independentzia galduz.
IX. mendeko aroa: Eskolastika
- Katedraleko eta gorteko eskoletan irakasten dena.
- Metodo bat: arazoen alde on eta txarrak ikertzen dira irtenbide batera eramanez.
Eskolastikak tradizioarekiko erlazio kritikoa eta bere transmisio didaktikoa ditu bereizgarri. Unibertsitateak, XII. mendean sortuak, bizitza intelektualaren ardatza bilakatzen dira. XIII. mendean hiriak sortzen dira eta klase sozial berri bat: burgesia, Frantziako Iraultzarekin amaitzen den prozesu luze batean, aristokrazia gaindituko duena.
Eskeko erlijio-orden berriak
- Frantziskotarrak: beren helburua ebanjelio-pobrezia erakustea da. Ordezkaririk inportanteena, Buenaventura.
- Domingotarrak: beren zeregina mundu intelektualean kokatzen da. Ordezkaria, Aquinoko Tomas.
Eskolastikaren hiru aroak
- Goiztiarra (IX-XII): Gai filosofiko nagusia unibertsalen arazoa da. Definizio unibertsalak gogotik at existitzen diren ala ez eztabaidatzen da.
- Goi Eskolastika (XII-XIII): Frantziskotarren (Agustinen aldekoak) eta domingotarren (Aristotelesen aldekoak) arteko borroka gertatzen da. Aro honetakoa Aquinoko Tomas da, aristotelismoa eta kristautasuna elkartzeko saiorik garrantzitsuena egin zuena.
Averroismo latinoa
Aristotelesen idatziak Averroesen bidez ezagutzen dira. Averroesek aristotelismo garbia defendatzen zuen eta bere iruzkinak Pariseko unibertsitatean eragingarriak izan ziren, averroismo latinoa sortu zelarik. Honek hiru tesi planteatu zituen:
- Munduaren eternitatea.
- Arima indibiduala hilkorra da (adimen eragilea bakarrik da hilezkorra).
- Egia bikoitzaren teoria:
- Teologikoa: Arima hilezkorra eta mundu sortua.
- Filosofikoa: Arima hilkorra eta mundu eternoa.
- Berantiarra (XIV): Antzinako eskolen sistema metafisikoekiko kritika Ockhamgo Gilenekin hasten da. Bide berria (nominalismoa) zientzia berriekin batera doa.
Tomas Aquinokoaren ekarpenak
Tomas Aquinokoaren merituak, batez ere, bere garaiko gizarteari koherentzia ematea eta Aristotelesen kristautzea dira. Honi dagokionez, kristau fedearekin ados dagoena bakarrik onartzen du:
- Mugimenduaren teoria (ahalmenetik akturako pasatze bezala).
- Errealitateari buruzko teoria hilemorfikoa eta lau kausena.
- Mugimenduan oinarritutako Jainkoaren existentziaren froga.
- Jainkoa aktu garbia, aldaezina eta perfektu bezala ulertzea.
- Jainkoa bere burua objektutzat duen pentsamendua delako ideia.
- Gizakia: Arima gorputzaren aktu eta forma dela.
- Zoriontasuna adimenaren jardueran datzala.
Bizitza
Tomas Aquinokoa Roccaseccan, Napoles ondoan jaio zen. Umetan, Monte Casinoko monasterioan ikasi zuen. 1244an domingotarren abitua jantzi zuen Napolesen eta, berehala, Parisa abiatu zen. Bere anaiek, erlijio munduan sartua zela jakin zutenean, Roccaseccara itzularazi zuten. Baina 1245ean, jada bere anaiekiko askea zelarik, Parisa bueltatu zen, non Alberto Handiaren eskutik teologia ikasi zuen. 1248an Koloniara pasatu zen bere maisuarekin. 1252an berriro Parisa itzultzen da 1256 arte. Urte honetan Erromako Ikasketa Orokorra antolatzeko enkargua hartu zuen eta, gainera, Italiako hiri ezberdinetan irakatsi zuen berriro, 1269an Parisa itzuli arte. 1274an Lioneko Kontziliora joateko prestatzen ari zenean hil zen, 49 urte zituelarik.
Arrazoia eta fedea
Averroismoak planteatutako “egia bikoitza” delako teoriak pentsalari kristauak arrazoia eta fedearen arteko erlazioa planteatzera behartu zituen. Tomasek, hau guztia onartuta, Jainkoa hala arrazoiaren (filosofia) nola fedearen (teologia) objektua zela baieztatu zuen. Beraren ustez, objektua berbera bada, ezin da kontraesanik izan. Eta baldin badago, oker dagoena filosofia da. Beraz, fedea arrazoiaren kanpoko irizpide litzateke eta azkena aurrekoaren pean legoke.